bilaketaren emaitzak "etxebizitza"

Manifestazioa deitu dute ostiral honetarako etxebizitza eskubidearen aldeko baterajotzearen barruan

Bilbo ez da atzean gelditzen etxebizitzaren arazo larriari aurre egiten. Bizkaiko Gazte Asanbladek eta etxebizitzaren aldeko eragileek urtarrilaren 11n Guggenheimetik abiatuko den martxan parte hartzeko deia egin dute.

Kale gorritik etxebizitza gorrira

589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589... 589 589 589...

Eserialdia etxebizitza duinaren eskean

Estatu mailako 50 hiritan egingo da etxebizitza duin batengatik izugarrizko dirutza ordaindu behar ez izatea eskatuko duen eserialdia. Badakit albistea ezagutuko duzuela, baina batez ere igande honetan arratsaldeko 5etan dela gogorarazteko bidaltzen dut albistea, ekimenaren alde agertu nahi duzuenontzako. Bilboko Arriaga Antzokiaren Plazan, Donostiako Alderdi Ederren, Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazan eta Iruñeako Gaztelu Plazan egingo dira Euskal Herriko eserialdiak.

Eraikin oso bat okupatu dute etxebizitzaren arazoari aurre egiteko

Administrazioak gauza gutxi egiten du etxebizitzaren arazo larria konpontzeko. Bilbon, zorionez, gazteak ez dira itxaroten gelditzen eta aderretatik heldu izan diote pairatzen duten gabezi larri horri.

Etxebizitzaren arazoaren konponbidean… egin zure ekarpena!

“Etxebizitza Gazteontzat” gazte ekimenak etxebizitzaren arazoa aurre egiteko debatea kalera atera eta arazo larri hau pairatzen duten gazteen iritziak eta ekarpenak biltzeko ekimena abian jarri du.

BOEak desjabetuko dituzte 3 hilabete baino gehiago hutsik egon ezgero (GAZT)

Euskal Autonomi Erkidegoko Babes Ofizialeko Etxebizitzak desjabetu ahal izango dira hemendik aurrera, ohiko etxebizitza ez baldin badira (3 hilabete baino gehiago hutsik ez egotea inplikatzen duena), ostiralean kaleratu zen 39/2008 dekretuaren arabera.

Etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute Berangoko gazteek

Hileko azken larunbatetan etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko asmoa jakinarazi dute Berangoko gazteek. Neska-mutilek euren etxea jarriko dute kale erdian, pairatzen duten prekarietatea salatzeko. Gauzak horrela, dei egiten diete gazte berangoztarrei hurrengo parodiara joateko, abenduaren 29an.

Berangon gazteak "kale gorrian" dauden bitartean 589 etxe huts daudela salatu du Segik

Gazteek eta pertsona orok duten etxebizitza eskubidearen bermea aldarrikatzeko kanpaina baten bidez heldu dio Berangoko Segik ikasturte berriari.

Etxebizitza eskubidaren aldeko tresna berri bat sortu da Gaztesarean

"Tresna bat da webgune hau, bitarteko bat, erreminta bat. Asko dira Euskal Herrian etxebizitza eskubidearen alde borrokan ari direnak eta eskubide honen zapalkuntzari aurre egin nahi diotenak. Ezaugarri ezberdinak dituzte, bitarteko ezberdinak, alternatiba asko... baina guztiek dute komunean kontu bat: etxebizitza gazteoi ukatzen zaigun eskubidea da. Beraz, guzti horiek, borroka horiek denak erakutsi nahi ditugu webgune honetan, borroka guzti horien errentagarritasuna, eragina eta indarra batu nahi dugu hemen."

Etxebizitza eta honen inguruko espekulazioaren erreportaia zentsuratua

Katalunian etxebizitzaren espekulazioaren inguruan sortutako 6 minutuko bideo erreportaia zentsuratua izan da youtube eta yahoo-n baina eskuragarri dago oraindik google-en. Pena merezi du ikustea, eta honen aurkako borrokara gehitzea. Gaztelaniaz azpititulatua.

Etxebizitza Eskubidearen Gazte Topaketak antolatu dituzte

Maiatzaren 10ean izango dira Bilbon eta Euskal Herriko gazte talde eta norbanako guztiei zuzenduta daudela azaldu du Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak. Webgune berria ireki dute gainera, informazio gehiago bertan: www.etxebizitza.ehgk.org

Alokairuarekin komeriak

Gara egunkarian agertutako eskutitz bat. Oiartzunen alokairuan etxebizitza bat hartu nahi duen baten komeriak. Babes ofizialeko etxebizitza eskaini diote, baina dena beltzean egin behar. Gure herri honetan miseriak ere egon badaude ......

Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarriak bete ditu Euskal Herriko kaleak

Urtarrilak 11 eta 12. Esan zuten bai gazteek bi egun hauetan etxebizitza eskubidearen alde batera jotzeko garaia dela, eta hala izan da. Gaztesareako Gazte Informazio Agentziak bildu du atzo eta gaurko ekimenen berri.

Lurzoru legearen inguruko eztabaidaren bila Etxebide.info-n

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Lurzoru legearen inguruko eztabaidarako gune bat ireki du Interneten. Hara iristeko laberinto batetik pasatu behar bada ere, hiritarrok geure iritzi eta iradokizunak plazaratzeko aukera ona dugu.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]