bilaketaren emaitzak "gazteria"

zelako gaztetxie gure dogu?

Astra gaztetxie definitzen.Laster 3. batzarra

Olabeagan Gaztetxe berria okupatu dute

Bi hilabete baino gehiago kalean egon ostean Olabeaga auzoko gazteek Gaztetxe berria okupatu dute gaur goizean.

Duela hamar urte atxilotutako hamabi gazte epaitzen hasiko dira gaur Auzitegi Nazionalean

1996 eta 1997 urteetan 300 gazte inguru atxilotu zituzten Iruñean edo inguruetan, kale erasoekin lotuta, hainbat adingabe tartean. Inor ez zuten erasoak izan ziren tokietan atxilotu, eta askok inkomunikazio aldian torturatu egin zituztela salatu zuten. Gazte horietatik hamabiren kontrako epaiketa gaur hasiko Espainiako Auzitegi Nazionalean, ia hamar urte beranduago.

Internet bidezko ekimenak burutu dituzte AHTren aurka

AHTaren aurkako protesta gisa, hainbat erakunde eta enpresaren aurka e-posta bidalketa masiboak egin dituzte. Gaztesarera bidalitako bideo batean ekimenaren berri eman dute "kaputxadun" batzuek.

Olabeagako gazteek erresistentziari ekin diote

Aralarrekin batera aurkeztutako IUko Julia Madrazok, udal hauteskundeetan, gazteek beraiek kudeatutako lokalak martxan jarriko zituela esan zuen. Sei hilabete pasa dira eta ari gara ikusten politikari profesionalen hitzak ze nolako balio duen. Aurrera Olabeagako gazteria.

Ertzain bat erruduntzat jo du PPko Marisa Arruek 3 gazteren aurkako epaiketan

Marisa Arrue Getxoko PPren zinegotziak ertzain bat jo du erruduntzat, 2005ean Algortako Mentxakabarri gaztetxe zenaren aurrean egin zuen agerraldi baten ostean Getxoko udaletxean izan ziren istiluei buruzko epaiketan. Lander Labajo preso politikoa eta auziperatutako Uribe Kostako beste bi gazteak inork ez ditu identifikatu.

Deustuko Gazte Lokala: 17 urte eta segi aurrera

Deustuko Gazte Lokalaren alboan dagoen Txorietxearen aurkezpenearekin hasi dira gaur Gazte Lokalaren 17. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Klikatu egitaraua ezagutzeko.

Zumaiako batzoki zaharra okupatu eta gaztetxe bihurtu dute gazteek

Atzo arratsaldean hainbat gazte bildu zen Zumaiako Amaiako plazan. 19:00ak aldera, 'Eman o hartu' lelopeko kalejira egin zuten, eta horrela iritsi ziren, giro ederrean, garai bateko batzoki zaharrera. Hura okupatu eta 'Zumaiako Gaztetxea' bihurtu dute gazteek.

3 uribekostar epaituko dituzte asteazkenean PPk eta Getxoko Udalak salatuta

Algortako Gazte Asanbladak 3 lagunen aurkako muntaia eta PPk, Getxoko Udalak (EAJ), hedabideek eta epaileek gazteria kriminalizatu eta 3 lagun Auzitegi Nazionalera bidaltzen saiatu zirela salatu du. Marlaskak ez zuen kasua nahi izan, ordea. Bestalde, hemen auzi xelebre honen kronika badago: http://tinyurl.com/3zf2a8

Getxoko gaztetxean lapurtu eta esbastika bat marraztu dute

Ustezko lapur batzuk lanabes batzuk eta diru apurrak eroan eta esbastika bat margotu dute Getxoko Txorimalo gaztetxean. Uztailean beste "lapurreta" susmagarria izan zuten, iaz, bideokamera bat gaztetxe aurrean auto batean ezkutatuta...

Bizkaiko 14 gazte Madrilen epaitzeko Ertzaintzak torturaren bidez lortutako deklarazioak oinarri direla salatu dute

Etzi eta etzidamu, ostegun eta ostirala, Bizkaiko 14 gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. Aretoan, 2000ko irailaren 16an Galdakaon hainbat banketxe eraso izana leporatuta. Gaur eguerdian, auziperatu batzuek, senideek eta lagunek salatu dute, orain dela bost urte egin zuten bezala, gazteak "PNVren polizia autonomiko espainolak atxilotu eta bortizki torturatu" zituela eta aste honetako epaiketa "torturapean egindako deklarazioetan" oinarritzen dela.

Guardia Zibilak Barañaingo bi gazte atxilotu eta inkomunikatu ditu

Igande goizaldean, abuztuak 24, izan dira atxiloketak. Halaber, herriko gaztetxea eta zenbait lokal miatu dituzte. Albistearen jarraipena: http://www.lurraska.net

Hainbat iturri arrosaz margotu dituzte Iruñerrian, herri kulturaren alde

Ekimen berritzailea egin dute gazte batzuek Iruñerrian. Albiste honetan ekimenaren arrazoiak azaldu eta bideoa ere paratu dute.

Gaztetxearen aldeko gose greba abiarazi dute Oñatin

Larunbatean Oñatiko gazteek okupatutako Gaztetxe berria hutsarazi zuen atzo Ertzaintzak, modu bortitzean. Gaur eguerdian, gaztetxearen aldeko gose greba hasi dute hainbat gaztek herriko plazan.

Independentziaren aldeko manifestazioarekin erantzungo diete azken atxiloketei

Arratsaldean prentsaurrekoa eskaini dute gazte independentistek Donostiako 20 gazte inguru atxilotzen saiatu diren polizia operazioa salatzeko. Atxiloketek ez dutela independentziaren aldeko bidea etengo esan dute eta borrokan jarraitzeko deia egin diote gazteriari. Larunbatean, 17:00etan Donostiako Artzai Onetik,
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]