bilaketaren emaitzak "euskaltube"

EuskalTube jaio da

EuskalTube jaio da. Euskal YouTube-a.

Euskaltube, Youtuberen euskal klona

Euskarazko ekimen berri baten beta bertsioa aurkeztu da gaur sarean. Youtube arrakastatsua oinarri hartuta diseinatutako webgunea da eta Interneteko euskal bideosormenaren erreferente nagusi bilakatzeko asmoarekin jaio da. Euskaltube.com du izena eta, funtsean, Interneteko erabiltzaileei beren bideoak bidali eta ikusteko aukera eskaintzen die, beste parte hartze tresna batzuekin batera.

BideoaEuskalbar 3.0 tresnaren erabilpena

Nik egunero erabiltzen dut Euskalbar tresna barra. Idazketa lanak egiteko, adibidez, izugarri lagungarria da hiztegi ezberdinen integrazioa. Asko errazten dizkit esaterako, ortografia konstultak. Euskaltubera bideoa igo dute Euskalbar 3.0ren erabilpena azaltzeko. Informazio gehiago, hemen: http://ertza.murgilduta.net/2007/10/11/euskalbar-30-argitaratua/

Ynestrillas Gernikan: Argazki bilduma

Euskaltubera igo dute. Argazkien bidez osatutako bideoa da. Badirudi argazkietako batzuk hedabideetatik hartutakoak direla. Beste batzuk mugikor batekin ateratakoak izan daitezkela dirudi. Ynestrillas (http://www.ynestrillas.blogspot.com/)Gernikan egon da aste honetan, abokatu gisa, Herriko Taberna batean istiluak eragin zituzten mi militar defendatzeko. Bizilagunen protestak piztu ditu horrek.

Hemendik aurrera, zure telebista propioa euskalTuben

Euskaltubek berrikuntza interesgarri bat egin du bakoitzaren erabiltzaile irudia erabiliz orain mantxeta (eskuinean azpian azaltzen den logoa) pertsonalizatzeko aukera du. Bakoitzaren bideoei identitate pixkat gehiago emateko aukera emanez. Bakoitzak bere telebista!

BideoaNolakoa izango litzateke Osakidetza mundu lesbiano batean?

Nolakoa izango litzateke Osakidetza mundu lesbiano batean? "Hospital central" telesaila parodiatuz: "Hospital de en medio".

Nafarroa Oinezera joateko ikasleen bideo-deia

Vianako Erentzun ikastolako (http://www.erentzun.net/)ikasleek bideoa sareratu dute, Urriaren 21ean ospatuko den Nafarroa Oinezera (http://www.nafarroaoinez.net) joateko deiarekin. Eraikinean duten itokintzar bat erakusten digute amaieran... ;)

Euskaltuben, kanal bereziak ere bai

Irratia.com da euskalTube.com guneko lehenengo kanala. Izan ere, euskarazko lehen irrati digitaleko kideek 100. saioa ospatuko dute datorren astean eta, horretarako, talde bat osatu dute. Hemendik aurrera, Irratia.com-en euskalTubeko kanala helbide honetan aurkituko duzue http://www.euskaltube.com/irratiacom100.

Lehenengo urtebetetzearekin batera, itxura eta aukera berriekin ekin dio ikasturteari Euskaltube.com guneak

http://euskaltube.com guneak bere lehenengo urtebetetzean oparia egin nahi izan die erabiltzaileei. 2007ko irailaren 3an sortu zen bideoak partekatzeko euskara hutsezko lehenengo webgunea eta, urteurrena ospatzeko, itxura goitik behera eraberritu dute arduradunek, logotipoa ez ezik baita gunearen diseinu osoa ere. Gainera, sistema eguneratzearekin batera aukera berriak ere ahalbidetu dituzte: bideoak aukeratu ondoren bata bestearen atzetik jarraian ikusi ahal izateko zerrenda, fitxategiak deskargatzeko lotura eta audioa sareratzeko txokoa kasu.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]