bilaketaren emaitzak "euskal musika"

Mikel Laboa hil da

Gure Mikel Laboa txori askeak bere azken hegaldiari ekin dio. Agur eta ohore. Goian bego Mikel!

Euskal musika 2.0

Eusarazko musikariek 2.0 mugimenduarekin duten harreman aztertzen duen ikerketa plazaratu dute. Ondoen kokatuta ei daudenak: Fermin Muguruza, Gatibu eta Ken 7. Bitxiena: %52ak ez du webgune propiorik. Eta arraroena: txostena gaztelania hutsez dago (edo euskarazko bertsioa ez dut nik aurkitu).

Berri Txarrak taldea Europatik bueltan

Berri Txarrak taldekoak etxera itzuli berri dira, Europan zehar hainbat kontzertu eskaini eta gero. Egunotan bizitakoa weblogean kontatu digute, euskal musika Suitza eta Alemanian barna, inoiz baino gehiago!

Gor Disketxearen hamabosgarren urteurrena

Gor disketxeak bere hamabosgarren urteurrena ospatuko du apirilaren 8an Iruñeako Artsaia aretoan musu truk eskainiko duten kontzertu batekin. Honekin batera, webgune berritua ere sortu dute, mp3 formatuan erosteko aukera eskaintzen duena, besteak beste.

Gatibuk azaroan kaleratuko du bere disko berria

Baga Biga diskoetxearekin kaleratuko du bere hirugarren lana Gatibu talde gernikarrak. Uztailaren 28an sartuko dira estudioan diskoa grabatzera eta lehen kontzertua berriz, abenduaren 7an emango dute Durangoko Plateruenea kafe antzokian, Euskal Liburu eta Disko Azokaren ekitaldien baitan. Disko berriaren izena “Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik” izango da.

SAko kideak errugabetzat jo ditu Auzitegi Nazionalak

Soziedad Alkoholika musika taldeko kideak errugabetzat jo ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Epaileek ez dute terrorismoaren goraipamenik eta biktimen aurkako mespretxurik hauteman abestietan.

Amuma Says No euskal-amerikar musika-taldea

From the tradition of the great Basque Bands of Jim Jausoro and Domingo Ansotegui, Amuma Says No is proud to be a part of the Basque music tradition in the western United States.

Aho Bete Kanta webgunea, azken urteotako herri musika euskaldunaren erakusgarri

XX. mendeko azken 40 urteotan euskal herri musikak sortutako 230 kanta-doinuko aukera bildu duen proiektu honen webgunea bisita daiteke dagoeneko. http://ahobetekanta.arteola.com webgunean pieza bakoitza letra, partitura, argazki eta informazio laburpen batekin eskaintzen da. Hiru hizkuntzatan (euskara-gaztelania-frantsesa) dagoen argitalpen honetan, besteak beste, Itoiz, Oskorri, Fermin Muguruza, Benito Lertxundi, Michel Labegerie eta euskal herri musika garaikidearen beste hainbat erreferentzia aurki ditzakegu.

Euskaldunok ez omen ditugu euskal taldeak "pirateatzen" (GAZT)

Euskal banatzaileen arabera, bertako taldeen diskak omen dira gehien saltzen direnak, ez omen dute marketing empresek goratutako "handiek" bezela nozitu interneten eragina. Bertako musikari errespetua?

Ortots burdin hotsak zigilu berria sortu da

Azkenaldian, makina bat diskoetxe txiki sortzen ari dira Euskal Herrian. Dena den, ezin daitezke diskoetxe ofizialen multzoan sartu. Euskal musikak bizi duen olatu berriaren parte dira. Filosofia berri bat. Autoekoizpena, copyleft mugimendua, ... Horien artean koka genezake ORTOTS burdin hotsak zigilua.

Bruce Springsteen-en sarrerak agortuta ordu eta erdian

The Boss-ek Bilbon eman behar duen kontzerturako sarrerak agortu dira ordu eta erdian. Azkar-azkar ibili ez denak jai du, behintzat errebentara itxaroten ez badu.-

Mikel Laboak jasoko du aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Abenduaren 23an jasoko du domina. Markel Olanoren hitzetan, Laboa euskal kulturaren ikonoetako bat da eta gipuzkoar guztien omenaldia merezi du.

Ibaimusic, euskal musikarik onena

Ibaimusic ekimena aukera aitzindaria da euskal musika munduan euskal diskoak edo euskal kantu solteak internetez eta legepean erosteko. Kalitate maila gorenaz (MP3 edo FLAC), erositakoa zeure ordenadorera ekar dezakezu, erabat legalki, eskubideak ordaindutako prezioaren barnean baitaude. Etxetik mugitu gabe! http://www.ibaimusic.com

Aho Bete Kanta mintegia

Webgunea aurkeztu zuten apirilean, azken 40 euskal kantagintzaren 230 ale esanguratsuren hitzak eta partiturak bilduz. Orain, mintegia antolatu dute uztailaren 17tik 21era, EHUrekin lankidetzan. Azken egunak matrikulatzeko.

Josu Bergara bakarlariak disko berria kaleratu du: Nora zoaz

Mutrikuko AME estudioetan grabatuta eta Bartzelonan masterizatuta. Hamar abesti berri osatzen dute Nora zoaz izenburuarekin argitaratu den lan berria. Bideoklipa ere grabatu da, animazio efektuen orijinaltasuna eta irudimena direla nagusi. Azken honetarako clay animation teknika erabili da, stop-motion bitartez material ezberdinak mugiaraziz (plastilina gehienbat).
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 60 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]