bilaketaren emaitzak "euskaraz"

Euskaraz Bai Eguna Gasteizen

Euskaraz Bai kanpainaren inguruan ekitaldia izango da Mendizorrotzan azaroaren 29an. 17:00etan Zirika Zirkus, ondoren txokolatada, eta 19:00etan Ekitaldia. Bukatzeko Kemen LErtxundi eta Hesian taldeen kontzertuak

php ikastaroa euskaraz

Badirudi behingoz euskaraz eskainitako php ikastaroa bidean dela. Ea horrelako egitasmoek kutsatu egiten duten eta beste programatzaile batzuk animatzen diren. Badirudi hastapenetan dagoela baina ez du itxura txarra. Beno, ez du konparazio posiblerik, orain arte euskaraz editatzen den lehena baita. Interesa duenak badaki nora bideratu: www.blogak.com/eushacker

Kelly family, Agur jaunak abesten.

Kelly familykoak Agur Jaunak-en bertsioa egiten dute. 70.go hamarkadan Iruñean bizitzen egon ziren.

Euskarazko wikipediak 15.000 artikulu dagoeneko

40. hizkuntza da euskara Wikipedian. 15.000 artikulu dagoeneko. Apurka apurka jakintzaren sozializazio libreak ere bere bidea egiten dihardu. Ez da gutxi.

Skype euskaraz gura baduzu, lagundu euskaratzen

Skype VoIP euskaraz izateko aukera daukagu orain. Skypeko forum honetan ikusi daitekenez, guztion artean 400 lerro baino ez dira falta programaren azken bertsioa euskaraz izateko. Skype prest agertu da bere bertsio berrienean euskara ere eskaintzeko. Animatuko zara ala?

OpenOffice 3.0 Euskaraz GNU/Linux enta MacIntel-entzat

Dooteok OpenOfficen 3.0 bertsioaren GNU/Linux eta MacOS X Intel sistema eragileentzako konpilazioak prestatu eta eskuragarri jarri ditu. Momentuz, ez dago Windows sistemarako prestatuako konpilaziorik.

GenkiTheme Euskaraz

GenkiTheme wordpresserako theme-a Euskaratu du Galderrek.

Negugorriak.net orain euskaraz

Ibilbide interesgarria egin du http://www.negugorriak.net webguneak ere. Musika talde baten jarraitzaile batek egin dezakeen gunerik osatuena da Aitorrek egiten duena. Kortatu euskaldundu bazen, webguneek ere badute joera hori. Aspaldiko promesa bete du webmaster gazte eta musikazale honek. Sartu zarete? Interesgarria egingo zaizue.

Kulturgileek 'euskaraz bai' abestu dute

Euskal Kulturako hainbat pertsona ezagun elkartu dira Bilboko Liburu Azokan 'Euskaraz bai' era berezi batean esateko. "Idatzian, ahozkoan, antzezpenean edota sukaldean 'euskaraz bai' esaten badakigu, gainera esateko modu asko dauzkagu: poetikoa, dramatikoa, espontaneoa, goxoa&", aurkeztu du ekitaldia Asier Hormaza aktoreak.

Joomla! 1.5.0 euskaraz!

Santurtziko Udal Euskaltegiak Joomla!-ren 1.5.0 bertsioa euskaratu du.

Windows Vista, dagoeneko euskaraz

Windows Vista sistema eragilea dagoeneko euskaraz daukagu. Aurrekoa ere (XP) euskaraz jarri daiteke.

Nierebanoa.com, pauso bat harago

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak (http://Kontseilua.org) gaur aurkeztu du Miramongo Zientziaren Kutxagunean datorren abenduaren 13an BECen egingo duen ekitaldi jendetsura joateko gonbidapena eskuratzeko bidea: Nierebanoa.com webgunea eta 902 82 02 40 telefonoaren bidez eskuratu ahal izango dira doako sarrerak. Gainera, "Pauso bat harago" kanpainaren baitan, flash animazioa ere aurkeztu du.

Nontzeberri.com berritu da

Kulturaren inguruko informazio gunea da http://nontzeberri.com eta oraintsu berritu egin dute. Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketen antolatzaileak dira, baina kulturaren inguruan egunero albisteak sartu eta diseinua ere goizero aldatuko dutela aurreratu dute. Ez du RSSrik, baina informazio interesgarria biltzen da bertan.

Eutsi, oso film ikusia asteburuan

Eutsi filmea gehien ikusitakoa izan da Donostia eta Gipuzkoan. Beste herrialdeetan ere oso ikusia. Bigarren postuan edo rankingean.

Joomla! CMS-a euskaraz

Asko eta asko dira edukiak kudeatzeko sistemak edo CMS-ak. Horietako bat eta kode irekikoa Joomla! dugu, Mambo-ren garapenetik eratorritako softwarea, orain euskaraz ere badakiena!!
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]