bilaketaren emaitzak "euskara ega"

Iruña-Veleiako arkeologoen aurkako kereila artxibatzea eskatu du fiskalak

Gazteleraz dator notizia, fiskalak artxibatzea eskatzen omen du.

Derioko udalaren web gunearen euskara tamalgarria

Derioko udalaren web gunean atal berezi bat ireki dute, kirolari eskainitakoa berau. Hori, bai, euskarazko bertsioa ezin kaxkarragoa da (adi goian eskuinetan azaltzen den abisuari!). Beste "bitxikeria" askoren artean, kurtsorea beheko "Inskripzioak" laukiaren gainean jarriz gero, ondoren "Inscripzioak" azaltzen da. Albistea Derio Berbetan blogetik jaso dut: http://www.blogari.net/berbetan/2008/09/17/derio_kirolak_euskaldunoi_iraintzen

Erramun Osaren blogean hizkuntza ereduei buruz

erramunek gogoeta sakona egiten du ereduei buruz. agian ez gara berarekin ados egongo, baina irakurtzeak merezi duelakoan...

Cock Rings for men

Here are described a new sex toy for men. Cock Rings are very modern today.

Barakaldoko Udalean ez dago euskara ikusterik.

Barakaldoko Udalak euskararekiko duen jarrerari buruz...

Veleiako berrirako Flickr-etik hartu ote dute argazkia?

Correokoek Iruña-Veleiako azken aurkikuntzaren berri ematerakoan Kalbarioaren argazkia ipini dute txuri-beltzean. Nire iritziz norbaitek eurek ekainaren 9an eman zuten informazioan (http://tinyurl.com/g6bs4) paperezko ediziotik eskaneaturiko argazkia Flickren sartu zuen, editatu ondoren (http://tinyurl.com/k5lqp) eta Correokoek hori bera erabili dute. Nire inpresio soila? Hau zer da, Copyleft?

[Gazt] "Gazteleraren defentsarako" manifestuaren aurreko beste ikuspuntu batzuk

Publico egunkariak "Gazteleraren defentsarako" manifestuaren teorien aurka dihoazen artikulu sorta bat bildu du gaurko edizioan. Informazio gehiago: http://www.publico.es/espana/131122/euskaldunes/extranjeros/tierra eta http://www.publico.es/131099/castigados/hablar/lengua

Euskara, belaunaldien arteko lokarri

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskal kultur erakundeak blog berezi bat apailatu du. Haien herria hobeki ezagutu nahian adineko pertsonengana joan diren Donibane Lohizuneko haur batzuren lana laburbiltzen du. Euskarazko lekukotasun baliosak entzungai daude bertan.

Ikastola batek lekua utzi dio Bilboko Udalak kalean utzitako Uribarriko Gau Eskolari

EAJk eta IUk, aurten eskolako klaustroak irregulartasun osoz hartutako erabaki bat aitzakia hartuta, erabaki zuten baimena ez ematea Uribarriko eskolak erabiltzeko.

Sasiburuk behar zaitu

Webgune baten kudeatzaile bat behar dugu eta laguntza eske zuengana jotzen dugu.

irratia, graffitiak eta laburmetraiak

uda honetako proposamen originala.

Bertso dema blogean

Sareguren blogean bertso dema ikaragarria egiten ari dira. Batek puntua bota, besteak erantzun, ... Bertsolaritza eta teknologia berriak, hori bai bikote ederra.

Nire Erreinua, nire etxea

Iñigo Fernandez de Ostolaza publizistak hausnarketa bat utzi digu IKEAk azken asteetan Donostian burututako kanpainari buruz. Bertatik nabarmentzekoa da planteatzen duen/digun galdera hau: "Zergatik gara hain “aktiboak” euskaldunak, euskararekiko begirune falta kritikatzerako garaian, eta hain “pasiboak”, euskararen normalizaziorako eredugarriak diren jokabideak txalotu, goraipatu edo saritzeko? Gurea bezalako egoeretan jarrera defendatzailea areagotu egiten delako eta jarrera seduzitzailea herdoildu?..."

FiloBlogian proposatutako ISO-639-3rako aldaketak onartu dituzte

Zabaldun ere agertu zen honen berri orain hilabete batzuk, baina orain proposatutako aldaketak onartu dituztela da berria. ISO-639-3an 'eus' izango da euskararen kodea eta beste kodeak ('bqe' eta 'bsz') baztertuak izan dira. Zorionak egindako lanagatik!

Axun Aierbe hil da.

Axun Aierbe hil egin da buruko odol isuri baten ondorioz.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 59 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]