bilaketaren emaitzak "etorkinak"

Hizkuntzak zubi direnean. Ondarroan wolof-a ikasten

Ondarroako AEKn dozena bat lagun wolof-a ikasten.

Lan ezberdinak

Boris Matijas Bartzelonan bizi den errefuxiatu balkandarra da. Kazetari sena du (eta ikasketak), baina Katalunian eskarmentu gehiago du zerbitzari ... eta interprete gisa. Behin baino gehiagotan kontatu izan ditu bere blogean epaitegietako bitxikeriak. Ijito bosniar batekin gertatukoa da gaurkoa.

Berbalagun egitasmoa Lea-Artibain

Euskaldun berrien eta zaharren arteko harremanak sustatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Berbalagun egitasmoa abiatu da Lea-Artibain. Eskualdeko jende gehiena euskaldun zaharra izanik, egitasmoa batez ere etorkin berriei begira sortu dute antolatzaileek (AEK-k, Udalek eta eskualdeko bestelako kultur eragileek).

Ongi etorri euskarara

Ongi etorri, Antonella Fornoni, Viviana Duque, Mustapha Uarbija, Teresa Jose... Ongi etorri, Italia, Kolonbia, Maroko, Bolivia, Senegal eta Aljeriako seme-alabak. Ongi etorri euskarara, nahiz eta milaka traba jarri dizkizuegun. Ongi etorri, zuen etorrerak euskarari hats berri ekarri diolako. Ongi etorri, legal, ilegal edo sasiko etorri bazineten ere. Euskarak ere legal, ilegal eta sasikoak behar baititu;

Ijitoa, errumaniarra, beltza, brasildarra…

Hogeita hiru urteko neska bat hil du gaur bikotekideak Iruñean. Eta biak sortzez brasildarrak direla esan digute hedabideek. Ia hedabide guztiek. Iñigo Aranbarrik HIZLANDIAn esan zuen moduan, oraindik ere, "zaila zaigu emigrazio mota bat delinkuentziarekin ez lotzea".

Jon Maiarekin solasaldi baten bideoa

Berak idatzitako Riomundo liburua hizpide hartuta, bere ibilbide pertsonalaren berri ematen du bideo honetan. Etorkin familia batean sortua, zenbait topiko eta aurreiritzi gainditu behar izan ditu Jon Maiak bizitzan. Berak naturaltasunez bizi izan du bere nortasunaren alderdi hori eta aldarrikatu ere egiten du harro bere jatorria. Emigrazio-inmigrazioek sortutako sentipenez ere jarduten du Bilbo Hiria irratian eginiko solasaldi interesgarrian.

Indigena paioak running away

Etorkinen eta bertakoen arteko erlazio kuriosoa, eta zer pentsatu ematen duena, hizkuntza profilen eta integrazioaren inguruan. Aurreko batean Iban Zalduak kontatu zigun eibartarrak zerrendan, oraingoan Markos Zapiainek bere blogean.

Integrazio soziala beharrezko normalizazioa lortzeko

Kontseiluak antolatutako ‘Aniztasunean’ jardunaldien lehen egunean hainbat adituk aztertu dute euskara eta immigrazioa hezkuntza sisteman gaia. Kontseilutik integrazio sozialaren beharra azpimarratu dute. Euskara guztion hizkuntza izan behar dela azaldu dute, elementu komun bat, “baina aurretik immigranteen errealitate linguistikoa kontuan izan behar dugu, beren hizkuntza eta kultura aitortu eta errespetatu”

[G] 26 etorkin adingabetu kalean daude babes zentruetan ematen diren baldintzak direka eta

Arabako Foru Aldundiak zuzentzen dituen Babes Zentruetan zer gertatzen ari den ez dakigu, baina 26 etorkin adingabetuk nahiago izan dute kale gorrian egon hauetan baino. Foru Aldundiak gazteak eta babesa eman dieten elkarteak eta pertsonak salatu ditu.

Oreretako Iztieta-Ondartxoko gertakariak osatuz

Iragan astean Iztieta-Ondartxon gertaturikoen arira, informazio eta xehetasun gehiago. Iritzi + informazio artikulua.

Iztieta-Ondartxo: arazoak bere horretan dirau

Iztieta-Ondartxoko Gurekin auzo elkarteko ordezkarien eta udalaren arteko bilerak ez ditu auzotarren kezkak lasaitu. Auzotarrek, udalak polizia gehiago jartzeaz gain ez duela beste neurririk hartzeko asmorik eta hainbat marrokoarren jarrera mehatxutzaile-xenofoboa salatzen dute
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]