bilaketaren emaitzak "free1898 free18/98 blogosfera"

Free18/98, zabaldu blogosferan

Hetzorduan oraintxe argitaratu berri da mezua: freebatasuna kanpainarekin egin zen bezala berriro ere herri gisa erantzuteko garaia heldu da. Zuen blog eta mezu guztietan jarri bukaeran free18/98!

EUSKAL BLOGOSFERA anitza eta osasuntsua

Deustuko Unibertsitatean Euskal Blogosferari buruzko mahai-inguruaz hitz egiten digu Nahikari Ayok bere begietatik.

zortzi@2008 martxan

Martxan da aurtengoan ere zortzi@2008 ekimena, 2008an euskal blogosferan izandako gertaera, berrikuntza edo ekarpenik aipagarrienak aukeratzeko Joxe Teknopatak sortutakoa. Zazpi@2007 arrakastatsu eta gogoangarriaren ondoren, gizartearen eskaerari erantzunez... zortzi@2008.

Ondo pasa Gabonak eta urte webrri on!

Patxitraperoren Gabonetako postala ikus ezazue! Postalaren azalpena ere argitaratu du: http://patxitrapero.blogspot.com/2008/12/gabonetako-postala-ii.html

The Indezents blogak irabazi du

[K&I] "The Indezents blogean argitaratutako mezu barregarri batek irabazi du Sustatuk antolatutako blog mezuen lehiaketa. Epaimahaiak zenbait finalista izan ditu kontuan, eta azkenean hori nabarmendu. Egileak, iPod bideo bat eraman du, 80 gigakoa. Beste bi blogarik, zozketan, iPod Nanoak eroan dituzte." Post irabazlea hemen: http://www.blogak.com/theindezents/erligioarekin-jarraituz-petxuga-jainkoa

Euskal blogosfera feminista abian

Blogosfera handitzen doa, eta txikiagoak sortzen hasi. Blogosfera feminista ere abian da, eta mahaingurua ospatuko dute Donostian. Emakumeak, feminismoa eta teknologia berriak jardunaldietan. Adi jarraitu beharko orduan.

Blogetan komentatzeko eguna

Blogetan erantzunak idazteko proposamena zabaltzen ari da blogosferan, Abenduaren 10etik landa. Euskaliritarrak euskaraz (ere) idatz dezagun proposatzen du, denon onerako izango delakoan; zeu ere horretan zaude?

Amaraunean erori dira blogeroak

Amaraunean erortzen ari dira gero eta blogero gehiago: zergatik? Euskari Irratiko aurkezle & kazetariek amuak (eta sareak) bota dituzte; eta gero ta blogero gehiago ari dira uhin horien efektoa jasaten. Ea igandero entzuteak adikzioa sortzen ote duen...

Amaraunean erori dira blogeroak

Euskadi Irratian blogosferari buruzko berriak eta kontuak azaltzen dira astero astero, Amarauna Saioan. Oraingoan berria hauxe da: eitb-ren podcastean entzun daitezkeela ere!

Mikel Laboaren kantuak e-blogosferan

Bilketa lan polita egin du sustatuk euskal blogosferan. Mikel Laboaren agurra dela eta, blogetan zehar bidaia musikala egin genezake. Polita ariketa, eta emaitza sekulakoa.

Alegialdeko blogarien 2. Biltzarra

Azaroaren 14ean, ostiralean egingo dute, Txintxarrisferako 2. ardiki jatea. Iaz bezela Ugarten elkartuko dira.

Ikusten gaituzte?

Euskarazko Internet zelan dagoen aztertzen pasa baino, aurrera begira nondik jo asmatu dezakegu. Joera nagusiak zelan islatuko diren gure inguruan, zelan harrapatuko ditugun olatu berriak, urak aurretik eraman baino lehen.

Euskal blogosfera feminista

Euskal blogosfera feminista gune batera ekarri dute, blogoneskak. Feevy (euskarazko bertsioa) erabilita egun euskaraz irakurri daitezkeen blog feministak batu dituzte. Ikusgarritasuna, ezagutza, elkarlana ekarriko du ekimen honek, ziur. (Lehenbizi Sustatun irakurria)

Cory Doctorow Donostian: topaketa euskal blogariekin

Uztailaren 28an, Cory Doctorow BoingBoing blogeko editore, idazle eta Interneteko aditua Donostian izango da, Gipuzkoa 2.0 ekimenaren aurkezpenera Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta. Horren harira, topaketa bat izango da blogari euskaldunekin, eta Sustaturi eskatu diote hori koordinatzeko. Donostiako Tabakalera gunean izango da topaketa, uztailaren 28ko 17.00etan.

zazpi@2007: bozkatzeko epea zabalik!

Proposamenak jasotzeko epea amaituta, bozkatzeko garaia iritsi da: zeintzuk izan dira euskal blogosferako 2007ko zazpi ekarpenik onenak? Hautatu gustukoenak!!!
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]