bilaketaren emaitzak "europa"

Iniciativa Internacionalistak Euskal Herrirako manifestua euskaraz plazaratu du

Espainian hautsak harrotzen ari den ekimena da Alfonso Sastre dramaturgo hondarribitarrak burutzen duena. Agerpen publikoak, aurkezpenak, prentsauren aurrekoek... denek aztoratuta dauzkate espainiar polizi, epaile, juje eta indar faktikoak. Manifestua plazaratu dute hainbat hizkuntzatan, eta tartean euskaraz ere. Ezer epaitu eta bozkatzen hasi aurretik, beti komeni da irakurtzea.

Europar hauteskundeen webgunean ez dira II-SPren emaitzak erakusten

Iniziatiba Internazionalistaren emaitzak ez dira ageri Espainiari dagokion atalean; bai, ordea, Libertas-Ciudadanos de España hautagaitzarenak.

Iniziatiba Internazionalistak putxerazoa salatu dezake

Salaketak konfirmatzen badira Iniziatiba Internazionalistak ofizialak izan diren baino bozka gehiago lortu ahal izango ditu. EAEan, PPk baino bozka gehiago lortu eta hirugarren indar politiko moduan jarriz.

Europako Lehiakortasunaren Kontseiluak Donostian egingo duen bilerak segurtasun neurri garrantzitsuak ekarriko ditu

Otsailaren 7, 8 eta 9an Europako Lehiakortasunaren Kontseiluak egingo duen bilera dela eta segurtasunaren izenean, hainbat neurri hartuko ditu Donostiako Udalak. Zirkulazioa zein aparkatzea mugatuko ditu hiriko alde batzuetan; batez ere, Kursaal, Miramar Jauregiaren inguruan eta erdialdean.

Orain ere Iniciativa Internazionalistaren zerrenden inpugnazioa buruan...

Gobernu Espainola Iniciativa Internazionalista taldearen zerrandak inpugnatzea analizatzen ari da. Oraingoan aurkitu duten arrazoia, zerrendaburu den Alfonso Sastre aurretik ere beste zerrendetan atera izana da, honela Batasunarekin izan dezaken erlazioa frogatuz... To Demokrazia!

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Iniciativa Internacionalistaren zerrenda onartu du

Europako hauteskundeetan aurkeztu zen Iniciativa Internacionalista legez kanpo utzi zuen Auzitegi Gorenak. Orain Konstituzionalak bertan behera utzi du erabaki hau eta hauteskundeetan egotea onartu dute. Lehenengo aldia da horrelako erabaki bat hartzen dutela.

Gobernuek beren informazioa “aska” dezatela nahi du Europako Batzordeak

EBko gobernuek sortzen duten informazio guztia “aska” dezatela nahi du Europako Batzordeak. Horrela, enpresa eta hiritarrek informazio hori berrerabil dezakete datu publikoetan oinarritutako produktu berriak sortzeko. Datu publiko horiek era askotakoak izan daitezke: eguraldi iragarpenak, mapa sistemak, atari turistikoak, lehiaketa publikoak, estatistikak, eta abar.

Alfonso Sastre Europara joan dadin kultura arloko manifestua

"Alfonso Sastre askotan erre egin nahi izan dute Espainiako iritzi publikoaren kudeatzaileek beste intelektualek ez bezala boterearen esanetara makurtu ez delako, bere pentsamendu askea bezain utopikoa defendatzen behar adinako duintasuna azaltzen kemena izan baitu eta, finean, nagusien alde lerratu beharrean herri xehearekin bat eginik lerratu izan delakoa beti."

Alderdi independentistak irabazi ditu Groenlandiako hauteskundeak

Inuit Ataqatigiit IA (Inuit Komunitatea) alderdi independentista eta ezkerrekoak irabazi ditu Groenlandiako hauteskunde autonomikoak (Danimarkaren menpe dago Groenlandia), botoen %43,7 jasota, Hauteskunde Batzordeak jakinarazi duenez. Ondorioz, Siumut (Aurrerantz) alderdi sozialdemokrataren nagusitasuna amaitu du.

EAJren koalizioak bi diputatu lortu ditu, Aralar-EArenak bat, Iniziatiba Internazionalistak batere ez

Espainiako Estatuan Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako botoen %93 zenbatuta dela, EAJren Europaren Alde koalizioak bi diputatu lortu ditu, 2004an bezala. Aralar eta EAren Herrien Europak bat, aurrekoetan bezala (2004an Aralar ez zegoen koalizioan). Iniziatiba Internazionalistak, aldiz, ez du aulkirik lortu.

Balizko hauteskunde putxerazoa txuri eta baliogabeekin, estatistikoki azaldua

Gazteleraz dagoen Zentik blogean hainbat datu ematen dira Iniziatiba Internazionalistak salatu duen balizko putxerazoaren inguruan, eta bozka baliogabe eta txuriaren inguruko ikerketa estatistikoa egiten du, gauza arraroak gertatu direla frogatuz.

POSI hauteskunde hauetan gertatutakoaren aurka agertu da

Partido Obrero Socialista Internacionalista (POSI) delakoak, gutun baten bitartez, Europar parlamenturako haustekunde hauetan gertatutakoaren aurka dagoela argi eta garbi utzi nahi du. Gutun honen 5. eta 6. puntuan Iniziatiba Internazionalistarenganako elkartasuna adierazten du zeharka.

Dagoeneko "Boloniako filosofia" unibertsitateetan arazoak eragiten ari da

Estatuko unibertsitate guztietan kurtso akademikoa Goi Hezkuntzako Europear Eremuaren irizpideetara egokitutako ikasketa plangintza berriekin, hasi berria da. Boloniaren aurkako ikasleek iazko kurtsoan azaldu zituzten "aurreikuspen agoreroetatik", dagoeneko bi bete dira: ikerketarako fondo publikoen murrizketa eta unibertsitateentzako baliabide ekonomikoen banaketa ezberdina (desigual).

(gaz) Usurbilgo Judo Taldeko Oiana Blanco Europako 5.

Usurbilgo Judo Taldeko Oiana Blancok joan den asteburuan Georgiako Tbilisi hirian jokatutako Europako Txapelketan 5. postua lortu zuen. Hona txapelketaren inguruko kronika.

Europako Auzitegiak Espainiari ea EAE-ANV ziurtasun legalarekin anulatu zuen galdetu dio [gazt]

Europako Giza ESkubideen Auzitegiak Espainiar estatuari galdetu dio ea EAE-ANVko zerrendak legez kanpo uzterako garaian "ziurtasun legal" osoa ote zuen. Era berean ea antolatzeko eta adierzpen askatasunean injerentziarik egon ote zen galdetzen dio.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]