bilaketaren emaitzak "euskalgintza"

EUSKARABIDEA

Bizitzen ari garen abadagune politikoaren aurrean, Kontseiluak hausnarketa zabaldu nahi izan du euskalgintzako jendearen artean. Izan ere, jorratu nahi den ibilbide politikoan Euskal Herriko jendarte osoak zer esan eta zer egin ere baduelakoan gaude. Alde horretatik euskalgintzak, herri honetako gizarte-sektore garrantzitsuenetako bat izanik, iritzia eman behar duela uste du Kontseiluak, baita dagozkion konpromisoak hartu ere. Honen emaitza da, momentuz, gaur aurkeztu den “EUSKARABIDEA”dokumentua.

Euskalgintza: hiru galdera hautagaiei

Euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dute gaur Bilboko Euskalduna Jauregian alderdi politikoen hautagaiei hiru galdera zuzentzeko helburuarekin. EAEko eta Nafarroako hauteskundeen testuinguruan, hutsune nabari dituen hizkuntza-politikan aurrera egiteko hiru galdera zehatz zuzendu dizkiete.

Topaguneak hamargarren urteurrena ospatuko du

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak 10 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko lehenengo ekitaldia datorren ostegunean izango da, maiatzaren 24an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, arratsaldeko 7:30etatik aurrera.

Mintzapraktika.org martxan

Topaguneak eta AEK-k, Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, mintzapraktika.org atari berria aurkeztu dute. Webgune berriak Euskal Herri osoan dauden (eta sor litezkeen) mintzapraktika egitasmoetarako plataforma bateratua izan nahi du, eta gainera internet baliatu nahi du mintzapraktika 'birtualerako' tresnak eskainiz.

Bilboko euskalgintzaren mapa

Bilboko euskalgintza non dagoen ikusgai googlemaps-en bidez.

Amatiño, Egunkariarekin bat, hainbat argudiorekin ez

Amatiñok Egunkariarekin bat egiten du artikulu honetan, baina ez berau defendatzeko erabili diren hainbat argudiorekin. Erantzunetan eztabaida sortu da, "Egunkaria Sortzen"en egon ziren batzuen eta Amatiñoren artean.

Arrigorriaga euskaraz web orri euskalduna abian da

Arrigorriagako ABARRAK euskara elkarteak Web orri euskalduna sortu berri du euskaldunen arteko komunikazioa indartu eta euskarari bultzada bat eman nahian; gure gizartean eta teknologia berrien esparruan euskara merezi duen tokia emateko beste saiakera bat.

Basauriko Euskarabila Elkarteak 10 urte

Basauriko Euskarabila Euskara Elkarteak 10 urte bete ditu, eta ospatzeko, besteak beste, bertso saio mundiala egingo du Social Antzokian.

Bilboko euskalgintzako 25 eragilek bat egin dute larunbateko manifestaldiarekin

Bilboko euskalgintzako 25 eragilek Isabel Celaáren eredu hirueleduna kritikatu eta erantzuteko larunbatean EHBEk deitu duen manifestaldian parte-hartzeko deia egin dute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]