bilaketaren emaitzak "ezker abertzalea"

Ezker Abertzalearentzat berri ona da EAk PNV burujabetzaren alde ez dagoela esatea

EA PNVrekin ez joatea erabaki du eta Ezker Abertzaleak begi onez ikusi du posizio politiko berri hori. Prentsaurrean gaur laguntza ere eskaini diote autodeterminazioaren aldeko indar-bilketa egiteko.

Ezker abertzaleak alderdi berria erregistratu du

Abertzale Sozialisten Batasuna izena du. Marije Fullaondok gaur arratsaldean aurkeztu du dokumentazioa Espainiako Barne Ministerioan. Alderdiak estatutuetan "bide politiko demokratikoak soilik" erabiltzeko apustua egiten du.

Grebarako deia egin dute ostegunerako

Ezker abertzaleak greba orokorra deitu du otsailaren 14rako, azken "eraso errepresiboak" salatu eta Euskal Herriarentzako marko politiko berri bat aldarrikatzeko.

Ezker Abertzaleak autodeterminazioaren aldeko indar bilketa egitera deitu du.

Ezker Abertzaleak Josu Muguruza eta Santi Brouard gogoratu zituen atzoko egunean. Goizean lore-eskaintzak egin zituen eta manifestaldia arratsaldean. Bertan berriro ere autodeterminazioaren alde indarrak biltzeko garaia dela azpimarratu zuten. Euren webgunean bideoak eskegi dituzte.

Altsasuko Adierazpenaren orrialde berezia

Ezker Abertzaleak Altsasun aurkeztu zuen proposamenaren inguruan orrialde berezia prestatu dute ezkerabertzalea.infon. Bideo pila, dokumentuak eta berriak biltzen ditu.

Ziklo politiko berri bat irekitzeko aukerak daudela dio Ezker Abertzaleak

Espainiako Konstituzioaren 30. urteurrenarekin bat Ezker Abertzaleak manifestu bat kaleratu du bere webgunean. Bertan konstituzioa gainditu eta autodeterminazioaren bidetik independentzia lortzeko aukerak daudela diote, indar independentista guztiak bildu eta horra nola iritsi eztabaidatu eta hitzartuz gero.

"Argazkia eta etorkizuna"

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezek Estremerako gartzelatik idatzitako iritzi artikulu honetan Donostiako manifestaldiaren argazkia hartuta Ezker Abertzaleak egin nahi duen fase politiko berriaren hainbat gako ematen dituzte.

(gaztelaniaz) AHTren geltokia Iruñean, OPUS DEIren interesak

AHTren atzean dauden interesen beste ikuspuntua.

Ezker Abertzaleko hainbat kide atxilotu dituzte (Otegi eta Diez horien artean)

Azken berriek diotenez, Donostian “Mahai Nazional berriaren aurkako” operazio batean, Ezker Abertzaleko hamar kide atxilotu dituzte. Berri agentzien arabera, atxilotuen artean leudeke Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria eta Rafa Diez Usabiaga.

"Urrezko Botoa" eskatzen duen bloga zabaldu dute

Hauteskundetan egotea eragotzi zieten lehenengo eta gero euren izena erabiltzea ere. Orain "Urrezko Botoa" eskatzen dute eta horretarako blog bat ireki dute, egiten dituzten ekitaldi, bideo eta abarrekin.

Ezker abertzaleak manifestaziora deitu du hilaren 21ean Bilbon

Ikurriña eta independentzia aldarrikatzeko manifestaziora joateko deitu du ezker abertzaleak. Abuztuaren 21ean, Ostiralean, izango da elkarretaratzea Aste Nagusiaren egun handian.

Greba Orokorrarekin bat egin du Ezker Abertzaleak (eu-es)

Ezker Abertzalearen izenean Arnaldo Otegi eta Txelui Morenok greba orokorrarekin bat egin dute gaurkoan eta berau bultzatzera deitu dute, "Euskal Herriak behar duen aldaketa sozial eta politikoa erdiesteko". (Bideoa). Harremandua: http://www.zabaldu.com/6075/ela_lab_esk_steeeilas_ehne_eta_hiruk_greba_orokorra_deitu_dute_maiatzaren_21erako/

Ezker abertzaleak Europako hauteskundeetara aurkezteko erabakia hartu du

Ezker abertzaleak Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzea erabaki du, gaur Hazparnen (Lapurdi) goizeko hamarretatik aurrera egin duten bileran. 'Euskal Herriaren alde' izenpean aurkeztuko da eta Ixabel Etxeberria izango da zerrendaburua. Frantziako eta Espainiako estatuetan aurkeztu beharra dauka hautagaitza eta, oraingoz, ez du argitu bietan egingo duen hori. Ekainaren 7an izango dira bozak.

Ezkerabertzalea.info webgunea sortu dute

Gaztesarean irakur daitekeenez ( http://ttiki.com/1083 ), atariaren sortzaileek "ezkertiar eta abertzaleen bilgunea" izatea nahi dute.

Ezker Abertzaleak bere eztabaida prozesua amaitu du

Asteburu honetan Ezker Abertzaleak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Herrialdeko Batzarrak bildu ditu. Azken hilabeteotan Ezker Abertzalearen eztabaida burutu duten 270 herrien ordezkari gisa 600 militante inguruk hartu du parte Herrialdeko Batzarretan. Estrategia politikoa zehaztu eta erabakitzeko Ezker Abertzaleak burutu duen eztabaida amaitutzat eman da Herrialdeko Batzarrak burutzearekin batera.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]