bilaketaren emaitzak "euska herria"

EAE-ANV, Abertzale Sozialistak eta PP, aurrez aurre Gipuzkoako bost herritan

Lizartzan, Adunan, Itsasondon, Orexan eta Elduain beste alderdirik ez da aurkeztu, ezta beste herri plataformarik ere.

[en] Basque Without Borders

Atzo, The New York Times-en agertutako artikulua, Sarah Wildmanek idatzia. 4 orrikoa da, eta espainiar zein frantziar administraziopeko Euskal Herriaz hitz egiten du.

Argentinan ia 1000 pertsona euskara ikasten

Euskal Herrian euskara zabaltzeaz gain, pozgarria da munduan ere badela horretarako interesa ikustea.. Ara hemen Argentinako euskal etxetako adibidea! Ia 1000 ikasle! Ea mundu osoko euskategietan euskal hiztuenen zenbakiak gora darraien!!!

Bederatzi lagun inputatu dituzte Gaztesarea babesteagatik

Inputatuen artean kulturgintzako eta gazte mugimenduko pertsona ezagunak daude. Gorka Urbizu Berri Txarrak musika taldeko kidea eta Jon Maia eta Arkaitz Estiballes bertsolariak, besteak beste. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez, bihar deklaratuko dute Haritz Garridok, Mikel Zenigaonaindiak eta Gorka Urbizuk. Etzi, Miren Zabaletak, Aitziber Martinez de Lagosek, Jon Maiak eta Harkaitz Estiballesek.

Gurutze gamatuak agertu dira Bidarrain eta Gixunen

Frantziako hainbat eskualdetan nahiko ohikoa da, tamalez, nazien sinboloak paretetan agertzea. Ez ordea Ipar Euskal Herrian. Alta, Gixuxe eta Bidarrain horrelako sinboloak agertu dira azken ordutan. Esvastika eta Espainia izena lorurik azaltzen dira, gainera, baxe nafar herriaren kasuan. Gehienetan abertzaleak erasotzeko erabiliak izan dira sinbolo lazgarri horiek Iparraldean.

Gaur arratsean Baionan aurkeztuko duten txosten independenteak AHT berria beharrezkoa ez dela berretsiko du

Lapurdi zeharkatuko duen AHT berriari buruz Suitzako aditu bulego independente batek egin duen txostena gaur arratsaldean plazaratuko da Baionan. Hainbat iturriek aipatu digutenez, ikerketa ibilbide berriaren aurka azaldu diren herri elkargo eta talde eklogisten iritzia indartzera dator. Iduriz, berrikuntza batzuk tartean egungo ibilbideak hurrengo hiru hamarkadetako beharrak asetzeko balio duela eta ondorioz ez dela bide berria egin behar erranen du txostenak.

Donostiako kargaren ondorioa

Zauritutako baten argakia eta kargaren kronika

Frantzia eta Alemaniako poliziak elkarlanean Donibane Lohizuneko karriketan

Europako herrialde ezberdinetatik etorritako poliziek kontrolak eginen dituzte uda huntan Estatu frantziarrean. Bigarren urtea da «turistekin hartu harremanak bideratzea» xedea duen operatiboa abian ezartzen dutela. Orotara 20 bat «polizi atzerritar» izanen dira uda honetan Estatu Frantziarreko eskualde turistikoetan. Horietako batzuk Lapurdiko kostaldera arribatu dira. Idurian agertzen den polizi-kontrola Donibane Lohizunen ezarri zuten, atzo, bertan Frantzia eta Alemaniako poliziak elkarlanean ikusten zirelarik.

«Euskal Herria ez da salgai» dinamika baitan lau golfen kontrako erasoak aldarrikatu dituzte

«Euskal Herria ez da salgai» dinamika baitan lau golfen kontra burutu ekintzak aldarrikatuak izan dira. Irulegiko Irratiak gaur goizean zabaldu duen agirian irakur ahal denez, «golfak Parisetik Ipar Euskal Herriari manatzen zaion lur kudeaketaren parte dira». «Hasitako lana» segituko dutela iragarri eta «borrokara sartzeko gogoa duten guzieri» dei berezia zabaltzen da kazeta.infok bere osotasunean zabaldu duen agiri horretan.

Errepresioan sakonduz

Zapatero kanpaña egiten. Orain zenbat puntu aterako dizkio PP-ri

Etxean egindako lehergailu bat indargabetu du Poliziak Chantaco (Donibane Lohizune ) golfean

Frantziako Poliziak etxean egindako lehergailua indargabetu du goiz honetan Donibane Lohizunen, Azkaineko bidean, kokaturik den Chantaco golf eremuan. Lehergailua golfeko jatetxearen atarian utzi dute. Azken hilabetetan eraso ezberdinak izan dira Lapurdiko golf eremuetan. Hain zuzen, Xibertako golfean, Angelun, eta Basusarriko Makila golfean zelaiak zuloz beterik azaldu ziren.

ETAren hausnarketaren berri esklusiban omen du TVEk

TVE telebista publiko espainiarrak dio ETAren hausnarketa prozesuaren ondorioak jakin dituela bere ikerketa taldearen bidez. Jakin dutenetik, izenburu hau ondorioztatu du TVEk: "Independentzia lortu arte hiltzen jarraitu." Irudiak ere publiko egin ditu TVEk, ustezko ETAkideak ordenagailuekin.

Xan Beyrie gaztea atzeman du Poliziak Kanbon

Frantziako Poliziak Xan Beyrie gaztea atxilotu du Kanbon. Atxilotzea Intermarche saltokian gertatu da. Gaztearen burasoen etxea miatu du Poliziak. Hau da Ipar Euskal Herrian aste honetan gertatzen den bigarren atxiloketa. Joan den asteazkenean, Domintxainen, Poliziak Mikel Barrios gazte iruindarra atxilotu zuen euroagindu bat zela-medio.

EAE-ANV XI. kongresua: Euskal Herriko estatuak Nafarroako Errepublika du izena.

Etorkizuneko Euskal Herriak Nafarroako Errepublika du izena. Izena duena existitzen da, Euskal Herriak ia mila urtetan izan du bere Estatua Europan eta laster euskaldunok izango dugu berriro geurea lehen erresuma eta orain errepublika demokratikoa; negoziaketak beharko dira jakina, kanpoko zorraren banaketa, belaunaldietako lanaren segurtasun sozialaren irabaziak, konkistatzaileen indar armatuen erretiratzea, gudako presoen aldaketa, erosketa... kaleratzea alegia.

Hamar lagun atxilotu ditu Poliziak Ipar Euskal Herrian

Frantziako Poliziak hamar pertsona atxilotu ditu joan den larunbataz geroztik Ipar Euskal Herrian. Larunbat arratsean Xan Beyrie gaztea atxilotu zuen Kanbon. Gaur goizean, aldiz, beste hainbat herritar atzeman dituzte Baxe Nafarroan eta Lapurdin Askatasunak jakitera eman duenez.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 39 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]