bilaketaren emaitzak "euskonews"

Uxue Alberdi, Sustrai Kolina, Etxabe eta Oihane Perearekin solasean

ENErako bideoan parte hartu dute lau bertsolari gazteek. Euskararen inguruan hitz egin dugu beraiekin.

50etik gora

Dagoeneko 50 aletik gora kaleratu ditu Euskonews Gaztea aldizkariak. Ikastetxe eta kolaboratzaileei eskerrik onenak euskara hutsezko aldizkaria kaleratzen laguntzeagatik eta gure proiektua bizirik mantentzeagatik, beste horrenbeste irakurleei!!

Euskal Herria eta Broadwayen barrena

"Broadwayek, lehenengo aldiz ikusten duzunean, zirrara handia sortzen dizu". Hala ziurtatzen digu aste honetan Ruth Guimerà bizkaitarrak. Aktorea da eta New Yorken ikasten dihardu, baita lanean ere. Euskonews Gazteak duen elkarrizketa interesgarri honetaz gain, aste honetan, Begoñazpi ikastolako lagunen lanak, eta gazteen literaturari buruzko artikulu bat irakurtzeko parada eskaintzen digute. Benetan interesgarria!

Kilometroak eta Gaztea

Aranzadi Ikastolako zuzendariarekin zer pentsatzen duen jakin nahi? Azken urteko antolaketaren ondoren ondo pasatzeko garaia iritsi dela eta EG Kilometroak hartu ditu ardatz! Bestalde, Hegoamerikatik barrena bidaiatzeko aukera -Ushuaia, Suaren Lurraldea, Patagonia...) eta udako argazkietan, irudi gehiago!

Homosexualitateari buruz...

Irakurri berri dut, eta interesgarria iruditu zaidalako link hau egiten dut iragan ostiralean kaleratutako Euskonews Gaztea aldizkarira. ale gehiena da homosexualitatearen ingurukoa... Baionako fakultateko ikasle batek idatzita osorik... lan txukunak!!!

Agur Amerikako abenturari

Euskonews Gaztean udako ale bereziak kaleratuko dituzte irailera bitartean. Lehenengoan, Euskal Herria Hortik Hara taldeko kideek beraien abenturaren amaiera kontatzen dute, egindako elkarrizketa eta erreportajean Argentina hizpide dutela. Gainera, Maizpideko barnetegian egondako argentinarrekin egon dira eta erreportaje bat egin dute. (http://gaztea.euskonews.com/0446zbk/gaia44605.html). Eta gainera... eduki gehiago, erreportajeak, argazkiak, irakurleen proposamenak... http://gaztea.euskonews.com/0446zbk/arg446.html

Gomendatu turismoa egiteko toki bat!

MP3 bat irabazi nahi? Euskonews Gazteak aukera ematen dizu horretarako. Lehiaketa jarri du abian. Egin beharrekoa, irakurleei oporretara edo asteburu pasa joateko toki bat proposatzea da. Zenbait gauza baloratuko dira, idatzita dagoen estiloa, argazkiri baduen edo ez.... Giga bateko MP3a da saria eta parte hartu nahi duenak maiatzaren 15era arte du tartea. Animatu zaitez!

Otxaten gertatutako misterioak

"Uzkianoko biztanle batzuek Antonio Villegas herriko apaiza ikusi zuten 1868an Burgondo ermitarantz joaten tresna batzuen bila. Baina handik aurrera ez zen ezer gehiago jakin hari buruz". Halaxe kontatzen du Olabide Ikastolako ikasle batek Euskonews Gaztea aldizkarirako egindako artikuluan...Misterio gehiago ere aipatzen ditu. Bestalde, 65. aleko gai gehiago: http://gaztea.euskonews.com/0441zbk/gaiak_ind.html helbidean; eta bestelako testuak: http://gaztea.euskonews.com/0441zbk/arg441.html loturan. Interesgarria!

Domeka honetan, Ibilaldia!

Euskonews Gaztea aldizkarian Amorebieta-Etxano, Zornotzan ospatuko den Ibilaldiari buruzko artikuluak daude irakurgai iragan ostiraletik. Aimara Arostegi, Andra Mari Ikastolako zuzendariari elkarrizketa egin diote. Gainera, Ikastolari buruzko, egitarauari buruzko eta leloari buruzko artikuluak ere idatzi dituzte, hemen linka: http://gaztea.euskonews.com/0440zbk/gaiak_ind.html

Nor da Yon Gonzalez?

Yon Gonzalez Luna bergararrarekin hitz egiteko parada eduki dute Bergarako Aranzadi Ikastolako ikasle batzuek eta Euskonews Gaztean kaleratu dute harekin izandako elkarrizketa. Espainiako telebista kate batean dihardu aktore lanetan, El Internado saioan, hain zuzen ere. Bestalde, Bergarako algodonera eta Gorlako igoerari buruz eta Juan Kruz Mendizabal apaizarekin izandako berbaldia ere sareratu dute: http://gaztea.euskonews.com/0442zbk/gaiak_ind.html

Araba Euskaraz ekainaren 15ean, Bastidan!

"Euskaltegian eta ikastolan erabiltzen da gehien bat, baina hortik kanpo, zoritxarrez Bastidan apenas existitzen da euskara". Hala azaldu die Euskonews Gaztea aldizkariari Xabier Muñoz Bastida Ikastolako zuzendariak. Elkarrizketaz gain, askotariko gaiak landu dituzte 67. alean, Ikastolaren historia, egitaraua eta abestia ardatz dituztenak hain zuzen ere. Asteburuan badugu zer egin beraz: http://gaztea.euskonews.com/0443zbk/gaiak_ind.html

Euskonews Gaztea. Gazteentzat, gazteek egina

http://gaztea.euskonews.com Euskal Herriko ikastetxe desberdinetako ikasleen laguntzarekin argitaratzen da ostiralero. Aste honetan, Gasteizko Olabide ikastetxea. Euskal gazteek egiten dituzte elkarrizketa eta artikuluak, tokiko historia jorratuz orokorrean. Euskal Herriari buruz gehiago ikasteko aukera eskaintzen du webguneak beraz. Ostiralero, herri desberdin bat. Zazpi probintzietako informazioa Euskal Herriari, munduari.

Bi kirolari, bi hizketaldi

Euskonews Gaztean iragan ostiralean kaleratu zuten alean, Elgoibar Ikastolako ikasleek bi kirolari hautatu zituzten haiekin mintzatzeko: Unai Arrieta eskubaloi jokalaria (elkarrizketa nagusia) eta Zuhaitz Gurrutxaga, Errealeko jokalari ohia (http://gaztea.euskonews.com/0444zbk/gaia44405.html) ; biak ala biak elgoibartarrak. DBH 3. mailako ikasleek sortutako beste hainbat artikulu: http://gaztea.euskonews.com/0444zbk/gaiak_ind.html

Ei Gazte!, irudi berriarekin dator

Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Sailak badauka irudia. Egilea bizkaitar bat da, Izaskun Saez Velasco hain zuzen ere. Euskonews Gaztean berarekin hitz egin dute. Gainera, logotipoa aurkeztu zuten ekitaldiko bideoa ere ikusgai jarri dute webgunean: http://gaztea.euskonews.com/0447zbk/gaia44705.html

Surf udalekuak Bakion

Surf udalekuak egin dituzte Bakion uztailean zehar eta Euskonews Gaztea bertan egon zen goiz batez, ikasleekin beraien esperientzia partekatzen. Opor aurreko ale berezia, beraiei eskainia. Elkarrizketa, Gaizka Egiguren irakasleari: http://gaztea.euskonews.com/0450zbk/elkar450.html Argazki galeria: http://gaztea.euskonews.com/0450zbk/gaia45005.html Eta beste artikulu batzuk: http://gaztea.euskonews.com/0450zbk/arg450.html
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]