bilaketaren emaitzak "futbola"

Realaren kapital handitzea zertarako

Jakin nahi duzu zertarako balio duen Errealaren kapital handitzeak? Iturrik aurkitu dio zentzua: uso kakak garbitzeko.

Kakari emango diote aurtengo Urrezko Baloia

Eeeeeiiiiiin?! Aaaaaaaaaaaa!

Aviron Baionakoa, Ipar Euskal Herriko erreferentzia futbolean

Euskal Herriko futbol liga nahi dugunoi askotan "maila eskasa"ren argudioa leporatzen digute batzuk, gehienetan haien nortasun espainola edo frantsesa zuritzeko. Futbol zaleen arteko borroka bultzatzen dutenen aurka, nire zorionak Baionarrentzat, eta ea laister Liga berean ikusten garen.

Selekzio naturala

Urak baretu ondoren, euskal selekzioei buruzko iritzia, nire asteroidetik ikusitakoa

Galeusca futbol liga: beste sailkapen bat posible da!

Juan Luis Zabalak ariketa interesgarria egin du bere blogean: Euskal Herria, Galizia eta Herrialde Katalanetako futbol taldeekin lehen mailako sailkapena. Reala lehen mailan legoke oraindik!

Euskadi-Gales futbol selekzioen elkarketa, kolokan

Maiatzaren 20a, larunbatarekin, nazioarteko futbol partida zen jokatzekoa Bilbon, San Mamesen: Euskadi-Gales. Baina Espainiako liga luzatu egingo da asteburu horretaraino, eta gauzak kolokan daude. Diru galera handiak ere tartean, beharbada.

Realak eta Alavesek bigarren mailan jarraituko dute

[K&I]Realak bigarren mailan jokatu beharko du datorren urtean, baita Alavesek ere. Hala erabaki zen atzoko partidetan. Hala ere, bigarren mailan jarraitzen horrek esan nahi desberdina du batzuentzat eta besteentzat, aurtengo denboraldian eta azken urteetan egin duten denboraldia aintzat hartuta.

Aldrebeskeri batek sorturiko patu aldrebesa

Hona hemen mende berriaren hasierak euskal kirolari ekarritako lehen astakeriaren emaitza.

Jesulik Malagaren kontrako partida galtzeagatik kobratu zuela aitortu du

Andaluziako taldeak Lehen Mailarako txartela lortu zuen horrela eta Tenerife taldeko jokalari ohiak 6.000 euro kobratu zituen trukean. Erositako partida hartan 2-1 gailendu zitzaion Malaga Teneriferi, Realaren igotzeko aukerak murriztuz. Realaren helburua partida horretan iruzurra egon zela frogatzea da.

Federazioak ukatutako izena erabiltzen du EiTBk bere webgunean

GARAk jakinarazi duenez jokalariek ez Euskadi ez eta Euskal Herria baizik eta "Euskal Selekzioa" izenarekin jokatzea proposatu zuten erdibideko aterabide gisa (http://www.gara.net/azkenak/12/112602/es/La-Federacion-no-acepto-ningun-nombre-que-no-fuera-Euskadi). Federazioak ezetz esan zuen, baina hala ere EiTBk izen hau erabiltzen du behin eta berriz euren webgunean.

Futbolean erabiltzen den "Oe, oe, oe" oihua euskaratik omen dator

Luis Arkonada atezain mitikoak 1982an, Realak liga bigarrenez irabazi ostean, egindako adierazpen batzuk hartu ditu oinarri "No recomendable" blogak. Jokalariak esan zuenaren arabera, futbolean hainbeste abesten den "Txapeldunak, oe, oe, oe!" euskaratik omen dator, hain zuzen ere, "Txapeldunak, hobe, hobe, hobe!" esamoldetik. Twitterren Gorkalimotxori irakurria (http://twitter.com/gorkalimotxo).

Euskara, Caparrosen taktika (gazt)

Caparrosek hala gomendatuta Athletic-eko jokalariek euskara erabiltzen dute zelaian, kontrarioak ez ulertzeko.

Ez Jaungoikoari, ezta Athletic-i ere! (GAZT)

Athleticek eta Barçak jokatuko duten finala gertu dago eta Gabirel Ezkurdiak artikulu oso kritikoa idatzi du azken egunotan Bizkaian ikusten ari den athleticzaletasunaren inguruan, erlijio berri bat dela argudiatuz.

Salva Iriartek kirol zuzendari izateari utzi dio

Salva Iriarte, Errealeko kirol zuzendari kargutik kendua izan da. Iñaki Badiola presidentziara iristearekin batera Iriartek bere lekua galdu du, Paco Ayestaran izango delarik bere ordezkoa.

Futbol talde bat erosteko ekimena

Roman Abramovich-ek Chelsea erosi zuen eta Piterman-ek Alaves. Interneteko myfootballclub.co.uk ekimenak 50.000 lagun lortu nahi ditu beste futbol talde bat erosteko. Bakoitzak 50euro inguru bota behar ditu. Gero, erabakiak, demokratikoki hartuko omen dira: zer talde erosi, zer entrenatzaile fitxatu, zer jokalari ekarri... dena sare bidez, azkarrago egiteko.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]