bilaketaren emaitzak "gernika"

[Gernika] 1987ko ekintza bat gogoratzen digu Imanol Muruak.

Imanol Muruak 1987an, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrenaren karietara, Madrilen zenbait euskal herritarrek burutu zuten ekintza gogorazten digu. Epailearen sententzia ere polita irakurtzeko. Gernika gogoan. Alemaniako argazki hauek ere, politak iruditu zaizkit. http://flickr.com/photos/ankileinchen/sets/72057594083417973/show/

Gernikar baten aurkako erasoa, bideoz grabatua

Aurtengo udan Gernikako jaietan Ertzaintzak istiluak sortu zituen presoen aldeko kalejira bat galarazteko. Ertzain batek ezkutuarekin herritar bat bultza eta eskaileratan behera botatzen duen unea harrapatu zuen beste herritar batek bideokamerarekin. Youtubetik ezabatu omen dute, baina ikusgai dago blog honetan. Bideoa dezente zabaldu da sarean, azken egunotan ia 4.000 aldiz ikusi baita.

Espainiako bandera "ikur arrotza" izateagatik erre dute

Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzan dagoen Espainiako bandera erre dute ezezagunek.

Espainiako bandera Gernikako Batzar Etxean jarri dute

Espainiako bandera ikurriñaren eta Europako eta Bizkaiko banderen ondoan jarri zuten iragan igandean, egoitzaren sarreran, Auzitegi Gorenak emandako epaia betez.

Gernikako bonbardaketako protagonisten lekukotasunak

Karmen Egurrolak, Lidia Abadiak eta Cornelio Totorikaguenak Gernikako bonbardaketa nola bizi izan zuten kontatzen. Bideo hau Boisen, Estatu Batuetan, grabatu dute.

Gizon batek bere emaztea hil eta alaba larriki zauritu du Gernikan

Gernika-Lumon (Bizkaia) emazte bat hil egin du gizonezko batek, bere senarrak. Hala jakinarazi du Ertzaintzak. 44 urte zituen hildakoak, 48 urte ustezko erasotzaileak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, labana batekin hil du. Etxe inguruan atxilotu dute gizonezkoa, labanarekin. Alabari ere egin dio eraso eta larri zauritu du; Galdakaoko (Bizkaia) erietxera eraman dute.

Gernikako azokan garbitzaile berriak

Astelehenan, Gernikako urriko azken asteleheneko azokan taloa hartzen nuen bitartean... TATXANNNNN... udaletxearen garbitzaileen brigada berria... IKUSI ARGAZKIAK

Dave Bolingi, "A los cuatro vientos" eleberriaren idazleari elkarrizketa

«A los cuatro vientos» idazle eta kazetari estatubatuarrak argitaratu berri duen eleberriaren izena da. Euskal jatorriko emakume batekin ezkondua egotea Gernikako bonbardaketari buruzko historio bat eraikitzen lagundu dio.

BideoaFaxistak Gernikan, hauteskunde kanpainan

Ez da probokazio ekintza bakarrik. Faxisten hauteskunde kanpainako ekintza da, mitin "legala". Izan ere, falangistak eta beste hainbat "fakzio" ultraeskuindar 2008ko hauteskunde espainoletara aurkezten dira. "Busturialdeko Hitza"k hartutako irudiak. Beste bideo bat, hemen: http://euskaltube.com/play.php?vid=1400

Ezezagunek Lizarrako Gernikako arbolaren urtadarra moztu dute

Orain lau urte Lizarran landatu zen Gernikako arbolaren urtadarra aizkoraz moztua aurkitu dute astelehen honetan. Bi metro garaiera zuen alea 90. hamarkadan moztu zen beste urtadar bat ordezkatzeko ekarria zen.

Gernika aldizkari errusiarrean gure poesia, gure herria

http://www.gernika.ru Euskaraz eta errusierazko testuak, aldizkaria, poesia. Azkena Kirmen Uriberen Sekretua topatuko duzu, euskaraz zein errusieraz. Aurretik daude, Arantxa Urretabizkaia, Gabriel Aresti, Joan Mari Irigoien edo Juan Luis Zabala. Euskarari buruz, Euskal Herriari buruz... informazio asko, elebidun.

Gernikan istiluak Ynestrillas-en etorrera dela eta

Ynestrillas etorri da eta istiluak sortu dira antifaxisten eta Ertzaintzaren ostean. Busturialdeko hitzak dakar albiste gehiago.

Azaroaren 6an Gernikara joateko deia luzatu dute Ynestrillas eta espainiar faxistei aurre egitera

Mungiko Herrikoan Militarren aldetik sofritutako erasoaren ondorioz Azaroak 6 an epaiketa dago Gernikan. Abokatua Ricardo Sainz de Ynestrillas delarik espainiar ultraeskuindar ezaguna. Foro eta webgune faxistatan irakurri ahal izan dugun bezala, autobusak antolatzen dabiz militarrei babesa erakusteko eta berriz ere Euskal Herrian izango doguz. Hori dela eta faxismoaren aurka dagoen Euskal Herritar orori azaroaren 6an Gernikara joateko deia luzatu diote. Kontzentrazioa eta ekitaldia egongo dira 10:30etan epaitegiaren aurrean.

Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketa: irabazleak

Epaileek erabaki dute jadanik zeintzuk diren irabazleak. Lehen saria Berrizera joan da, eta beste biak Nafarroa aldera.

Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketako finalistak

Datorren larunbatean Gernikan izango da Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketaren buruz burukoa. Finalisten zerrenda eta zirriborroak ikusgai daude jadanik.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]