www.euskosare.org/komunitateak/mintzabidea/mintzabide_topaketa_txata/
amaiurflemming (e)k bidali du duela 674 egun 3 ordu 27 minutu, duela 674 egun 1 ordu argitaratuta
Mintzabidea komunitatea euskalzaleak eta euskara ikasleak biltzen dituen ekimena da. Honen helburua munduan zehar euskara indartzea da. Horretarako, igande honetan topaketa birtual bat antolatu du Euskara munduko beste hainbat kiderekin praktikatzeko.
Argentinako, Euskal Herriko, Estatu Batuetako eta Uruguaiko partaideek, besteak beste, euren presentzia konfirmatu dute igande honetarako. Ez ezazu galdu mundu osoko euskalzaleak ezagutzeko aparteko aukera hau!