bilaketaren emaitzak "gazteak"

Milaka gazte bildu dira independentziaren alde Donostian

Manifestazioa Artzain onean hasi eta Bulebarrean bukatu da eta ibilaldi osoan ertzainek gertutik jarraitu dute. Amaieran egin den irakurketa politikoan gazte independentistek adierazi dutenez independentziaren bidean topatzen ditugun harri eta oztopo guztiak suntsitzeko garaia da.

Hikikomoriak

Maitanek, Jakintza ikastolako ikasle batek, Japoniako gazte batzuk (Hikikomoriak) pairatzen ari diren gaixotasun berezi baten inguruko informazioa ematen digu. Anorexia, bullyinga... zernola bizi dute gure gazteek euren egunerokoa horrelakoetara heltzeko? Izango ote ditugu Hikikomoriak laster gure herrian?

Berri Txarrak irabazle nagusia Gaztea Sarietan!

Berri Txarrak, Ken 7, Etxe, Gari & Co, Metak Diskoetxea, Mikel Aranburu, Wazemank, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2005... guzti hauek izan dira sarituak aurtengo Gaztea Sarietan.

Etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute Berangoko gazteek

Hileko azken larunbatetan etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko asmoa jakinarazi dute Berangoko gazteek. Neska-mutilek euren etxea jarriko dute kale erdian, pairatzen duten prekarietatea salatzeko. Gauzak horrela, dei egiten diete gazte berangoztarrei hurrengo parodiara joateko, abenduaren 29an.

Gazteengana heltzeko bideak ereinaz

Eusko Ikaskuntza ibilbide luzeko erakundea da eta beti lotzen dugu jende nagusiarekin. Gazteengana gerturatzeko urratsak ematen dihardu. Hasi, Euskonews Gaztea aldizkariarekin hasi zen. Orain, baina, urrutiago joan eta erakundea bera gerturatu nahi du. EI GAZTE! talde berria sortu dute.

Gaztezulo, hi eta hire munduak

Gaztetxulo aldizkaria goitik behera berrituko da apirileko aletik aurrera. Izena ere aldatuko dute, eta aldizkaria Gaztezulo izango da aurrerantzean. Maiatzean, gainera, www.gaztezulo.com webgune berri (eta berritzailea) jarriko dute martxan.

www.gazteoiartzun.net, euskal sarean bere tokitxoa topatzen

Euskera hutsean eginiko gazteentzako blog hau bere lehen 12 hilabeteak bete ditu. Lehen urratsak ematen ari da sare handi honetan eta bere tokitxoa topatu nahirik dabil. Ea hurrengo 12 hilabeteetan erritmo berdinean hazten jarraitzen duen.

Web euskaldun bat sortu dute zientziari buruz gazteentzat

Gazte-Zientzia.com webguneak (www.gazte-zientzia.com) Zientzia eta Teknologia (Z eta T)-ren informaziozko eta iritzizko plataforma euskaraz gazte eta umezko publiko batentzako eskaintzen du. Webgune berri honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren euskarriarekin kontatu duena, euskal gazte internautei zientzia dibulgazio eta herritarren parte-hartzeko leku bat eskaintzen die.

Euskara Elkarteetako 60 laguntzaile EHZ jaialdian

Asteburuan Idauze Mendin izan den Euskal Herria Zuzenean jaialdian Euskara Elkarteetako 60 kide ibili dira laguntzaile lanetan.

Gazteak; lehen sektorearen etorkizuna

Azken hamarkadetan lehen sektorea gainbeheran dago industria eta zerbitzuen mesedetan. Hala ere, azken urteetan, gazte askok bide hau hautatu dute eta sektorea biziberritzen darraite. Gaztesarearen erreportai interesgarri eta landua.

Urruzunotarrek bloga sortu dute

Urruzuno Sariko hogei idazle gazteek bloga sortu dute http://www.blogak.com/urruzuno06 helbidean irakur ditzakezue euren testu, poema eta burutazioak.

Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketa martxan

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Gernika-Lumoko Udalak Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren IV. Edizioa aurkeztu dute. Lehiaketaren buruz burukoa uztailaren 14an izango da Gernika-Lumon, eta izena emateko epea hamar egun lehenago amaituko da, uztailaren 4an hain zuzen ere. 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak egongo dira jokoan.

EB-Aralarreko gazteen ekitaldi nagusia ostegunean Bilbon

Ezker Batua - Aralar koalizioko gazteek hauteskundeetako "Pasa zaitez gorrietara!" kanpainaren ekitaldia ospatuko dute Aralar eta Ezker Batuako hautagai nagusiekin maiatzaren 24an, ostegunean Bilboko Alde Zaharrean. Ekitaldia 21:00etan egingo da Unamuno plazan.

Bozkatzera joan baino lehenago jakin beharrekoak

Hauteskundeetara ezin da edozer bozkatzera joan, bozkatu baino lehenago jakin beharreko gauza batzuk aurkezten ditu Iratzarri gazte erakundeak. Bideoa garatu du

%100 INGURUNE MOBILA. Zure inguruneari buruzko mobilmetrai on-line lehiaketa.

Proposamena honen funtsa nerabeek Mobilmetraien (mugikorrarekin grabatutako 60 segundo baino gutxiagoko bideoak) bidez, bizi diren lekuari buruzko hainbat ikuspuntu erakustea da. Horretarako %100 INGURUNE MOBILA on-line lehiaketa antolatu dugu www.ingurunemobil.net web gunean. Kontatu behar digute nola ikusten duten haien ingurua, hiria, herria, nora joaten diren parrandan, nola ikusten duten etorkizuna, lagunak, haien txoko kuttuna...
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]