bilaketaren emaitzak "gerra_zibila"

Hamalau galdakotar hilda

1937. urteko udaberrian "latzak eta baltzak" pasatu zituzten euskaldunak, bizkaitarrak, galdakotarrak... Francoren asmoak, Bizkaia menpean hartzea eta Euzko Jaurlaritza deuseztatzea zirelako "el Frente Norte" harrapatzeko. Mola generalak bonbak eta tiroak non-nahi bota zituen: tartean Galdakaon zegoen errefugio bat txikitu zuen, Plazakoetxekoa. Maiatzaren 19an 3 ama, 4 ume, 5 emakume, 2 mutil koxkor; denetara hamalau galdakotar joan ziren, galdutako udaberri hartako egun beltzean.

Apirilean hildakoak... 1937. urtean

Apirilean Galdakaon 8 pertsona hil ziren... 1937. urtean Gerra Zibilaren ondorioz. Galdakotar blogean aipamen berezia egin diete: Galdakao jaoitakoei, edo inguruko herretakoei, bertan jausi zirenak edo Saibigain mendiak heriotza topatu zutenei.

Udaberri galdua Bizkaian 1937. urtean

1937. urteko udaberri galdua ikusi dezakegu Galdakotar Blogean argitaratu duten bideoan. Oraingoan Francorekin altxatu ziren tropek grabatutako dokumentalean: "EspaƱa Heroica" zuen izena, 77 minututan nazionalen ikuspegia eta bertsio ofiziala zabaltzen zuen dokumentalak. 10'-tan "El Frente Norte" nola eraso zuten laburtzen da, Eibarretik Bilbora iritsi ziren arte. Oroimen historikoa eraikitzeko ezinbestekoa!
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]