bilaketaren emaitzak "firefox"

KUTXAk firefox erabiltzen du bere propagandan

Etxean jaso dudan triptikoan nabigatzaile baten irudia dago kutxanet zerbitzua erabiltzen. Nabigatzailea Mozilla Firefox da.

Firefoxekin Osakidetza gunea ezin erabiltzea ez da arazo larri bat Osasun sailburuarentzat.

Nahiz eta euskaldunen %15 Firefox erabili, Osakidetzaren webgunean ezinezkoa da hitzordua eskatzeko zerbitzu berria erabiltzea nabigatzaile honekin. Hau ez omen da oso arazo larria Gabriel Inclan-entzat, herritar gehienek, %85, IE erabiltzen dutelako. Eta IE-ren erabiltzaileak gehiengo aditua direla dio.

Firefoxek 400 miloi deskarga

Firefox nabigatzailea askeak 400 miloitik gora deskarga izan ditu honezkero.

Firefox 2.0 Beta 1, gehigarriak eta USB autoexekutagarria. A ze pupurria!

IKTroetako batek Firefox 2.0ren beta probatu du. 1.5eko gehigarriak bertsio berri honetan erabili ahal izateko trikimailu bat kontatu du bere blogean, eta Firefoxa eta beste hainbat aplikazio USB gailu batean eramateko beste bat.

Explorer gabe hobe

Kriptopolis-en egileak "mejor sin explorer" moduko banner bat nola jarri duen azaltzen du. CSS estilo orriekin egina dago. Kuriosoena: MS Internet Explorer-en ez dela egoki ikusten... GIMP-en trebetasuna duen norbaitek sortuko luke euskarazaz: "hobe explorer gabe"?

Firefox nabigatzailea gero eta erabiliagoa

Mozilla Firefox-en erabilerak gora egiten jarraitzen du. Analisi batzuren arabera, azken urtean software libreko programa honen erabilera 5 puntu igo da batez beste Europan, %28ra helduz. Finlandiak Firefox zaleena izaten jarraitzen du (%45,4) baina Frantzian (%25,8) eta Espainian (%21,5) ere badago zaletu ugari.

Euskalbarren berrikuntzak

Euskalbar Firefox gehigarriak izango dituen berrikuntza batzuen aurrerapena.

Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina

Firefoxerako tresnabarra da Euskalbar, Euskara-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi batzuk kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia). Firefoxerako soilik, Internet Explorerren ez dabil. Eskerrik asko, Juanan Pereira, abisuagatik.

Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekin

Hedabideetan iragarpen garrantzitsu gisa aurkeztu zuen hau atzo Eusko Jaurlaritzak, baina Firefox-ekin frogatzea ahaztu zaie.

Firefox 2 argitaratu dute

Firefox sarean nabigatzeko aplikazio arrakastatsua da. Azken bi urte hauetan sarean nabigatzen duten lagunen %10-15 inguruk Firefox aukeratu du. Gaur (urriaren 24) atera dute kalera Firefoxen bertsio berria, 2a alegia.

Firefoxen gehigarriak gordetzeko

Firefoxen gehigarriak gordetzea ahalbidetzen duten gehigarri bi

Segurtasun arazo kritikoak Firefoxen

Hogei bat segurtasun arazo aurkitu dira Mozillan (Firefox eta Thunderbirden nagusiki). Bi aplikazio hauek, ahalik eta azkarren, 1.5.0.2 bertsioetara eguneratzea gomendatzen da. Adi, beraz.

Web Garatzailea gehigarriaren 1.0.2 bertsioa euskaraz

Edozein web garatzailek beharrezkoa duen WebDeveloper gehigarriaren azken bertsioa euskaraz, Firefox, Mozilla Suite, Flock eta SeaMonkeyrentzat.

Jaurlaritzak Microsoften alde egin du, euskara aitzakia hartuta

Kasualitatea! Mundu guztia firefox 3 deskargatzen ari denean, Jaurlaritzak Microsoft ekitaldi baten berri zabaldu du. Zer eta euskararen alde? Negozioaren eredua, jaurlaritza neoliberal baten eskutik. Guztion poltsikotik. Patxi Baztarrikari, esan behar zaio pixka bat es mucho (morro). Microsoft? ez eskerrik asko. http://www.f5interactiva.com/clientes/microsoft/klikegin/index.php?area=comunicado&lan=eus

[Gazt] Firefox 3 kaleratzeko data ofiziala

Firefox 3-k badu jada kaleratze data ofiziala, ekainaren 17an izango da eta gune honetan zure izena eman dezakezu Guinness errekor berri bat ezartzen laguntzeko.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]