www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-02-06&orria=01...
galustiza (e)k bidali du duela 665 egun 20 ordu 31 minutu, duela 665 egun 19 ordu 43 minutu argitaratuta
Euskal Herriaren bi ideia daude gehienbat zabalduta: bata, Euskal Herria zazpi lurraldek -Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintziek (EAE), Nafarroak eta Ipar Euskal Herriko hirurek- osatuta ikusten duena (biztanleen %30ek dute ideia hori), eta bestea, Euskal Herria EAErekin identifikatzen duena (beste %30ek dute). Ondorio hori azaleratu du, besteren artean, Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran Eusko Ikaskuntzak argitaratu berri duen ikerketa lanak.