bilaketaren emaitzak "gasteiz"

Gasteizko EAJ-PNVk "putakume" deitu du Twitterreko jarraitzaile bat

@gasteizen: "PPrekin duzuen ezberdintasun bakarra txapela daramazuela baldin bada, eraman ezazu ondo txapela eta erabili euskara, hostia! @pnvgasteiz" | @pnvgasteiz: "@gasteizen Akaso izango da hemendik dabiltzan gendearengan errespetuagatik. Eta ez egin konparaziorik , besteok ere egin ditzakegu eta..." @pnvgasteiz: "Sabes quién es el puto gasteizen este?. Ha aparecido alguna vez por los BBT?. Nos va torpedear el muy hijo de puta!"

Urtarrilaren 17an AHTren aurkako jaialdia Gasteizen

MusikHerriak, urtarrilaren 17rako AHTren aurka Urbinan deitutako manifestazioarekin bat egin eta arratsalderako jaialdia antolatu du AHT Gelditu! Elkarlanarekin batera Gasteizko Alde Zaharrean. Gainera, MusikBerbena taldeak "AHTrik ez" abestia konposatu du jaialdirako.

Gizon batek bere bahiketa simulatu du Gasteizen, etxetik kanpo egon eta dirua xahutu izana estaltzeko

Ertzaintzak bahitu duten itxurak egitea eta salaketa faltsua jartzea egotzi dio JM.S.E. 32 urteko gizonezkoari. Bahitu egin zutela salatu zuen Ertzaintzaren egoitza batean, etxetik kanpo egon eta dirua xahutu izana estaltzeko.

Gasteizko Arkeologia Museoa eraikitzeko brontzezko 22 tona xafla lapurtu dituzte

Abenduaren 29ko egunkarian argitaratu ez balitz, inozentada bat dela esango nuke.

Gasteizko toponimia buruzko lana aurkeztuko du bihar Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak "Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria)" eta "Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II (Malizaeza)" izeneko liburuak aurkeztuko ditu bihar. Gasteizko eta Malizaeza merindadeko toponimo historikoak eta gaur egun bizirik dirautenak biltzen ditu lan honek.

Gasteizko Udala bere ordenagailu guztietan OpenOffice.org erabiltzea pentsatzen ari da

Vitoria-Gasteizko Udala bere ordenagailu guztietan OpenOffice.org erabiltzeko aukera aztertzen ari da.

Gasteizko mapa librea euskaraz

Lanak aurrera doaz OpenStreetMap proiektuan, eta azkenaldian asko aurreratu da Gasteizko mapa. Begiratu detailean, kale gehienen izenak euskaraz datoz eta. Sustatu-com-en ikusia.

Asteburuko ekintza bandalikoek arriskuan jarri dute Gasteizko Periscopio argazkigintza jaialdia

Periscopio argazkigintza-kazetaritza jaialdiko zuzendari Paco Valderrama "lotxatuta eta nekatuta" agertu da igandeko gauean Andra Zuri plazan bandalo talde batek Reuters agentziaren 200 argazki suntsitu ondoren. Jaialdiak kolpe latza jaso duela esan du, eta Reuters kolaboratzeari uztea pentsatzen ari dela. Gehiago: http://www.gara.net/paperezkoa/20081104/104759/es/La-muestra-Periscopio-danada-madrugada-domingo-ira-vertedero

Bost gaztetxo atxilotu dituzte "erakunde armatuarekin" kolaboratzeagatik

Ertzaintzak burutu ditu atxiloketak, Gasteizen. Atxilottuetako hiruk 17 urte dituzte eta beste bik 18. Ertzaintzak "erakunde armatuarekin kolaboratzea" egozten die, baina senideek ez dute xehetasun gehiagorik. "Hemen dena ja legez kanpokoa denez...", esan du batek.

Gasteizko Udalak euskaldunen gaztelania maila neurtuko du

Gasteizko Udalak, euskara eskakizuna duten lanpostuetarako probetan, gaztelania maila ere neurtuko du. Eta zergatik ez neurtu lanpostu erdaldunetara aurkezten direnen gaztelania maila ere?

Korrika amaiera Gasteizen (bideoa)

16. Korrikaren bukaera Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. Bideo bat.

Gasteizko alde zaharrean aldapa mekanikoen aurkako borroka

Gasteizko udalak aldapa mekanikoak jarri nahi ditu alde zaharrean, auzokidei galdetu gabe, auzo elkarte eta gizarte eragile gehienen kontrako jarrera argiarekin; gastua? sei miloi euro (6.000.000 €), aitzakia? turistek eskertuko dute, alde zaharretik ibiltzeko esfortzua errezten baita. Gaztetxea suntsitu aparkalekua egiteko, Burriking eta Mierdonalds pare bat ireki eta badaukagu “la almendra turistic park”...

Legebiltzarrak martxoaren 3ko gertaerak ikertzeko batzorde berezia eratuko du

1976ko martxoaren 3ko gertakarien erantzukizun politikoak aztertu eta argitzeko batzorde berezia eratuko du Eusko Legebiltzarrak. Hala erabaki zuten atzoko osoko bilkuran EAJ, EA, EB_Berdeak, Ezker Abertzalea eta Aralarrek.

Tim O'reilly Gasteizen

Atzokoan Tim O'reilly-rekin zita izan genuen enpresa digitalean, eta mutilmedian bertan ikusitakoari buruz idatzi dugu eta bertan ateratako argazki batzuk ere jarri ditugu.

Falangek debekuaren aurkako errekurtsoa irabazi du eta urriak 25ean Gasteizen manifestatuko da

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Falange alderdi faxistari EAEko Gobernuak urriak 25eko manifestazioari ezarri zion debekuaren aurka. Aurreko urteetan izandako liskarrei buruz, "kontramanifestariei" egotzi die hauen errua epaileak. Horrela, hil honetako 25ean Falange Gasteizeko kaleetatik manifestatuko da.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]