bilaketaren emaitzak "euskaljakintza ikteroak hezkuntza"

Euskaljakintza bloga txapeldun

Estatu mailako I Espiral Sarien finalisten artean sailkatu eta gero, “Blogs de aula” atalean txapelduna gelditu da Euskaljakintza bloga. Saritutakoen artean ez dago beste blog euskaldunik. Zorionak Maiteri, zorionak ikasleei, zorionak IKTeroei.

Game over - bideojokoetako indarkeriari buruzko artikulua

Euskal Jakintzaren artikulu honen egileak puntako bideojolasek indarkeria jorratzeko duten modua salatzen du. Jolas bortitzek eragina dute jokalarietan? Egileek errekurtso hau ustiatzen dute gehiago saltzeko?

Hitzapasa jokoa euskaraz

Maite Goñik, La Personnalité-ko Goioren laguntzarekin, hitzapasa jokoaren euskarazko bertsioa prestatu du. Nik frogatu dut eta dibertigarria da! Informazio gehiago: http://sustatu.com/1268636021

Ikastola osoa software librera migratzen

Jakintza ikastola, jakina. Ikastolako irakasleen klaustroak ahobatez erabaki ostean, bi urteren buruan software librera jauzi egingo dute. Osorik. Pausuz pausu azaldu digute prozesu osoa ikteroen blogean. Hezkuntzan dabilen edonorentzat -ikasle, hezitzaile, irakasle, langile, guraso, administrazioko arduradun....- adibide on samar bat.

Skypecasts, 100 lagun elkarrizketa digitalean egoteko aukera

Ikteroetan irakurria, podcast-ei buruzko posta zerrendetan ere dagoeneko ari da nabarmentzen. Kontua da, skype bidez, 100 lagun batera aritu daitezkela berbetan... 100! gure kasuan, frogatu dezakegu elkarrizketatu bati, edonork elkarrizketa egitea... munduko 100 lekutatik.... ikusiko dugu. (www.irratia.com)

Wordpress etengabe hobetzen ari da

Ikteroen gunea, gure ikastetxe birtuala bilakatzen ari da. Blogen munduan erreferentzia dira maisu-andereño hauek. Eta oraingoan wordpress -blogak sortzeko plataforma libre eta euskalduna- sistemaren berritasunen berri damaigute. Interesgarria multiblog funtzioarena.

Google calendar, egutegi txukun bat agenda zereginetarako

IKTeroak oporretan ere lanean. Bere zereginetan. Eta jakintzaren ikastola, gu guztion eskola da. Blogariok asko ikasten dugu beraiekin. Ikteroen blogetik, zabaldu.com-en giltza zapalduta idatzi dut testu hau.

IKTeroek Olentzeroari idatzitako gutuna

Jakintza Ikastolako eroak orain Olentzeroari eskaera interegarriekin azaltzen zaizkigu. Jarioak, trackback-ak, pingback-ak... Ea Olentzero portatzen den eta ".eus" domeinua lortzeko aurrerapausoak ematen ditugun.

Irudi, bideo eta audio editoreak online

Artikulu interesgarria dakarte Ikteroek online lan egiten duten irudi, bideo eta audio editoreen inguruan. Oso baliagarri izan daitezkeen tresnak zerrendatu dituzte: Jumpcut, Splashup, Kaltura, Eyespot...

Umeak euskarazko ereduan matrilulatzeko kanpaina

Bizkaiko zenbait udalek euskarazko hezkuntzaren aldeko kanpaina...

EAEko ikastetxe bakoitzak bere hizkuntz eredua izango ei du

EAEko ikastetxeek bere hizkuntz eredua aukeratu ahal izango dute; euskara bultzatzeko balio izango du neurri honek?

[es] Boloniaren aurkako 200 ikaslek Bartzelonako Diagonala 2 orduz eten dute

Boloniako planaren aurkako ekintza ezberdinak izan dira Bartzelonan. Ikasleek "Comisionada de Universitats" egoitza okupatu dute, baita Diagonala hiribidearen zirkulazioa ia bi orduz eten ere.

Bizkaiko 45 udal D ereduaren alde

Bizkaiko 45 udalek D ereduaren aldeko kanpaina antolatu dute.

Euskadiko eta Europako herrialde desberdinen emaitzak PISA 2003an, Piamontek egindako txostenean

Piamonte-ko IRES-ek eginiko txostena. PISA 2003 emaitzen konparaketa interesgarri bat Piamonte, Lombardia, Véneto, Toscana, Euskadi, Catalunya, Eskozia eta Suitza-ko hiru zonalde linguistikoak kontuan hartuta.

Iparraldeko ikasleak protesta jendetsuak burutzen ari dira

Iparraldeko ikastetxe eta lizeotako ikasleak protesta jendetsuak burutzen ari dira azken egunotan. Frantziako Gobernuak aitzineratu nahi dituen erreformak eta kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatzea dute xede. Gaur hainbat lizeo blokeatu dituzte eta 1.600 bat lagun kalera atera dira Baionan.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]