www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-08-26&orria=01...
ikatza (e)k bidali du duela 98 egun 7 ordu 19 minutu, duela 98 egun 2 ordu 5 minutu argitaratuta
Arriskurik gabeko gertaera dela diote, baina zentral nuklearrak bost egunean izan duen bigarren arazoa da. Lehengo ostegunean Garoñako zentral nuklearrean (Burgos, Espainia) arazo bat atzeman zutela aitortu zuten CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordeko ordezkariek, eta, atzo, beste matxura bat izan dela jakinarazi zuten. Aditzera eman zutenez, 10:25ean, automatikoki geratu zen Garoñako zentral nuklearreko erreaktorea.