bilaketaren emaitzak "garzon"

Garzon Garzon eta Marlaska. Musika albiste bat

Ezagutuko duzue Garzon http://superjuez.com musika taldea. Izena edo domeinua aldatzeko eskatu die Baltasarrek. Izena aldatuta aurkeztu dira Benicasimgo FIB jaialdian. Marlaska dira orain. Albiste interesgarria, beste garzonkada bat, oraingoan musikala. Eta Grande ez omen da marlaskatu.

Garzonek AHT Gelditu! plataforma "ETAren egituran" sartu du

Audiencia Nacionaleko epaile Baltasar Garzonek AHT Gelditu! plataforma ETAren estrategiaren zati izateaz salatu du aurreko astean atxilotutako 8 gazteen aurkako autoan.

8 atxilotuak kartzelara bidali ditu Garzonek

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. Instrukzio Epaitegiko magistratuak kartzeleratzeko agindua eman du ostiralean atxilotutako 8 euskal herritarrentzat: Iker Rodrigo, Eli Zubiaga, Arantza Urkaregi, Imanol Nieto, Agurtzane Solabarrieta, Hodei Egaña, Iñaki Olalde eta Amparo Lasheras. Aipatu aginduaren berri goizaldeko 4:30ak aldera eman dute Iker Rodrigoren lagunek. Haiek baieztatu dutenez, "Iker ondo dago".

Garzonek hiru urterako eten ditu D3M eta Askatasunaren ekimenak

Baltasar Garzonek 3 urterako eten ditu D3M eta Askatasunako ekintza guztiak. Kontuak, egoitzak eta webguneak ere ixtea eskatu du.

NOTIMEFORLOVE: Garzonek EAE-ANV eta EHAKren aktibitateak 3 urterako indargabetu ditu

Bi alderdiek ezingo dute martxoaren 9ko hauteskundeetan parte hartu. Berrian ere: http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=25479

Garzonek kartzelara bidali ditu Batasunaren 17 buruzagi

"Erakunde armatuko kide" izatea leporatu die Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Apaolaza, Abrisketa Agerre eta Urrutia libre utzi ditu bermepean, eta baldintzarik gabe Berasategi eta Albisu.

Batasuneko Mahai Nazional berria atxilotu dute

Espainiako Poliziak ezker abertzaleko 22 buruzagi atxilotu ditu gaur gauean, tartean Joseba Permach, Rufi Etxeberria eta Juan Joxe Petrikorena. ANVko eta Ekineko bi kide ere atxilotutakoen artean daude.

La Razón egunkariaren arabera, torturaren aurkako neurriek ETAren aurkako borroka zailtzen dute

La Razón egunkari madrildar ultraeskuindarrak, zehaztu gabeko "adituen" ezpainetan Garzonek torturaren aurka hartu dituen azken neurriak ETAren aurkako borroka zailtzen dutela jarri du. Batzu ez dira lotxatzen torturaren eta indarkeria jakin baten apologia egitean.

Antolatzaileek BECera joateko deia egin dute

Ezker abertzaleak BECeko ekitaldira joateko deia egin du, aste honetan egindako alderdi berriaren erregistroak eta Baltasar Garzon epailearen debekuak deialdiarekin zerikusirik ez duelako. Hartara, ezker abertzaleak prozesu demokratikoaren aurrean duen borondate politikoa bihar euskal gizarteari helarazteko asmoa azaldu du.

«Baldintza demokratikoen» aldeko gaurko bilkurak debekatzeko agindu du Garzonek

[K&I] "Autodeterminazioaren alde, baldintza demokratikoak Euskal Herriarentzat" lelopean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaurko deituta zituen mobilizazioak debekatzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak. Segurtasun indarrei mobilizazioak debekatzeko behar diren neurriak hartzeko agindu die. Eta deitzaileei deialdiak bertan behera uzteko.

Garzonek atzera egin du Frankismoaren desagertuen auzian

Orain duela aste batzuk hautsak harrotu zituen erabakiaren ondoren, orain Garzon epailea inhibitu egin da Frankismoaren biktima desagertuen auzian, eta lurralde epaitegien esku utzi ditu ikerketak nahiz indusketak. Balizko erantzuleak -Francisco Franco bera, kasu- hilik daudela argudiatu du, besteak beste.

Otegi, Diez, Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez espetxeratu egin ditu Garzon epaileak

«Ezker abertzalearen koordinazio batzordea» osatuta «erakunde terroristako kide» izatea leporatu die zortzi atxiloturi Abertzaleen elkarlana sustatu nahi izatea akusazioa egiteko frogatzat erabiltzen du

Ezker Abertzaleak gaur arratsaldeko manifestaldia mantentzen du

Ezker Abertzaleak gaur arratsaldeko manifestaldiaren deialdia mantentzen duela esna du bere webgunean. Garzon epaileak manifestaldia debekatu du baina hala ere egin egingo dutela berretsi dute.

D3M eta Askatasunarekin lotuta 13 lagun inputatu ditu Garzonek

ETAren esanetara aritzea egotzi die Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Deitutakoen artean Askatasunako presidentea ere badago. Elkarte haien aurkako balizko helegiteak Auzitegi Gorenak aztertuko ditu.

Eskuin espainiarra orain hasi da Garzonen gehiegizko lan pilaketa eta atzerapenak salatzen

Garzonek Espainiar Gerra Zibileko hilketak ikertzeko asmoa agertu ondoren, kritika nabariak erori zaizkio besteetan erabat alde eduki dituen sektoreetatik. La Razón egunkari madrildarrak Garzon auziak pilatzen eta alde batetara uzten ari dela salatu du bere azalean.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]