bilaketaren emaitzak "facebook"

Publizitate gehiago Facebook-en

Facebook-ek 300 milioi erabiltzaile ditu jada eta Nielsen konpaniarekin itun bat sinatu berri du webgunean iragarkien inguruko testak egiteko (BrandLift produktuaren bitartez). Beraz, datozen hilabeteetan iragarki kopurua asko igoko da. Erlazionatua: http://ttiki.com/6570 Elgg, sare sozialak sortzeko plataforma librea da eta euskaraz dago! http://ttiki.com/6571

R.E.M. tadeak Facebook eta MySpace guneetan jarriko du entzungai «Accelerate»

R.E.M. (http://remhq.com) taldeak http://Facebook.com eta http://MySpace.com guneetan eskainiko du bere azkeneko lana streaming bitartez, diskoa dendatan salgai jarri baino lehen. http://www.ilike.com/ zerbitzua erabiliko dute horretarako. Accelerate (http://www.remaccelerate.com/)izena du lanak. (Informazioa ingelesez dago)

Akabo Facebook

Mikel Iturbe blogariak Facebook-etik irtetzea erabaki du. "Akabo Facebook", esan du. Aitortu du hasieratik ez zaiola erakargarri egin, baina hausnarketa interesgarria ere plazaratu du sare sozial honetako pribatutasunaren (edo pribatutasun ezaren) inguruan.

Facebook eta sare sozialak orohar hizpide

Elkarrizketa interesgarria izan dugu irratia.com emankizunean. Facebook, twitter, tuenti, hi5 eta holango sare sozialak hartu ditugu berbagai. Iruri Knorr eta Katixa Agirrek beraien esperientzia ekarri dute estudiora. Bitxia bada ere, facebook eta twitter bidez ere eztabaida hedatzea lortu dugu.

Sare sozialak: "Lagun bezala gehitu"

Lagun eskaera berria: Kaixo, Komunikazioa Ikasten dut izena, nire argazkia komiki-puxika bat baino ez da. Hau da Facebooken integratzeko egin dudan proban jarri dudan informazioa apurra.

Euskal presoak Facebook-era

Euskal presoen perfilak eta argazkiak Facebook-en jartzeko ekimena bolo-bolo dabil sarean. Posta elektronikoan ez ezik, Zuzeun aurkitu dugu albistea.

Izen Ezkutua, edozer edonon izenik eman gabe argitaratzeko egitasmoa

Lagun eskaera jaso dut Facebook-en: Izen ezkutua. Nor den galdetu, eta blog honetara bidali nau. Eposta modu anononimoan erabiltzeko, Youtubera bideoak email eta izenik eman gabe igotzeko, blogean idazteko... pentsatua dago eta edonork erabil omen dezake. Akaso, ez da ideia guztiz txarra. Baina baditu argilunak. Edonork saioa hasi badezake, edonork alda dezake pasahitza. Facebooken lagunak egiten baditu, edonork begiratu ahal izango du horien profila. Edonork diodanean, EDONORK esan nahi dut. Nik behintzat ez dut onartuko lagun gisa.

Tuenti eta Facebook guneetan desagertutako neska bat aurkitzeko mobilizazioak

Sare sozialak mobilizatu egin dira Marta del Castillo aurkitzeko. 17 urteko gaztea zapatu gauean Sevillan (Andaluzia) desagertu zen lagunekin arratsaldea pasa ondoren. Albistea jakin eta gutxira Tuenti eta Facebook sare sozialetan gertaera bana erregistratu Ziren. Tuentiko gertaerarekin 100.000 lagunek egin dute bat, Facebook-ekoak aldiz momentuz ez ditu hainbeste atxikimendu jaso.

ETB erreportajeak: sare sozialak (bideoa)

Joxe Rojas eta Iker Gurrutxaga sare sozialetaz ETBn.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]