bilaketaren emaitzak "graffiti"

Zuberotar bat graffitiak errejistratzen

Polo Garat argazkilari zuberotarra Lea-Artibai inguruan ibili da han dauden graffitiei argazkiak ateratzen. Garagoittiko Orakulua ibili da bere cicerone moduan.

Euskal Herriko III. graffiti lehiaketako zirriborroak

Graffitiak oraindik ikusi ez baditugu ere, zirriborroak ikusteko moduako dira. Flickr-eko set osoa ikusi dezakezu di-da batean.

Spraikada '08 martxan!

Martxan dago Spraikada '08, Euskal Herriko graffiti Lehiaketaren V. edizioa. Izena emateko epea ekainaren 27ra arte dago zabalik. Bosgarren urteurrenaren aitzakian, lehiaketarekin batera Graffitiaren inguruko bestelako ekimenak ere landuko dira aurten.

Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketa: irabazleak

Epaileek erabaki dute jadanik zeintzuk diren irabazleak. Lehen saria Berrizera joan da, eta beste biak Nafarroa aldera.

Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketako finalistak

Datorren larunbatean Gernikan izango da Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketaren buruz burukoa. Finalisten zerrenda eta zirriborroak ikusgai daude jadanik.

Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketa martxan

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Gernika-Lumoko Udalak Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren IV. Edizioa aurkeztu dute. Lehiaketaren buruz burukoa uztailaren 14an izango da Gernika-Lumon, eta izena emateko epea hamar egun lehenago amaituko da, uztailaren 4an hain zuzen ere. 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak egongo dira jokoan.

Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketaren buruz burukoa prest

Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketaren buruz burukoa Tolosan egingo da irailaren 16an. Hamar lehiakide arituko dira norgehiagokan, 1.200 euroko hiru sarietako bat eskuratzen saiatzeko.

Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketa martxan!

Euskara Elkarteen Topaguneak Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketan parte hartzeko deia zabaldu du. Finala Tolosan izango da irailaren 16an, eta bertan 1.200 euroko hiru sari eta "Kalitatea" sari berezi bat ere banatuko dira. Baldintza bakarrak: 15 urtetik gorakoa eta euskalduna izatea.

Mundumira jaialdiak graffiti eta marrazki lehiaketak antolatu ditu

Maiatzaren 26an, 27an eta 28an ospatuko da Mundumira, munduko kulturen jaia, OƱatin. Jaialdiari loturik graffiti eta marrazki lehiaketa bat antolatu da.

SPRAIKADA '08, datorren larunbatean, uztailak 19, Erandion.

Euskal Herriko hainbat bazterretako gazteek Euskal Herriko V. Graffiti lehiaketaren bruruz burukoan parte hartuko dute Erandion. Aurten, Spraikada.com webgune berria ere aurkeztu da, Euskal Herriko graffitigintzan egiten den lana zabaltzeko.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]