bilaketaren emaitzak "gaztelumendi"

Patxi txiripaz daukagu bizirik!

Istripu larria Patxi Gaztelumendik. Ikustekoa da autoa nola gelditu zaion, baina bere kabuz atera da trantzetik eta minik hartu gabe gainera.

Basque Digital Shepherds’ Meeting: you are invited, Mr Johnson

«Androideek ardi elektrikoekin amets egiten ote dute?». Blade Runner filmak oinarri hartu zuen Philip K. Dick idazlearen eleberriaren izenburua da. Hori ekarri dit gogora (zeharkako erreferentzia ere egiten diotela esango nuke) Jabi Zabalak eta Patxi Gaztelumendik Keith Johnson "Wall Street Journal"-eko kazetariari idatzi dioten erantzuna irakurri dudanean. Interneteko ikuspegitik erantzun diote, adibideak jarriz, loturak eskainiz, hobeto ezagutu gaitzan gonbidatuz. Benetan gomendagarria.

Fermin Muguruza Gaztelumendirekin solasean

Diskoa aurkeztu zuenean, duela hilabete, Bilbo Hiria irratian izan zen, Jamaikako bidaiaz eta diskoaz jarduten. Oraingoan, Patxi Gaztelumendik egindako elkarrizketan, Fermin Muguruzak bestelako kontuen gainean jarduten du.

Never mind the blogs (kronika)

Never mind the blogs blogarien topaketa egin zen Leioako Arte Ederretako fakultatean. Blog ezberdinak aurkeztu eta berbetan hasi ginen, ia lau orduz. Besteak beste, ekimen berri bat abiatu zen han: http://www.bloginfluence.net/nmtb/ NMTB tag edo etiketarekin ari gara sailkatzen albisteak, softwarea, argazkiak eta ekimenak oro. Partehartzea irekita dago.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]