bilaketaren emaitzak "gera gaitezen sare sozialak euskara"

Gera Gaitezen euskarazko sare soziala abian da.

Euskarazko eremuan zegoen gabezi bati erantzuteko asmoz, Goierri aldeko informatikari bolondres talde batek bere osotasunean euskaraz dagoen lehenengo sare soziala abian jarri dugu: Gera Gaitezen.

[EN] Sare sozialetako informazioa eramangarri egitearen alde

Gure identitate digitala sare sozial eta gune ezberdinetan sakabanatua dago. Testu honen bidez sare sozialetako tresnen informazioa eramangarri egitearen alde egiten da.

Sare sozialak: "Lagun bezala gehitu"

Lagun eskaera berria: Kaixo, Komunikazioa Ikasten dut izena, nire argazkia komiki-puxika bat baino ez da. Hau da Facebooken integratzeko egin dudan proban jarri dudan informazioa apurra.

Nerabeak eta Interneteko sare sozialak

Eskolatik logelara eta logelatik sarera, beti lagunekin. Arratsalde osoa ordenagailu aurrean pasatzen dute gure seme-alaba nerabeek; zer egiten dute? Zergatik dute hainbesteko interesa?

Komunikariak, komunikatzaile euskaldunen sarea

Joxe Rojas Teknopatak saretxo sozial hau sortu du Ning-en: Komunikariak. "Kazetariok, publizistok, diseinatzaileok, kudeatzaileok... sartu beldurrik gabe! Irrikatan gaude zure kezkak, iritziak, iruzkinak eta abarrak konpartitzeko. Zer mugitzen da komunikatzaile euskaldunon buruan?". Ni apuntatu naiz.

Partido Popularrek sare sozialekin egin zuen "hanka sartzea" onartu du

Pasa den astean, Gasteizeko alkatea izandako Alfonso Alonsok, PPko beste bi diputaturekin batera, proposamen harrigarria egin zuen Espainiako Legebiltzarrean: ume guztiei sare sozialak erabiltzea debekatzea 14 urte bete arte. Askok eta askok hori umeen eskubideen aurka dagoela erantzun zuten eta orain PPk bere ekimena atzera bota du. Informazio gehiago: http://ttiki.com/6040

Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial berria

[K&I] Zutagu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Hau da, lan egiten dudan enpresak ;) . Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. [Zuzeneko esteka Zutagura: http://zutagu.net/]

Hamaika Bil Gaitezen anima a las bases de Batasuna, EA y Aralar a sumar fuerzas el sábado

Decenas de miembros de la iniciativa Hamaika Bil Gaitezen han animado a salir a la calle el sábado "para llenar las calles de Iruñea de gritos por la independencia" en la manifestación que partirá a las 17.30 de los cines Golem de la capital navarra.

Euskara irakasleen sare soziala sortzeko proposamena egin du Benito Fizek

Benito Fizek (wwww.karrajua.org) euskara-irakasleen arteko sare soziala osatzeko proposamena egin du.

Googletik autodeterminatzen

Artikulu honetan, hainbat pertsonak GMail eta Googleren beste zerbitzu askorenganako duten dependentziaz hausnartzen du Teketenek. Baita Facebook eta Twiterrenganako dependentziaz ere. Izan ere, zerbitzu hauek zentralizatuak daude eta erasotuak izateko arrisku nabarmena dute. Orain dela gutxi erasotuak izan dira jada. Zein da jarraitu beharreko bidea? Sare banatuak?

2.0 lan eremuak, ikastaroa on line

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, “Entornos de trabajo 2.0” on line ikastaroa antolatu du, Julen Iturberen zuzendaritzapean. Ikastaro honen hartzaileak, erakundeen kudeaketan, sare sozialaren herramintak erabiltzen interesaturiko pertsonak dira. On line moduan emango den ikastaroa, Martxoak 16an hasiko da eta 65 orduko iraupena izango du. Matrikulazio epea dagoeneko zabalik dago eta honako webgunearen bidez egin daiteke; http://empresaabierta.asmoz.org edota empresaabierta@asmoz.org postara idatziaz.

Tuenti eta Facebook guneetan desagertutako neska bat aurkitzeko mobilizazioak

Sare sozialak mobilizatu egin dira Marta del Castillo aurkitzeko. 17 urteko gaztea zapatu gauean Sevillan (Andaluzia) desagertu zen lagunekin arratsaldea pasa ondoren. Albistea jakin eta gutxira Tuenti eta Facebook sare sozialetan gertaera bana erregistratu Ziren. Tuentiko gertaerarekin 100.000 lagunek egin dute bat, Facebook-ekoak aldiz momentuz ez ditu hainbeste atxikimendu jaso.

Iruña-Veleiako arkeologoen aurkako kereila artxibatzea eskatu du fiskalak

Gazteleraz dator notizia, fiskalak artxibatzea eskatzen omen du.

Derioko udalaren web gunearen euskara tamalgarria

Derioko udalaren web gunean atal berezi bat ireki dute, kirolari eskainitakoa berau. Hori, bai, euskarazko bertsioa ezin kaxkarragoa da (adi goian eskuinetan azaltzen den abisuari!). Beste "bitxikeria" askoren artean, kurtsorea beheko "Inskripzioak" laukiaren gainean jarriz gero, ondoren "Inscripzioak" azaltzen da. Albistea Derio Berbetan blogetik jaso dut: http://www.blogari.net/berbetan/2008/09/17/derio_kirolak_euskaldunoi_iraintzen

Hamaika eta tokiko bost telebisten arteko hitzarmena

Hamaika elkarteak eta tokiko bost telebisten arteko elkarlanerako hitzarmenak egin dituzte.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 59 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]