Webgune berria dela-eta, "Euskaltzaindia, blogari" izenburua duen testua argitaratu du Andres Urrutiak. Idazkian web-orri darabil behin eta berriz... baina ez al zen webgune? Bien bitartean, Iban Arantzabalek aspaldiko (
http://ttiki.com/1678 eta
http://ttiki.com/1679)zalantza aideratu du bere blogean (
http://ttiki.com/1677) eta Facebook-eko arbelean ere izan du jarraipenik: Internet, letra larriz ala minuskulaz? Akademiak bere burua blogari gisa aurkeztu duen egunerako zalantza gehiegitxo, ez duzue uste?