bilaketaren emaitzak "gaztetxeak"

Loiolako gaztetxea ixtearen aurkako mania

Badira egun batzuk Donostiako alkateak zigilatu zuela Loiolako gaztetxea, "demokratek" itxi egiten baitute kontrolatzen ez duten guztia nahiz eta inori kalterik egin gabe aukera kultural zabala eskaintzen zieten Loiola auzoko eta inguruko gazteei. Itxieraren aurka mania deitu zuten asteazkenerako baina jainkoa fatxa dela ikusi ahal izan dugu berriro sekulako ekaitza igorri baitzuen. Gaztetxetik irten, Urumea ibaia zeharkatu, Egiatik barrena oihuka, Atotxatik zubira eta Okendotik Bulera erabat bustita euripean.

7Katu gaztetxearen huste saiakera salatu eta mobilizatzeko deia egin dute gazteek

Bilboko Okupazio Mugimenduak (BOM) joan den astelehenean, hilak 18, Alde Zaharreko gaztexeak (7Katu) "jasandako erasoa" eta Udaltzaingoak huste saiakeran erakutsitako bortizkeria salatu nahi izan du. Manifestazioa egingo dute larunbatean (20:00) plaza Biribiletik abiatuta.

Atzoko zein azken egunetako desalojoak salatuko dituzte gazteek gaur kalean

Bilboko Okupazio Mugimenduak Bilboko gaztetxeak eta etxe okupatuak jasaten ari diren erasoak salatuko ditu gaur arratsaldean. Atzo Olabeagako gaztetxearen eraisketa salatzeko eta gaztetxeen defentsan, 20:00etan Biribila plazatik aterako den manifestaziora deitu dute. Ezker Abertzaleak bat egin du deialdiarekin.

Gaztetxe martxa kontatzeko, blog bat

Gaztetxe martxa abiatzen da egunotan Maulen. Maiatzaren 7an helduko da Iruñeara. Bitartean, Euskal Herri osotik, herriz herri ibiliko da, han eta hemen, gelditu gabe. Martxa kontatzeko, argazkiak argitaratzeko eta ikusteko, martxaren berri izateko blog bat montatu dute Euskal Herriko gaztetxeek...

Burlatako gaztetxea desalojatu dute

Momentu hauetan Gaztetxea erausten ari dira Burlatan. Erresistentzian ziharduten 7 lagun atxilotu ditu poliziak, eta beste gazte bat kalean atxilotu dute. Burlatako gaztetxeko kideek Gazte Informazio Agentziari adierazi diotenez, gazteren bat barruan egon daiteke oraindik. Arratsaldeko 20.00etan egingo den kalejiran parte hartzeko deia luzatu dute.

Getxoko gaztetxean lapurtu eta esbastika bat marraztu dute

Ustezko lapur batzuk lanabes batzuk eta diru apurrak eroan eta esbastika bat margotu dute Getxoko Txorimalo gaztetxean. Uztailean beste "lapurreta" susmagarria izan zuten, iaz, bideokamera bat gaztetxe aurrean auto batean ezkutatuta...

3 uribekostar epaituko dituzte asteazkenean PPk eta Getxoko Udalak salatuta

Algortako Gazte Asanbladak 3 lagunen aurkako muntaia eta PPk, Getxoko Udalak (EAJ), hedabideek eta epaileek gazteria kriminalizatu eta 3 lagun Auzitegi Nazionalera bidaltzen saiatu zirela salatu du. Marlaskak ez zuen kasua nahi izan, ordea. Bestalde, hemen auzi xelebre honen kronika badago: http://tinyurl.com/3zf2a8

Zumaiako batzoki zaharra okupatu eta gaztetxe bihurtu dute gazteek

Atzo arratsaldean hainbat gazte bildu zen Zumaiako Amaiako plazan. 19:00ak aldera, 'Eman o hartu' lelopeko kalejira egin zuten, eta horrela iritsi ziren, giro ederrean, garai bateko batzoki zaharrera. Hura okupatu eta 'Zumaiako Gaztetxea' bihurtu dute gazteek.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]