bilaketaren emaitzak "gaztetxea"

Gasteizko Judimendi auzoko gaztetxea jendez hustu du Ertzaintzak

Ertzaintzak gaztetxe bat hustu du jendez gaur goizean Gasteizen: Judimendi auzokoa. Duela hilabete inguru okupatu zuten hainbat lagunek. "Ertzainek hitzik esan gabe atea zabaldu dute eta gaztetxean zeuden lau gazteak identifikatu dituzte. Haietako bat adin txikikoa da eta atxilotu egin dute", esan du Judimendiko Gazte Asanbladak.

Gazte eguna 2006 kartela hormetan

Hori Bai gaztetxeak aurtengo gazte egunerako prestatu duen kartela gaur aterako da inprentatik. Kalez kale, taberna, gaztetxe eta hormetan jartzen hasi orduko dago Interneten ere, eta guri dagokigu zabaltzea. http://larrabetzu.org Gazte Eguna 2006 laguntzeko prest.

Txomenane etxe okupatua desalojatu dute

Gaur goizean Ertzaintzak Idiazabalgo etxe okupatua hustu egin du.

Hernanin gaztetxe eta blog berria

Larunbatean okupatu zuten Hernanin Kontrakantxa gaztetxe berria eta gaur bertan sortu dute bloga. Momentuz hasierako adierazpena besterik ez dute jarri (une honetan bestelako arazoak izango dituztelakoan gaude) baina argi geratu da tresna berriak erabiltzeko duten trebezia. Gaztetxea 2.0? Eta zergatik ez?

Informatika tailerra Basauriko gaztetxean

Datorren larunbatetik aurrera, ikastaro ireki bat emango da Basauriko gaztetxean. Beraiek dioten bezala, larunbat goizetan "sartu zaitez software librearen munduan". Oraindik ez duzu GNU/Linux frogatu? Hor duzu beste aukera bat zure bizitzako atal bat libreagoa bihurtzeko. Animatu!

Bilboko Zazpi Katu Gaztetxea desalojatzen ari dira

Bilboko Zazpi Katu Gaztetxea desalojatzen ari dira uneotan ertzainak eta udaltzainak. Goizeko 8:45ak aldera hasi dira desalojoarekin eta gazte batek teilatuan jarraitzen du eta une hauetan bera identifikatzen ari da polizia. Geroz eta jende gehiago ari da hurbiltzen Ronda kalera.

Egitarau zabala prestatu dute Urretxuko eta Zumarragako gaztetxearen 7. urteurrenean

Urretxuko eta Zumarragako gaztetxearen 7. urteurren egutaraua.

Beste eraso bat Erriberan, oraingoan Arguedaseko gaztetxearen aurka

Orain aste batzu Tuterako herrikoan jarritakoaren antzeko lehergailu txiki batek Arguedaseko gaztetxean eztanda egin du. Gainera, ezezagun batzuek pintadak egin eta kable-sare elektrikoa hondatu dituzte.

Anoetako Gaztetxea eraso dute ezezagunek

Abenduaren 25eko gauean ezezagun batzuk Anoetako Gaztetxera sartu, kalte materialak eragin eta bertan zegoen dirua eraman zuten. Gazte Asanbladak oharra kaleratu zuen erasoen gainetik herria astintzen jarraituko zutela adieraziz.

Gasteizen 25 urte komunikatzen eta 20 okupatzen

Zorioneko dira Gasteizen 2008an. Txorionak.org gunean, Gasteizko gaztetxea eta Hala Bedi irrati librea ospakizunetako berri emango digute. Asanblada bidez egin dute aurrera biek. Eredu autoritario eta hierarkiakoetatik ihes eginez eta guztion parte-hartzea bermatuz. Urte luze hauetan burutu diren ekimen anitzek eta egunez egun egiten den lanak agerian uzten du asanbladaren eraginkortasuna.

agur Metabolik! ohorea izan da

Agur esatea erabaki dute asanbladan -(posta zerrendan)-. Erabaki dute, eta orain konturatuko gara urteotan egindako lan guztiaz. Leioako gaztetxean, hackmeeting-a egin, Indymedia martxan jartzeko azpiegitura, wireless teknologia, X-evian, eta beste zenbat kontu. Marrapuntun irakurri dugu, orain agurra zabalduko dugu.

Gaztetxe berria Bilboko alde zaharrean

Bilboko alde zaharrean gaztetxe berria okupatu dute. Txokolanda zena, gay mugimenduaren lokala, hutsik zegoenez berriz ere auzorako okupatu dute gazte asanbladakoek. Argazki kronika honetan ondo ikusten da gertakizuna.

Ertzaintzak hustu egin zuen Andoaingo gaztetxea Nomeansno taldearen kontzertuan

Andoaingo Gaztetxearan 22. urteurrena dela eta ospatzen ari zen Nomeansno talde kanadiarraren kontzertua geldierazi zuen Ertzaintzak. Antza denez ohiko era txarrak erabilta gainera. Gaur asteartea abenduaren 5a, manifestazioa arratsaldeko 8:00tan.

Zumaiako gaztetxearen itxieraren ostean estabaida politikoa Hitzan

Ertzaintzak Zumaiako Gaztetxeko sarrerak adreiluz itxi eta hiru gazte indentifikatu zituen ostiralean. Urola Kostako Hitzaren web-gunean, zenbaitek, gaztetxea itxi izana goratu eta Ertzainak zoriondu dituzte.

Hala Bedi eta Gasteizko gaztetxea elkarlanean

Hala Bedi irratiak 25 urte behar ditu, Gasteizko gaztetxeak 20. Historikoak eta erreferentziazkoak biak. Ospatzen hasi dira, baita batera ospatu ere. Elkarlana eredu. Honatx adibide bat. Eta zorionak!
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]