bilaketaren emaitzak "estrasburgo.europa"

Batasunaren helegitea onartu du Estrasburgoko Auzitegiak

Urte amaierako emango du ebazpena. Erabaki garrantzitsua da, Europako auzitegian jarritako helegiteen %1,5 bakarrik egiten baitute aurrera, eta horietatik gehienek (%80) auzi-jartzaileari arrazoia ematen diote.

Kontsulta onartu ezean, Espainiako Estatua Estrasburgoko auzitegian salatzera bultzaltuko ditu herritarrak Jaurlaritzak

[K&I] Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta sailburuek ere jarriko dute salaketa, beren izenean; bide hori irailaren 16an abiatuko dute. Herritarrei salaketa horrekin bat egiteko deia egin die Ibarretxek Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak oporren ostean egin duen lehen batzarraren ostean. Datozen hilabeteak politikaren arloan "interesagarriak eta zailak" izango direla iritzi dio.

Albiste agentziek "Notimeforlove" ekimenaren berri jaso dute

Europa Press albiste agentziak euskal blogariek hasitako "notimeforlove" kanpainaren berri jaso du teletipo bitartez. Iturri nagusi gisa "Gara" darabil baina, jakina, estiloa eta irakurketa ez dira berdinak. Euskal blogari ginenok "inguru abertzaleko blogari" bilakatu baikaituzte. Normalean, agentziek teletipoa errebotatu ostean hainbat hedabidetan ageri ohi da. Baina oraingoz "Diario Siglo XXI" delakoan soilik aurkitu dut nik: http://www.diariosigloxxi.com/texto-ep/mostrar/20080211141925

Firefox nabigatzailea gero eta erabiliagoa

Mozilla Firefox-en erabilerak gora egiten jarraitzen du. Analisi batzuren arabera, azken urtean software libreko programa honen erabilera 5 puntu igo da batez beste Europan, %28ra helduz. Finlandiak Firefox zaleena izaten jarraitzen du (%45,4) baina Frantzian (%25,8) eta Espainian (%21,5) ere badago zaletu ugari.

Europako Batzordeak software librea lehenetsiko du

Europako Batzordeak ofizialki agertzen du dokumentu batean kode irekiko programen lehentasuna bere proiektu teknologikoak egiteko. "Kanpo erabiltzaileak izango dituzten garapen berri guztietan software librea hautatuko da" dio Bruselako gobernuak. Ezinbesteko galdera: Eusko Jaurlaritzak zergatik arraio ez?

Hizkuntzen Egun Europarra ospatuz

Hizkuntzen Egun Europarra irailaren 26an ospatuko da eta Donostiako Lacunza akademian hilaren 20tik ari dira ospatzen. Hitzaldiak, antzezlanak eta hizkuntza tailerrak antolatu dituzte eta surfa edota Txina izango dira hizpide. Bestalde, italiera, hungariera, tibetarra edo alemana probatzeko aukera ostiral honetan.

Donostia eta Iruñea Europako Kultura Hiriburu izateko hautagai

2016. urtean Donostia eta Iruñea Europako Kultura Hiriburu izateko hautagaiak izango dira. 2008ko abuztuaren 17an Donostian hautagaitza ospatzeko jaia egin dute.

Lan astea handitzea baimentzen duen proposamena onartu du Europar Batasunak

Gaur egun 48 ordukoa da muga, baina orain langileek 65 ordukoa izan dezakete, enpresaburuekin hala adosten badute. Ordutegi berria borondatez onartzen dutela bermatzeko neurriak ere hitzartu dituzte.

Europako Goi Hezkuntza Esparrua noren zerbitzura?

Europako Hezkuntza Ministroek eta Europa ez diren beste herrialde batzuetakoek Europako Goi Hezkuntza Esparrua osatze bidean beste bilkura bat egin zuten Londonen. Businesseurope enpresarien elkartearen goi mailako presentziari buruzko hausnarketa.

Oraingoan bai, Estrasburgoko Auzitegiak ofizialki onartu du euskal alderdien ilegalizazioen aurkako helegitea

Aste honetan gezurtatutako zurrumurruan entzun ondoren (http://www.zabaldu.com/3093/batasunaren_helegitea_onartu_du_estrasburgoko_auzitegiak/), Batasuna legez kanpo utzita adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna urratu zituztela argudiatuz Espainiako Estatuaren aurka aurkeztutako salaketa aintzat hartzeko modukoa dela erabaki du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak. Batasuna Espainiaren aurka izena du, ofizialki, auziak.

Microsoftek isun handia jaso du Europan

Microsoftek jaso berri duen isuna dela eta, ez dugu albiste askorik sortu blogosferan. Joxe Rojas teknopatak horretaz dihardu bere blogean. Irakurri eta zabaldu beharrekoa iruditzen zait. Aupa tu! Joxe

Presoen hainbat eskubide urratzea egotzi dio Europako Kontseiluak Frantziari

Thomas Hammarberg Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioak Frantziako kartzelei buruzko txostena kaleratu berri du eta kartzeletako bizi-baldintzak «onartezinak» direla esaten du bertan. Frantziako Gobernuari ohartarazi dio zigorren gogortzea eta handitzea ez dela presoak gizarteratzeko bide egokiena. Presoen sakabanaketari buruz argi ez jokatzea leporatu dio Hammarbergek Frantziari, eta oroitarazi dio familiarekiko harremanak eusteko erraztasunak izatea eskubidea dela.

Europako Kontseiluak zalantzan jarri ditu terrorismoarekin lotutako 'zerrenda beltzak'

Europako Kontseiluaren txosten batek Euskal Herriaren egoera aipatzen du terrorismoarekin lotutako 'zerrenda beltzak' kritikatzeko. Zehazki, Segi kasua aipatzen du, modu arbitrarioan eta oinarri juridikorik gabe egiten direla salatzeko. Dick Marty txostenaren egilea oso kritikoa izan da Nazio Batuen Erakundearekin eta Europar Batasunarekin, izan ere, haren arabera, 'zerrenda beltzak' egiteko metodoak zulo asko ditu eta Segi gazte taldearen kasua aipatu du oinarrizko arazoa azpimarratzeko.

Belgika, gobernurik gabe eta krisian - Berriaren erreportaia

1830etik, Herbehereetatik bereizi zenetik, krisi politikorik handiena pairatzen ari da aurten Belgikako erresuma. Iragan ekainaren 10etik, hauteskunde orokorrak egin zituztenetik, gobernua osatu gabe daude alderdi politikoak. Gaurkoarekin 157 egun izango dira flandestarrek eta waloniarrek gobernu federalik gabe daudela. Ikus baita http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-11-14&orria=003&kont=014 eta http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-11-14&orria=003&kont=004
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]