bilaketaren emaitzak "estandarrak"

ODF Plugina MS Office-rako

Sun-ek Microsoft etxearen Office bulego suiteari OpenDocument Format (ODF) euskarria ematen dion plugina kaleratu berri du. Plugina Officen 2000, 2003 eta XP bertsioekin dabil. Fitxategiak ireki eta gordetzeko elkarrizketa leihoetan ikusiko da aldaketa.

Esan EZ Microsoft Office-ren formatua ISO estandar izateari

Duela hilabete batzuk lortu zuen OpenOffice.org-en ODF (Open Document Format) formatuak estandar izatea. Orain, Microsoft-ek OOXML asmatu eta estandar izatea nahi du. Webgunean argi eta garbi azaltzen diren arrazoiei jarraiki, ISO erakundeko kideei formatu hau estandar ez egiteko eskatzeko manifestua sinatzera animatzen gaituzte.

ISOk ez du onartu OOXML estandarra izatea

Hainbat hilabeteko prozesu ilunaren ondoren irailaren 2an ospatu zen OOXML formatua ISO estandarra izateko bide azkarreko bozketa eta horren emaitza gaur jakin da: ezezkoa nagusitu da lehen bozketa honetan. Baina prozesua ez da hemen amaitzen, izan ere otsailean bigarren bozketa bat egingo baita bide arruntari jarraituz eta orain arteko Microsoften azpijokoa ikusita emaitza iraul liteke.

ISO 639-3 estandarrean euskararen kodeak bateratzeko ekimena

ISO 639-3 hizkuntzen nazioarteko kodeak definitzen dituen estandarra da (euskara: eu, ingelesa: en, eta horrelakoak). Filoblogia blogean konturatu dira euskara definitzeko hiru kode desberdin daudela: eus, bge eta bsz (euskara, Basque, Navarro-Labourdin eta Basque, Souletin). Hizkuntza bera izanda, Filoblogiatik euskara kode bakarrarekin agertu dadin eskaera ofiziala egitea proposatu eta horretarako kolaborazioa eskatu digute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]