bilaketaren emaitzak "faxismoa"

Ultrak Defentsa Ministerioaren eraikin baten bildu ziren Iruñean [Gazt]

Falange y Tradicion talde ultraeskuindarrak, 2009 urtean hainbat eraso eta mehatxu burutu zituenak, Espainiako Defentsa ministerioak Iruñean duen eraikin bat erabili zuen bere bilerak egiteko.

Falangekoak Gasteizko campusean ibili dira gauez

Gasteizko campuseko ikastegi desberdinetan pintadak egin eta ehundik gora pegatina jarri omen dituzte. Gaztesarean azaltzen dutenez, gaur goizean hainbat gaztek pegatinak kendu eta margoketak estali dituzte.

Falangeren elkarretaratzearen aurka azaltzeko eskatu du Ahaztuak-ek

EAEko Auzitegi Nagusiak baimendu egin du Falange Espainiako eskuin muturreko elkarteak etzirako Gasteizerako deitua duen elkarretaratzea, eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak erabaki horren aurka agertzeko eskatu du.

Nor dago Moldaviako "Twitter-Iraultza"ren atzean? [en]

Moldavian azkeneko asteotan Twitter bitartez zabaldu omen den iraultza bat dagoela diote. Egia esan Moldaviak duen egoera geopolitikoak piztu du hau guztia eta nabariak dira CIAk eta bestelakoek dituzten interesak, batez ere Errusiari begira. Hau guztia azaltzen du artikulu honek, Moldaviaren historia eta izaera politikoan sakonduz.

[Bideoa] Madrileko metroan duela 2 urte gertatutako erailketa naziaren bideoa

Duela bi urte Madrileko metroan espainiar ejertzitoko soldadu neonazi batek Carlos Javier Palomino erail zuen labankada batez. El Pais-ek gaur gertakarien bideoa argitaratu du. Albistearen eskuinean behean duzue bideo osoa.

UCE, finean, faxistak

UCE aldizkaria banatzen duten "komunista" hoien benetako aurpegia. Nik ustet Donostin ere ikusi nuela UCE aldizkaria saltzen bulebarretik edo, eta oker ez banago azalean Arzallusen irudia eta esbastika bat agertzen zen.

Urriaren 12an Donostiara

Urriaren 12an falangistek Donostian manifestazioa egiteko asmoa dute, iaz Iruñean egin bezala. Hainbat eragile atxikimenduak biltzen ari dira faxismoaren kontrako eta Euskal Herriaren aldeko jaialdi-ekitaldia antolatzeko.

PSOEren Socialfalangismoa edo falangismo sozialista

Jesus Valenciak Garan idatziriko iritzi artikulu honetan, egun PSOEren buruzagitza nagusia osatzen dutenen "kurrikuluma" aurkezten digu. Guztiak Francoren erregimenarekin dituzten lotura zuzenak plazaratuz.

Irailak 11, George Bushek egia esan zizuela uste duzue? [erd]

Thierry Meyssan kazetari frantsesak, AEBetako gobernuaren bertsio ofiziala gezurtatu zuen lehen pertsona, gertaera haietatik 8 urteetara gertatutakoaren errepaso sakona ematen du. Bereziki interesgarria da OTAN eta AEBen eragin zuzenetik at dauden herrialdeetako buruzagiek eta iritzi publikoak gertatutakoaz duten irudia, OTAN-AEBetako herrialdeetako gizarteek dutenaren oso bestelakoa dela ikustea.

IRAILAK 11 HORI estreinaldia Oreretan

Duela hilabete interneten J. Leizeagak sareratutako dokumentala, Oreretan jendaurrean estreinatuko da. Martxoak 12an arratsaldeko 19:30etan Reina Aretoan. Gonbidatuta zaudete!!

Banketxe batean lotan zegoen eskale bati eraso diote Santutxun

Salaketaren arabera, biktima lotan zegoela, bost edo sei mutiko motorraren kateekin eta giltzarrapoekin atea jotzen hasi dira "gaur bertan erreko zaitugu" eta "putasemea" oihukatzen zuten bitartean. Nora goaz?

[Bideoa] El fin del letargo - Episodio 1

El Proyecto Matriz taldeak, dokumental interesgarria sareratu du. Bertan, 2001eko irailak 11ko bertsio ofizialaren gezurrak agerian uzteaz gain, egungo AEBetako presidentea den Obamaren itxurakeria salatu eta bere benetako izaera isladatzen dute, egungo egoera. Munduan gertatzen ari diren hainbat gatazkatan ere bere arreta jartzen dutelarik, Venezuelako errealitateari buruz eskeintzen duten informazioa bereziki interesgarria da. Osasuna urte askoan!

Irailak 11, Martxoak 11 eta Uztailak 7ko atentatuen arteko antzekotasunak

Irailak 11, Martxoak 11 eta Uztailak 7ko atentatuen arteko antzekotasunak aztertzen dituen bideo interesgarria, elkarren arteko loturak egiten dituena.

Francok bezala, PSOEk ANV-EAE debekatu egin du

Faxistek izen ugari eta forma ugari izaten dituzte, baina jarrera bertsuak. 1936ko guda zibilaren ondoren, EAE debekatu eta bere hondasun guztiak lapurtu zizkioten, gaur egun oraindik itzuli gabeko hondasunak (egoitzak, dirua…). 2008ko terrorismoaren aurkako gudaren testuinguruan, debekatu eta egungo hondasunak lapurtu dizkiote, oraindik 1936ean lapurtutakoak itzuli ez dizkiotenean.

Irailak 11: dagoeneko zazpi urte gezurretan

7 urte igaro dira jada, eta oraindik, egindakoa, gertatutakoa, ikerketak…, biktimei eskeinitako omenaldiekin estali nahi dituzte. Aurten ere, urteroko zeremoniala egin dute, ixiltasun minutu bat, omenaldia, antzezpen ugariak; hildako eta desagertutako askoren senideak, ikerketa berriz zabaltzeko eskatzen dabiltzan bitartean. Urtero ixiltasun minutu bat irudikatzen dute, baina, 7 urteko ixiltasunak jarraitzen du, benetan gertatu zena gezurrekin estaliz.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]