bilaketaren emaitzak "euskonews gaztea"

Euskonews Gaztea, 100. zenbakia

"Bi urte pasatxo ditu EUSKONEWS GAZTEAk; 2007ko urtarrilaren 12an sareratu zen aurrenekoz eta ostiralero eduki berriez irakurleengana iristea lortu dugu, zailtasunak zailtasun. Eusko Ikaskuntzaren proiektua eta Euskonews astekariaren ahizpa txikia dela esan genezake." Bideoa: http://gaztea.euskonews.com/0476zbk/gaia47611.html

Homosexualitateari buruz...

Irakurri berri dut, eta interesgarria iruditu zaidalako link hau egiten dut iragan ostiralean kaleratutako Euskonews Gaztea aldizkarira. ale gehiena da homosexualitatearen ingurukoa... Baionako fakultateko ikasle batek idatzita osorik... lan txukunak!!!

Uxue Alberdi, Sustrai Kolina, Etxabe eta Oihane Perearekin solasean

ENErako bideoan parte hartu dute lau bertsolari gazteek. Euskararen inguruan hitz egin dugu beraiekin.

Euskal Herria eta Broadwayen barrena

"Broadwayek, lehenengo aldiz ikusten duzunean, zirrara handia sortzen dizu". Hala ziurtatzen digu aste honetan Ruth Guimerà bizkaitarrak. Aktorea da eta New Yorken ikasten dihardu, baita lanean ere. Euskonews Gazteak duen elkarrizketa interesgarri honetaz gain, aste honetan, Begoñazpi ikastolako lagunen lanak, eta gazteen literaturari buruzko artikulu bat irakurtzeko parada eskaintzen digute. Benetan interesgarria!

Kilometroak eta Gaztea

Aranzadi Ikastolako zuzendariarekin zer pentsatzen duen jakin nahi? Azken urteko antolaketaren ondoren ondo pasatzeko garaia iritsi dela eta EG Kilometroak hartu ditu ardatz! Bestalde, Hegoamerikatik barrena bidaiatzeko aukera -Ushuaia, Suaren Lurraldea, Patagonia...) eta udako argazkietan, irudi gehiago!

Erreformatorioa, adopzioa... berbagai

Benetan ale interesgarria argitaratu dutela aste honetan Euskonews Gaztea aldizkarikoek. Ikasbidea Ikastetxeko (Durana)ikasleek egin dituzte lanak, eta erreformatorioa, adopzioa, ametsak eta kirolen gaineko lanak ditugu irakurgai. Beste link batzuk: http://gaztea.euskonews.com/0453zbk/elkar453.html , http://gaztea.euskonews.com/0453zbk/arg453.html eta http://gaztea.euskonews.com/0453zbk/gaiak_ind.html

50etik gora

Dagoeneko 50 aletik gora kaleratu ditu Euskonews Gaztea aldizkariak. Ikastetxe eta kolaboratzaileei eskerrik onenak euskara hutsezko aldizkaria kaleratzen laguntzeagatik eta gure proiektua bizirik mantentzeagatik, beste horrenbeste irakurleei!!

Agur Amerikako abenturari

Euskonews Gaztean udako ale bereziak kaleratuko dituzte irailera bitartean. Lehenengoan, Euskal Herria Hortik Hara taldeko kideek beraien abenturaren amaiera kontatzen dute, egindako elkarrizketa eta erreportajean Argentina hizpide dutela. Gainera, Maizpideko barnetegian egondako argentinarrekin egon dira eta erreportaje bat egin dute. (http://gaztea.euskonews.com/0446zbk/gaia44605.html). Eta gainera... eduki gehiago, erreportajeak, argazkiak, irakurleen proposamenak... http://gaztea.euskonews.com/0446zbk/arg446.html

Gomendatu turismoa egiteko toki bat!

MP3 bat irabazi nahi? Euskonews Gazteak aukera ematen dizu horretarako. Lehiaketa jarri du abian. Egin beharrekoa, irakurleei oporretara edo asteburu pasa joateko toki bat proposatzea da. Zenbait gauza baloratuko dira, idatzita dagoen estiloa, argazkiri baduen edo ez.... Giga bateko MP3a da saria eta parte hartu nahi duenak maiatzaren 15era arte du tartea. Animatu zaitez!

Nor da Yon Gonzalez?

Yon Gonzalez Luna bergararrarekin hitz egiteko parada eduki dute Bergarako Aranzadi Ikastolako ikasle batzuek eta Euskonews Gaztean kaleratu dute harekin izandako elkarrizketa. Espainiako telebista kate batean dihardu aktore lanetan, El Internado saioan, hain zuzen ere. Bestalde, Bergarako algodonera eta Gorlako igoerari buruz eta Juan Kruz Mendizabal apaizarekin izandako berbaldia ere sareratu dute: http://gaztea.euskonews.com/0442zbk/gaiak_ind.html

Surf udalekuak Bakion

Surf udalekuak egin dituzte Bakion uztailean zehar eta Euskonews Gaztea bertan egon zen goiz batez, ikasleekin beraien esperientzia partekatzen. Opor aurreko ale berezia, beraiei eskainia. Elkarrizketa, Gaizka Egiguren irakasleari: http://gaztea.euskonews.com/0450zbk/elkar450.html Argazki galeria: http://gaztea.euskonews.com/0450zbk/gaia45005.html Eta beste artikulu batzuk: http://gaztea.euskonews.com/0450zbk/arg450.html

Euskal kultura Baionako ikasle batzuen ikuspuntutik

Euskonews Gaztea aldizkariko ale hau Baionako fakultatekoek egin ei dute. Jakes Sarrailleti elkarrizketa egin diote; euskararen egoera ikertzen aritzen da, besteak beste. Gainera, euskal kultura Iparraldean nola ikusten duten ere azaltzen dute 56.ale horretan. Interesgarria, benetan.

Ei Gazte!, irudi berriarekin dator

Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Sailak badauka irudia. Egilea bizkaitar bat da, Izaskun Saez Velasco hain zuzen ere. Euskonews Gaztean berarekin hitz egin dute. Gainera, logotipoa aurkeztu zuten ekitaldiko bideoa ere ikusgai jarri dute webgunean: http://gaztea.euskonews.com/0447zbk/gaia44705.html

AEBtik Euskal Herrira.... Iparraldeko hiru gazteren bidez!

Euskal Herria Hortik Hara deituriko abenturan murgilduta daude Iparraldeko hiru lagun eta Euskonews Gaztean idatzitako elkarrizketa eta erreportajeen bidez, horri buruzko argibide gehiago eskaintzen dituzte. AEBtako artikuluak: http://gaztea.euskonews.com/0434zbk/elkar434a.html http://gaztea.euskonews.com/0434zbk/gaia43407.html Kanadako artikuluak: http://gaztea.euskonews.com/0431zbk/elkar431a.html http://gaztea.euskonews.com/0431zbk/gaia43109.html http://gaztea.euskonews.com/0432zbk/gaia43207.html

Euskal piratak gora eta behera

Gauza bitxi eta interesgarri bat aurkitu dut Euskonews Gaztea aldizkari astero egiten diodan errepasoan. Pirata baten eguneroko originala!! XVII. mendekoa, eta gainera, oso osorik ikusteko aukera dago.
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]