bilaketaren emaitzak "gipuzkoa"

Imanol Murua hil da

Gipuzkoako ahaldun nagusi eta Zarauzko alkate izandakoa bart zendu da, gaixotasun baten ondorioz

Gipuzkoa Aurreraren bideoarekin kritiko

Patxitrapero kritiko ageri da Xabi Alonsoren presentziarekin Gipuzkoa Aurreraren bideoan.

GipuzkoaKultura: hainbat argazki zahar argazkiak.org helbidean

GipuzkoaKulturak Gipuzkoako hainbat argazki zahar jarri ditu argazkiak.orgen duen orrialdean. Bertatik lizentzia librea erabili daiteke beste proiektu batzuetan txertatzeko.

Gipuzkoako EAko zazpi kidek EAE-ANVrekin ez dutela gobernatuko esateko agiria plazaratu dute

"Ez gure izenean" izeneko agirian, 7 kideek EAE-ANVrekin ez dutela gobernatuko esaten dute. Azken egunotan Azpeitiako zentsura mozioarekin gertatutakoaren ondoren EAren barnean dauden ezberdintasunak inoiz baino argiagoak direla argi geratzen da...

Gipuzkoako dantzak sarean

Sarean dago Gipuzkoako Dantzak, Gipuzkoako dantzei buruzko informazio zabala, argazkiak, bideoak, azalpen historikoak, deskribapenak, eta dantza horiek hobeto ezagutzeko eta dantzatzeko material argigarria eskaintzen duen webgunea.

Paperezko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala desagertu egingo da

[K&I]Gipuzkoako Foru Aldundiak bere aldizkari ofiziala Interneten bakarrik argitaratuko du, paperezko bertsioa itxiz. Martxo aldera ofizialdu daiteke erabakia. GAO-aren helbidea: https://ssl4.gipuzkoa.net/boletin/asp/index.asp

Gipuzkoako datu geografikoak askatu ditu Foru Aldundiak

Albiste handia gaurkoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere B5M geografia webguneko informazio guztiari lizentzia libre batekin askatu bait du. "Webgunearen edukia eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokion geografiaren informazioa, edonork ahal izango du erreproduzitu, atera edo berrerabili, edozein formatutan, bere osotasunean zein zatika, eta ondoren zilegi izango da modu askean erabiltzea, beti ere baldintza hauek betetzen badira:"

Gipuzkoa Aurrera YouTuben

Gipuzkoa Aurrera taldearen euskarazko bideoa YouTuben ipini dute. Talde honek Gipuzkoaren erronka nagusiak aurrera atera nahi ditu elkarlanaren bidez. Taldean Adegi, Kutxa, Mondragon, Merkatal Ganbara eta Foru Aldundia daude.

GFAko Lurralde Antolamenduko Txoribistan zerbitzua martxan jada.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren mapen aplikazioak, B5m delakoak, Txoribista ikuspegiak jarri ditu bere webgunean Gipuzkoako hainbat bazterrerako. Hegaldietan egindako detaile handiko argazkiak dira txoribistak. Sustatun ere aipatu dute berria.

Gipuzkoa oinez ezagutzeko liburu ederra plazaratuko du NOAUA!k datorren astean

Gipuzkoa oinez ezagutzeko gida paregabea

Gaztemaniak! salba dezagun

Hilzorian dagoen Gaztemaniak! musika-programa salbatzeko ekimena sortu da sarean. 1994. urtean sortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak ekimen hau, “musika joera berriak ezagutzera emateko, bertako musika taldeak sustatzeko eta kalitatezko musika gazteei hurbiltzeko asmoz”. Hamasei urteren ondoren, hasiera-hasieratik helburuak ondo baino hobeto bete dituen programa honen bidez Gipuzkoa mailan antolatutako kontzertuak bertan behera utzi nahi ditu erakundeak.

GureGipuzkoa.net: Gipuzkoako ondare grafikoa sarean libre.

GFAko Kultura eta Euskara Departamentuak zaintzen duen ondare grafiko guztia sarean erabiltzaileon eskura jarri du. Edukiei Creative Commons by-sa baimena atxikitu die eta B5M mapak erabiliz geokokapen zehatza lortzea dago.

GureGipuzkoaren Firefox eta OpenOffice gehigarriak eskuragarri.

Mozilla Firefox nabigatzailearentzako Euskalbar gehigarria garatzen duen taldearen eskutik GureGipuzkoaren Firefox eta OpenOffice gehigarriak eskuratu daitezke jada.

Gipuzkoan %4ak egin zuen 2004ko Errenta Aitorpena euskaraz

Gipuzkoa Euskara webgunean aipatzen dute 2004ko Errenta Aitorpena gipuzkoarren %4ak baino ez zuela euskaraz egin. Herritarren erdiak euskaraz dakiela kontuan izanez, portzentaia oso baxua da. Aitorpena egiterakoan beti ere hizkuntza aukeratu daitekeela aipatzen du, baina agian hizkuntza lehenetsi bezala zein jartzen den ere kontutan izan beharko litzateke, askok aldatu ere ez dutelako egingo.

[Gazt] Sekta bat Azpeitin? egia ala gezurra?

Azken aste hauetan pertsona batzuri entzun diet Azpeitian sekta delako bat martxan dagoela, azpeitiar pila bat daudela bertan. Baina beste batzuk esan didate guztia gezurra dela. Aldizkarietan ere kontrako berriak ematen dituzte, sekta dela (http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2008/04/23/sociedad/gipuzkoa/secta.php) eta ondoren ez dela (http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2008/04/23/sociedad/gipuzkoa/d23gip6.1005489.php).
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]