bilaketaren emaitzak "euskalduntzea"

Izan Mintzakide!

Iruñerrian, Euskal Herriko beste txoko askotan bezala, martxan daude mintzakide, mintzalagun, berbalagun eta antzeko programak, euskaraz aritzeko gogoa dutenei horretarako aukera emateko helburua dutenak.

Euskararen maila gorena arautu dute

Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaren 4. maila arautu du Jaurlaritzak. Maila gorenenera ailegatu ote gara?

Hitzaditza 2007

Iparraldeko AEK-k eta EKEk Hitzaditzaren II. edizioa antolatu dute. Baionan izango da maiatzaren 5ean, EKEren webgunean entrenatzeko ariketak jarri dituzte.

RSS jarioak Ikasbilen

Ikasbil (http://www.ikasbil.net), HABEk euskara ikasle eta irakasleentzat atondu duen webgunea RSStik jarraitu daiteke hemendik aurrera. Atalez ataleko jarioak daude: albisteak, ariketak, sekuentziak, bideoak, testu idatziak, eta podcast-a ere badago.

Jon Maiarekin solasaldi baten bideoa

Berak idatzitako Riomundo liburua hizpide hartuta, bere ibilbide pertsonalaren berri ematen du bideo honetan. Etorkin familia batean sortua, zenbait topiko eta aurreiritzi gainditu behar izan ditu Jon Maiak bizitzan. Berak naturaltasunez bizi izan du bere nortasunaren alderdi hori eta aldarrikatu ere egiten du harro bere jatorria. Emigrazio-inmigrazioek sortutako sentipenez ere jarduten du Bilbo Hiria irratian eginiko solasaldi interesgarrian.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]