bilaketaren emaitzak "falange"

Falangekoak Gasteizko campusean ibili dira gauez

Gasteizko campuseko ikastegi desberdinetan pintadak egin eta ehundik gora pegatina jarri omen dituzte. Gaztesarean azaltzen dutenez, gaur goizean hainbat gaztek pegatinak kendu eta margoketak estali dituzte.

Eskuin muturreko zenbait alderdiri babesa adierazi die Iruñeko artzapezpikuak

Fernando Sebastian Iruñako artzapezpiku eta Tuterako gotzainak dio, Falange Española eta Alternativa Española aintzakotzat hartu beharko litzazkeela. El Paisen ere ikusgai, http://www.elpais.com/articulo/espana/arzobispo/Pamplona/anima/votar/extrema/derecha/elpepuesp/20070507elpepunac_4/Tes

Liskar handiak izan dira Donostian, falangisten manifestazioa eragotzi nahian

Ertzaintza jaialdi antifaxistako kideei oldartzean hasi dira iskanbilak. Arratsaldeko bostetan zen Falangearen manifestazioa hastekoa, baina Herrizaingo Sailak dio liskarrak dauden bitartean ez dela hasiko. Bost lagun atxilotu dituzte ertzainek. Falangistak oraindik ez dira sartu Donostiara; Espainiaren "batasun nazionalaren alde" aritzeko asmoa dute.

Azaroaren 6an Gernikara joateko deia luzatu dute Ynestrillas eta espainiar faxistei aurre egitera

Mungiko Herrikoan Militarren aldetik sofritutako erasoaren ondorioz Azaroak 6 an epaiketa dago Gernikan. Abokatua Ricardo Sainz de Ynestrillas delarik espainiar ultraeskuindar ezaguna. Foro eta webgune faxistatan irakurri ahal izan dugun bezala, autobusak antolatzen dabiz militarrei babesa erakusteko eta berriz ere Euskal Herrian izango doguz. Hori dela eta faxismoaren aurka dagoen Euskal Herritar orori azaroaren 6an Gernikara joateko deia luzatu diote. Kontzentrazioa eta ekitaldia egongo dira 10:30etan epaitegiaren aurrean.

Falangek debekuaren aurkako errekurtsoa irabazi du eta urriak 25ean Gasteizen manifestatuko da

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Falange alderdi faxistari EAEko Gobernuak urriak 25eko manifestazioari ezarri zion debekuaren aurka. Aurreko urteetan izandako liskarrei buruz, "kontramanifestariei" egotzi die hauen errua epaileak. Horrela, hil honetako 25ean Falange Gasteizeko kaleetatik manifestatuko da.

Falangek mehatxuak margotu ditu Iñaki de Juanaren neskalagunaren etxean (GAZT)

Falangeren sinboloaz sinatutako hainbat pintada agertu dira Iñaki de Juanaren neskalagunak Donostiako Amara auzoan duen etxeko portalean. Gogoratzekoa da azken asteotan El Mundo egunkariak pisu honen kokaleku zehatza argitaratzen aritu dela; albiste honetan bertan, zirkulu batez seinalatu dute pisua.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]