bilaketaren emaitzak "fermin"

San Ferminetan jai herrikoi eta parekideen aldeko taberna

San Fermin jaietan urteak dira txosnak jartzeko debekua dagoela. Ordutik hona herri mugimenduek askotan alokatu dituzte tabernak jai herrikoiak lortzearen bidean. Blog honetan "La Bodegika" tabernaren informazioa lortzeko aukera dago, Hezkuntza Mugimenduak eta Mugimendu Feministak irekitako taberna, jai herrikoi eta parekideen alde borrokatzeko asmoz.

2007-7-7an Errepublikaren jai gorriak Iruñean kantari

Entzierroa telebistatik, behor feria zoragarria Nabarrako Errepublikaren futbol zelaiaren gibelean, Pirinioko hizkuntzetan euskara, katalana, okzitanoa, gaztelera, gabatxoa, 12etan Merkaderesen Iruñean kantari kale gorrietatik Orreagak antolatuta, jendetza hiri buruan eta bero ikaragarria, plazan bazkaltzeko itzalean "Nabarrak kateak ditu barrutik eta kanpotik, banderakoak gureak, kanpokoak inposaturik..."

Barcinaren kontrako txistuak isilarazi nahi izan zituen Poliziak Iruñean

San Fermin egunean, prozesioaren baitan, bada alkateari txistu egiteko urtero hiritarrak biltzen dituen gune bat. Atzokoan, Polizia espainolak toki hori hartu zuen. Azkenean, kiliki eta erraldoien konpartsak polizia artean pasatzeari uko egin zionez, handik alde egitera behartu zituzten.

Morboaren San Ferminak amaitu dira

Entzierroetan ere, Gran Hermanon bezala, hedabideek morbo hutsa bilatu dute; odola, mina eta sufrimendua plano hoberenekin nork emango leihan aritu dira-eta. Sekula ikusi diren irudi odoltsuenak erakutsi dizkigute primizian, beharrezkoa zen ordea halako irudiak erakustea?

Iruñeko Alde Zaharreko jaiak ezeztatu egin dituzte

Udalak urtero jartzen dituen oztopoez nekatuta, azkenean, Auzo Batzarrak aurtengo San Fermin Txikito jaiak bertan behera uztea erabaki du. Sineztezina da UPNko udalak, era guztietako aitzakiak erabiliz, jai hauekin egiten duena: jai lekuak azken unean aldatu, karpa debekatu, diru iturri bakarrenetakoa diren barrak debekatu, etab. Jai Batzordeak, udalak antolatutako ekitaldiei boikota egitera dei egin du.

"Chekpoint Rock"-en trailerra

Fermin Muguruzak zuzendutako dokumemtalaren aurrerapen bat. Apirilaren 30ean estrenaldia Donostian

Fermin Muguruzak Al Jazeera katerako musika dokumentalak egingo ditu datorren urtean

Horrela adierazi du abeslariak bere 48. komunikazioan. Datorren urtean Al Jazeera katean, inguruko musika dokumentalak zuzenduko ditu. Libano, Siria, Aljeria, Tunisia, Maroko, Egipto, Kuwait, Oman, Yemen eta Sudango musikarien berri eman beharko du 13 kapitulutan.

Gelditour ekimenaren egitarau eta informazio bitartekoen aurkezpena egin du AHT Gelditu! Elkarlanak k

AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzerako GELDITOUR ekimena prestatu du. Maiatzaren 4tik 31ra AHT-ren proiektuak zuzenean kaltetuko lituzkeen herri eta eskualdeak zeharkatuko ditugu, Kortesen hasi eta Donostian amaituz. Entzun "Gelditu AHT!". Fermin Muguruzaren abesti berria "Gelditour" ekimenerako.

AVT eta PP berriro Fermin Muguruzaren kontra

Fermin Muguruza Santiago de Compostelan jotzekoa da uztailaren 20an, Linguas Vivas jaialdian. AVT elkarteak "bere eskuetan dagoen guztia egiteko" eskatu dio hiriko alkateari, kontzertua eragozteko. PPk ere kontzertua bertan behera uzteko eskatu du, "terrorismoaren apologia" egingo delakoan.

Fermin Muguruza: Musikaria baldin banaiz, musika asko entzun dudalako da

Mikel Iturriak Fermin Muguruzari egindako hiru elkarrizketen laburpena egin ditu Harrikadak blogean.

Euskal Herria Jamaika Clash

Gaur, Maiatzak 3, Fermin Muguruzak bere disko berria aurkezten du, eta horren harira Iturrik "Euskal Herria Jamaika Clash" abestiaren bideoklipa eta beste hainbat informazio interesgarri jasotzen du.

San Ferminetan ere giro herritar eta parekideaz gozatzeko aukera

San Ferminetan ez dago txosnarik, aspaldi kendu baitzuten aukera hori. Euskal Jai gaztetxea ere eraitsi dute. Baina herri mugimenduek hainbat taberna irekitzen dituzte egun hauetan giro herritar eta jatorraz gozatu ahal izateko. Azken urteotan bezala Bilgune Feministak eta Euskal Herriak Bere Eskolak "Bodegika" taberna irekiko dute Aldapa kalean.

San Ferminetan ere badira jai herritarrak

Iruñeko San Ferminak bihar hasiko dira eta baliteke jendeak ez jakitea baina badira hainbat txoko herritar jai hauetan ere. Barcinak aspaldi kendu zituen txosnak eta beti saiatzen da herri guneak kentzen, baina herri mugimenduek aukera ezberdinak bilatu dituzte alternatibak eskaini ahal izateko.

EKONen San Fermiñetako kontzertua zentsuratu dute

Uztailaren 13an, astelehenean, eman behar zuen kontzertua EKON talde arrasatearrak. Baina UPN eta PSN alderdiek zentsuratu egin dute kontzertua.

Entzierroko hildakoaz "hau ez da Portaventura" dio Madinak, 5 adarkadaz ia hil zen "dibino"ak

Julen Madina entzierro-lasterkari "dibino"a oso kezkatuta, haserre mintzatu da ETBn San Ferminetan hildakoaz... Jendeak "arrisku kontrolatua"ren kontua sinistu omen du baina zezenak gidoia apurtzeko gai dira uneoro, eta "hau ez da Portaventura". Baina 2004an Madinak 5 adarkada hartu zituen kallejoian sortutako jende pilaketan, hauek ere Jandilla zezen baten adarretatik. Txiripaz atera zen bizirik. Berarentzat bai Portaventura, edo hobe esanda miraria gertatu zen.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]