bilaketaren emaitzak "ezkerra"

Ezkerreko abertzaleen elkarlan eske hainbat politikari ezagun

Politikan eta gizarte-mugimendu desberdinetan dabiltzan hainbat lagunek (Aralar, AB, EA, ABK...) ezkerreko abertzaleen elkarlanaren beharraz gogoeta egin dute eta hurrengo hauteskundeetarako ere elkarlana gauzatu dadin lan egingo dutela diote, bakoitza bere esparruan.

Euskal Ezkerra

Euskal Ezkerra blog erantsitzaile berri bat da, euskal blog ezkertiarrak biltzeko asmoarekin jaioa.

Groenlandian ezker abertzale independentistak irabazi du

Inuit Ataqatigiit (IA) alderdi politikoak, ekainaren 3an ospatu diren hauteskundeak irabazi ditu. Bozken %44a eskuratu du, aurreko hauteskudeetan lortu zuen bikoitza. Groenlandia Danimarka estatuaren parte bada ere, bere Autonomia Estatutuak Groenlandiaren autodeterminazio eskubidea aintzat hartzen du. Informazio gehiago: http://www.gara.net/paperezkoa/20090604/140513/es/Groenlandia/avanza/hacia/la/independencia/

Hautes-zerrenda antikapitalisten arteko eztabaida [ca]

[Bideoa] Kaos en la Red-ek azken Europar Hauteskundeetan parte hartu zuten "hautes-zerrenda antikapitalistak" deitu eta beraien arteko eztabaida antolatu zuen. Horrela, Iniziatiba Internazionalista, Ezker Antikapitalista (IZAN) eta PCPEren Kataluniako zerrendakideen arteko eztabaidaren bideoa sareratu dute.

Koldo Izagirre: "Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak"

Koldo Izagirrek testua egin du "Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak" izeneko ekimenarentzat.

Abertzale.eu

Abertzale.eu aurkeztu dute, iritzi-egunakari digitala, ezkertiarra, bakezalea eta abertzalea. Orain soilik gazteleraz dago baina esaten dute laister euskaraz ere aurkituko dugula.

68ko maiatza Parisen

1968ko maiatzean historiaren zati bilakatu den iraultza hasi zen Parisen. 40 urte pasa dira geroztik eta Argiak dokumentu hau argitaratu du bertan parte hartu zuten 3 ikasleri egindako elkarrizketa hau aurkeztuz.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]