bilaketaren emaitzak "feminismoa"

Irakurriko dugu elkarrekin? ("Teoria King Kong ")

SAREINAKetik irakurle talde bat martxan jartzea proposatu dugu. Bilboko Skolastikan bilduko gara (goizeko 12etan) feminismoaren inguruko liburu bat hizpide hartuz berriketaldi goxoa izateko. Data aukeratzen ari gara (irailak 13 edota urriak 4) eta interesatzen bazaizu bidali emaila sareinak[a bildua]eibar.org helbidera, ondoen etortzen zaizun data eta, goizez, bazkarira, arratsaldez edo egun osoz etorriko zaren zehaztuz. Bertan ikusiko gara!

Madrilgo Auzitegi Gorenak erabaki du Hondarribiko Alarde tradizionalak ez dituela emakumeak diskriminatzen

Auzitegi Gorenaren esanetan, Hondarribiko Alarde tradizionala "ospakizun pribatu bat” da, eta gustuko ez duenak “bestelako ospakizun bat" antolatzeko eskubidea du. Beraz, sententziak dio ez dagoela emakumeekiko diskriminaziorik.

Euskal blogosfera feminista abian

Blogosfera handitzen doa, eta txikiagoak sortzen hasi. Blogosfera feminista ere abian da, eta mahaingurua ospatuko dute Donostian. Emakumeak, feminismoa eta teknologia berriak jardunaldietan. Adi jarraitu beharko orduan.

IV. Jardunaldi Feministak, 13 urte eta gero!!

13 urte pasa dira azkeneko aldiz Jardunaldi faministak ospatu zirenetik eta ezin zen gehiago itxaron, hemen datoz IV. Jardunaldi Feministak! EHUko Nautika fakultatea emakumez eta feministez beteko da asteburu honetan. 3 ardatz nagusi eztabaidatuko dira: Emakumeok herrain eta munduan, Emakumeok indarkeri sexistari aurre eginez eta Emakumeok, gure identitateak eta gure gorputz intsumituak. Elkar ezagutzeko, hitz egiteko, eztabaidatzeko, gozatzeko... aukera paregabea! ni banoa, zu bazatoz?

GudariKings komando anonimoen manifestua

Gudari egunean argitaratu zuten beraien manifestua gudari feministek. Poesia erabiliz eta feministon hainbat kezka eta aldarrikapen zahar nahiz berri elkartuz osatu dute manifestua.

San Ferminetan jai herrikoi eta parekideak bultzatuz

San Fermina badatoz eta aurten ere hainbat herri eragilek tabernak irekiko dituzte jai giro jator, herrikoi eta parekidea bultzatzeko. Horietako bat da Aldapan kalean dagoen Bodegika taberna, hezkuntza mugimenduak eta mugimendu feministak batera irekiko dutena.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]