bilaketaren emaitzak "gaur8"

GAUR8ri buruz

Koldotxuren gogoeta GAUR8 lehen aldiz irakurtzerakoan. Lehen sentsazioak eta hausnarketak.

Abertzaletasuna, nazionalismoak hizpide Londresen ere

Iñaki Soto Londresen izan da aurreko astean. London School of Economics entzutetsu horretan. Nazionalismoak izan dituzte aipagai. Euskal Herriaz ere mintzatu dira, 100 hitzalditatik zazpitan Euskal Herria aipagai. Kronika baino gehiago da GAUR8 -paperezko edizioan- argitaratutakoa.

Lezio bat marketing biralaz .:: gaur8::..

Marketing biralaz erreportaia polita irakurri berri dut Gaur8n. Paperezkoa irakurri barik geratu bazinen, orain sarean ere baduzu aukera.

Gaur8.info, dagoeneko sarean

http://www.gaur8.info gunea dagoeneko sarean da, arduradunek iragarri zuten bezala. Erredakzioak egindako lana (http://www.gaur8.info/edukiak/20070310/indizea.php) blog propioak (http://www.gaur8.info/blogariak/) eta blogosfera (http://www.gaur8.info/blogosfera/) dira atal nagusiak.

Euskara takigrafiatua, 1888. urtean

Takigrafia/estenografia esaldiak laburtzeko ikur bidezko idazketa teknika da. Artikulu honetan orain arte ezezaguna zen euskarazko eskuizkribu baten berri ematen da. Euskal atsotitzen liburu baten gainean, egile ezezagun batek hainbat apunte idatzi zituen euskaraz 1888. urtean. Akaso, takigrafiatua ezagutzen den euskarazko lehenengo testua. Bertan, esaera zahar zerrenda luze bat gaineratu zuen eta bakoitzari bere itzulpen estenografikoa itsatsi zion. Gutenberg Galaxia blogean egile ezezaguna deskubritzeko ikerketa abiatu dute.

Bilbaobbklive.com eta euskara

Artikulua irakurrita, aspaldion buruan neukana ondo asmatu dute Mikel eta Iratxek. Lotsagarria bbk-k (Bilbotar eta bizkaitarron kutxa "publikoak") darabilen hizkuntza politika kasu honetan. Gazteei zuzendu nahi, eta erdara hutsez. Internetez gure kexa azaldu beharko genuke. Kontzertu garestiena patrozinatu eta gaztelania bultzatzeko. Hauei bai, txartel gorria.

BideoaGoogle Developer Day eta hizkuntzak

Madrilen ospatutako Google Developer Day jardunaldiaren inguruko ikusentzunezko erreportajea. Bernardo Hernandez Marketin eta Ekoizpen arduradunari elkarrizketa.

BideoaRob Malda Euskal Herrian

Rob Malda Slashdot.com guneko fundatzailea, Bilboko Guggenheim Museoan egindako Blogak 2.0 jardunaldietan.

Google: «Hiztun kopurua eta Interneteko erabilera hartzen ditugu kontuan»

Ostegunean, Googleko Garatzaileen Eguna egin zuten hamar hiritan batera, tartean Madrilen. GAUR8 Googleko Marketin eta Ekoizpen zuzendari Bernardo Hernandezekin egon zen hizketan enpresaren hizkuntza politikaren eta beste afera batzuen inguruan

GARAk 2.0 proiektu berri

GARA egunkariak (http://www.gara.net) bi proiektu berri iragarri ditu gaur. Biak ala biak Web 2.0 kontzeptuari estuki loturik daude. Lehenengoa Josu Juaristi zuzendariaren bloga da. Bertan, Juaristik berak bere lehenengo mezuetan jakinarazi duenez, GARAk abiatu berri duen itxura eta edukien berrikuntzaren inguruan komunikazio zuzena sortu nahi du irakurleekin. Bigarren proiektua ere ez da edonolakoa. Datorren larunbatean argia ikusiko du Internet eta papera uztartu nahi dituen euskara hutsezko komunikabide berri batek: GAUR8 du izena.

Gaur8 proiektuaren aurkezpena blogarien aurrean

Teketen Donostian izan zen. Eta kontatu egin digu. Inprentako frogaren argazki eta guzti. Gainera, azalpenen osteko kezka eta dudak ere plazaratu dizkigu. Orain, larunbateko emaitza ikustea falta da.

Pobrezia negozio bilakatzen denean

Iratxe Esnaolak hausnarketa sakona dakarkigu eten edo haustura digitalari buruz. Maiz hegoa eta iparraren desorekarekin alderatzen bada ere, gizarte ezberdintasunak dira eten digitalaren eragile. Besteak beste, XO ordenagailua eta parekoak hartu ditu hizpide informatika ingeniari gazteak.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]