bilaketaren emaitzak "gobernua"

Nafarroako Gobernu osaketarako negoziazioak hautsi ditu PSNk

Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak hautsi dira. NaBairentzat, «PSNrena da errua». Hitz horiek erabili zituen atzo Patxi Zabaleta NaBaiko hautagaiak haustura azaltzeko. Bere ustez, NaBaik «bere eskura zegoen guztia» egin du. NEBek, berriz, uste du PSN ez zegoela «behar bezala prestatua» akordioa lortzeko. PSNko Fernando Purasek azaldu du inoiz ez dutela aipatu koalizio gobernu bat osatzearen alde daudela.

Euskara eta teknologia berriak

Jaurlaritzaren dirulaguntzak emateko moduaren inguruan kritika egin du Aitorren bere "Hiru puntu zero" blogean.

PSOEk betatu egin du PSNren erabakia, eta UPNri utziko dio gobernatzen

Amaitutzat eman ditu NaBairekin eta NEBrekin Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak. Puras eta Chivite PSOEko zuzendaritzarekin batzartuta izan dira ia goiz guztian. Jose Blanco Antolakuntza idazkariaren arabera, PSN ez dator bat erabaki horrekin, baina men egingo dio; krisia piztu dela ukatu du. Abstenitu egingo da presidentea aukeratzeko bozketan.

ETA eta espainiar Gobernuak su-etenaren baldintzak eta Zapateroren adierazpena adostu zituzten

ETAk 2006ko martxoaren 22an jakitera eman zuen su etena eta Jose Luis Zapatero espainiar presidenteak urte bereko ekainaren 29an egin zuen adierazpena ez ziren alde bakarreko ekimenak izan. Biak luze eztabaidatuak, hausnartuak eta adostuak izan ziren bi aldeen artean 2005 eko uztailaren eta azaroaren artean. Prozesuaren hurrengo faseetarako baldintzak ere adostu ziren.

Garak bake prozesuko elkarrizketen nondik norakoei buruzko datu berriak argitaratzen ditu (GAZT)

Gara egunkariak zapuztutako bake prozesuari buruzko datu berriak, analisiak, elkarrizketak, etab... biltzen dituen dokumentu bat kaleratu du igande honetan, eta honen laburpen bat sarean jarri du pdf jormatuan. Nola PSOEk berak zirriborrotutako proposamen bat atzera bota zuen kontatzen da besteak beste.

Gatazka bat ezin da konpondu alde bateko mintzaideak kartzelan sartuta

Oraingo gobernua David Trimblerena baino askoz sendoagoa izango da. Ian Paisley ez du etxera afaltzera gonbidatuko, baina eguneroko lanean «harreman ona» dute, eta orain herritarren alde lana egiteko garaia dela uste du McGuinnessek. Martxelo Otamendi, Berriako zuzendariak Belfasten McGuinnes (Sinn fein) egindako elkarrizketa.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]