bilaketaren emaitzak "flysch"

Zumaiako 'flysch'-ari eman diote Paleozenoko estratipo izendapena nazioarteko adituek

Zumaia Workshop Paleocene 2007 kongresuan parte hartu duten nazioarteko 30 geologoek Zumaiako Itzurun hondartzari (Gipuzkoa) egokitu diote Paleozenoko estratotipo izendapena. Kongresuak iraun duen bi egunean horretaz aritu dira eztabaidatzen. Bi hautagai izan dituzte mahai gainean, nazioarteko estratotipo izendapena emateko: Zumaiako itsaslabarrak eta Egiptoko Niloko bailaran dauden azaleratze batzuk.

"Flysch, haitzen hitza" dokumentalaren lehen irudiak

Gaurtik aurrera ikusgai dago interneten ‘Flysch, Haitzen Hitza’ dokumentalaren aurrerapena. Alberto J. Gorritiberea zinegilea (‘Eutsi!’, ‘Oteiza: 1908-2008… y sigo’) eta Asier Hilario, geologian doktorea (Zumaiako Algorri interpretazio zentroa) dira lan honen zuzendariak. Zumaia eta Deba bitartean dagoen itsas-labar ikusgarrian kokatzen da dokumentala eta 3 gai ditu ardatz: denbora geologikoa, aldaketa klimatikoa eta bioaniztasunaren egungo krisialdia.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]