bilaketaren emaitzak "firefox gehigarriak"

Firefox 2.0 Beta 1, gehigarriak eta USB autoexekutagarria. A ze pupurria!

IKTroetako batek Firefox 2.0ren beta probatu du. 1.5eko gehigarriak bertsio berri honetan erabili ahal izateko trikimailu bat kontatu du bere blogean, eta Firefoxa eta beste hainbat aplikazio USB gailu batean eramateko beste bat.

Firefoxen gehigarriak gordetzeko

Firefoxen gehigarriak gordetzea ahalbidetzen duten gehigarri bi

Xirikaren agurra eta Kevin Herediaren madarikazioa

Xirika kazetaren azkeneko zenbakian (ez da gehiago argitaratuko) Kevin Herediak euskal kultur esparruko langileen baldintzetaz gogoeta egin du, "MALDITO PARNÉ edo diru madarikatua" testuan. Hona pasarte bat: "aireaz, lurraz, eguzkiaz eta euriaz bizi gaitezkeela pentsa dezakegu, baina, ez, ez dugu fotosintesia egiten".

Zabalduko ikonoa nola jarri blogger-en mezuak zabal ahal izateko

Aukera eman ezazu zeure irakurleei zeuk argitaratutako mezua Zabaldu bidez zabal dezaten zure blogger-eko blogan zabalduren ikonoa jarriz. (instrukzioak)

KUTXAk firefox erabiltzen du bere propagandan

Etxean jaso dudan triptikoan nabigatzaile baten irudia dago kutxanet zerbitzua erabiltzen. Nabigatzailea Mozilla Firefox da.

Firefoxekin Osakidetza gunea ezin erabiltzea ez da arazo larri bat Osasun sailburuarentzat.

Nahiz eta euskaldunen %15 Firefox erabili, Osakidetzaren webgunean ezinezkoa da hitzordua eskatzeko zerbitzu berria erabiltzea nabigatzaile honekin. Hau ez omen da oso arazo larria Gabriel Inclan-entzat, herritar gehienek, %85, IE erabiltzen dutelako. Eta IE-ren erabiltzaileak gehiengo aditua direla dio.

Explorer gabe hobe

Kriptopolis-en egileak "mejor sin explorer" moduko banner bat nola jarri duen azaltzen du. CSS estilo orriekin egina dago. Kuriosoena: MS Internet Explorer-en ez dela egoki ikusten... GIMP-en trebetasuna duen norbaitek sortuko luke euskarazaz: "hobe explorer gabe"?

Firefoxek 400 miloi deskarga

Firefox nabigatzailea askeak 400 miloitik gora deskarga izan ditu honezkero.

Firefox nabigatzailea gero eta erabiliagoa

Mozilla Firefox-en erabilerak gora egiten jarraitzen du. Analisi batzuren arabera, azken urtean software libreko programa honen erabilera 5 puntu igo da batez beste Europan, %28ra helduz. Finlandiak Firefox zaleena izaten jarraitzen du (%45,4) baina Frantzian (%25,8) eta Espainian (%21,5) ere badago zaletu ugari.

Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina

Firefoxerako tresnabarra da Euskalbar, Euskara-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi batzuk kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia). Firefoxerako soilik, Internet Explorerren ez dabil. Eskerrik asko, Juanan Pereira, abisuagatik.

Aurten ere EHUn matrikula egin ahal izateko Internet Explorerra beharrezko

Naiz eta gero hor ibiliko diren agintariak Software libre hitzarekin ahora beteta, gaur egun oraindik ere EHUko matrikula egiterakoan Internet Explorerra beharrezkoa da, weba ez baitago Firefox edo bestelako nabigatzaileekin erabiltzeko prestatua... Hemen Nahiaren bibentzia/kexa ederki zabaldua.

Interneteko nabigatzaileen arteko konparaketa

Internet Explorer asko hobetu da baina txarrena izaten jarraitzen du. Opera onena da arlo baten baino gehiagotan baina deskarga abiadura hobetu beharra dauka. Chrome oinarrizko ezaugarri oso onak dauzka baina denbora beharko du beste batzutan lehen postuak lortzeko. Firefox azkarrena, seguruena eta osoena da baina lehia bizi-bizi dago.

GureGipuzkoaren Firefox eta OpenOffice gehigarriak eskuragarri.

Mozilla Firefox nabigatzailearentzako Euskalbar gehigarria garatzen duen taldearen eskutik GureGipuzkoaren Firefox eta OpenOffice gehigarriak eskuratu daitezke jada.

Bost urte firefoxekin

Firefox nabigatzaileak bost urte bete berri ditu. Bada denbora Interneten, beraz ospa ditzagun weba guztiontzat toki hobea egiteko elkarlanean emandako bost urte hauek.

Firefox 3.5 munduko nabigatzaile erabiliena da orain

Halaxe diote StatCounter-en estatistikek: Firefox 3.5ek Internet Explorer 7 gainditu berri du, mundu mailako datuetan oinarrituz. Abenduaren 14tik 20ra doan azken aste honetan, Firefox 3.5en %21,93ak IE7ren %21,2a gainditu du.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]