bilaketaren emaitzak "gara"

GARA eta Le Journal ere RSS bidez irakurri eta kontsulta daitezke

http://www.euskalherria.com bisitatu eta GARA zein Le Journal egunkarietan RSS bidezko harpidetza izateko aukera ikusiko duzu nabigatzailean. Urrats garrantzitsua, dudarik gabe, eta Euskal Herrian ez ezik, munduan ere harpidedun asko lortuko dituena. http://www.gara.net/rss.php http://lejournal.euskalherria.com/idatzia/index.php Zer iruditzen zaizue? Zelan egokitzen ari dira gure inguruko egunkariak web 2.0 garaira?

ETAri elkarrizketa egin dio GARAk. Osorik Interneten

ETAri elkarrizketa egin dio GARAko zuzendari Josu Juaristik. Interneten edizio berezi bat, euskaraz eta gaztelaniaz jarri dute. Elkarrizketa osoa, pdf formatuan ere jarri dute.

GARA egunkariari buruzko eztabaida

Egunkari bakoitzak bere ezaugarriak ditu: hizkuntza, gaiak, ikuspuntuak... Euskal ezkertiar askok, 10 urte betetzear dagoen GARA irakurtzen dute. Hala ere, inortxo ere ez da kritiketatik salbatzen. Eztabaida hau piztu duen kritika purrustada bat dela pentsatu ala ez, hedabideei buruzko argumentu interesgarriak ematen ari direlakoan nago.

ETAk dio prozesu demokratikoaren bermea herri aktibazioa izango dela

Gara egunkariak igandean argitaratuko duen ETAren agiriaren eduki batzuk aurreratu ditu. Horrela, ETArentzat aurrera begirako ildo nagusia Prozesu Demokratikoa da. Gainera, ETAk dio "gure indarra batez ere borroka politikoan oinarritzen" dela.

Garak urte bukaerako ale berezia osorik eskegi du PDFan

Garak ale berezia egin du 2010eko erronkak azalduz. Egunkari arruntaz gain abenduaren 31n ale hau dakar, sinadura eta artikulu askorekin. PDFn eskuragarri dago oso-osorik sarean.

Telefono linea baten lekualdatzeak polizia GARA espiatzen ari dela agerian utzi du

Iruñako telefono linea bat lekualdatzeko GARAren enpresa argitaratzaileak Telefonicarekin egindako kudeaketak polizia egunkari hau zelatatzen ari dela agerian utzi du. Kudeaketa hauek Iruñako GARAren ordezkaritzan jasotzen ziren dei guztiak Polizia Nazionalaren bulego nagusira errebotatzen dutela frogatzen dute. Baigorri Argitaletxea salaketa ipini du Iruñako epaitegian.

Polizia Gara egunkarian entzuketak egiten aritu da

Gara egunkariaren Iruñeko delegaziora egindako deiak hiriburuko polizi-etxera desbideratuak izaten ari zirela jakin dute egunkariko langileek, telefono linea bat aldatzeko lanetan ari zirenean.

M27ko hauteskundeen inguruko txostena

GARA.net-ek, datozen maiatzaren 27ko hauteskundeei begira, dosier berezia argitaratu du bere webgunean. Programak argitaratu dituzte, baita analisiak, elkarrizketak. Alderdi guztien bideoak egongo dira ikusgai, txandaka.

Mugarik Gabeko Erreportariek (RSF) bi euskal kazetarien aurkako zigorra salatu du

GARAko erradaktore bati eta Argazki Presseko argazkilari bati Iruñako udaletxean ilegalizazioen aurka izan zen protesta bat egotzi zitzaien orain gutxi, albistearen berri ematen ari zirela azaldu eta bere jardun profesionala akreditatu zuten arren. Mugarik Gabeko Erreportariak (RSF) erakundeak salaketa hau gaitzetsi berri du.

Azken 10 urteetako azalak eta irudiak argitaratuko ditu "Gara"k

"Gara" egunkariak, bere hamargarren urteurrenaren harira, ospakizuna egin zuen joan den ostiralean Durangon. Bertan, egunkariaren ibilbideko hainbat portada zeuden ikusgai. Bada, badirudi liburu batean ere bildu dituztela, ohiko urtekaria 10 urteko bilakatuz. Momentuz ikusi ahal izan dudan bakarra webguneko baner bat da. Eta lehen kolpean, amamaren etxean ikusi ohi nituen "Life" aldizkariaren ale bereziak ekarri dizkit gogora http://ttiki.com/2142. Ostiralean egongo omen da kioskoetan.

Berria eta Gara ez erosteko agindu du Barañaingo Udalak

Barañaingo liburutegi publikoan, otsailaz geroztik, ez daude Berria eta Gara egunkariak, hango Kultur zinegotziak (UPN) horrela aginduta. Barañaingo liburuzainek eta Nafarroako Liburuzainen Elkarteak kultur zinegotziaren esku-sartzea salatu dute, eta «zentsura» hitza erabili dute.

ETA: «Herri honen eskubideak aintzat hartzen dituzten indarren aktibaziotik etorriko da desblokeoa»

GARAri emandako elkarrizketa luze batean –Euskal Herrian egindako elkarrizketan–, Gaueko eta Argi ezizenekin aurkeztu ziren ETAko bi kidek une honetan jokoan dagoena marko politikoa dela baieztatzen dute. Beren hitzetan «norgehiagoka herri honek behar duena eta Espainiak edo Frantziak behar dutenaren artean da, eta ate horiek independentziaren aroan sartzeko haina irekitzea herri honen aldeko indarren artean bat egin eta bide horretan urratsak ematetik etorriko da».

Zer egin? (sortzaileok ere langileak garelako)

Gara egunkariak nire baimenik gabe argitaratu du nire argazki bat. Nire argazki guztiak sinatuta daude eta ezin dira baimenik gabe erabili asmo komertzialeetarako. Sinadura kendu eta argazkiaren oinean hau idatzi dute: "Fuente: Flickr". Zer egin behar dut? Tonto aurpegia zelan kentzen dut, kontutan hartuta ez dela lehenengo aldia...?

Ahots guztiak entzun, inor isilarazi gabe GARAko editoriala

GARAk gaurko editorialean ETAk "El Correo Español" egunkariaren aurkako atentatua eta adierazpen askatasunaren inguruko gogoeta polita ekartzen du.

Umberto Eco: «Ordenagailua Gutenberg galaxiaren garaipena da»

[es] Umberto Eco idazle italiarraren aburuz, «Ordenagailua Gutenberg galaxiaren garaipena da, pantailetan idazkera asko dagoelako», nahiz eta irudiek ere indar handia duten. Bere ustez, tekologia berriek ez dute euskarri tradizionaleko liburua akabatuko. Alderantziz, etorkizun oparoa aurrikusi dio. "Gutenberg galaxy" zer den, Wikipedian [en]: http://en.wikipedia.org/wiki/Gutenberg_galaxy
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]