bilaketaren emaitzak "espainia"

Espainako ereserkiari letra jarri nahi diote

Espainiako ereserkiari letra jarri nahi dio Espainiako Komite Olinpikoak.

[Gazt] Espainiar estatuko biztanleen erdiak aire kutsatua arnasten du

Espainiar Estatuko biztanleen erdiak osasuna babesteko ezarritako legezko limiteak gainditzen dituen kutsadura mailak gainditzen dituen airea arnasten du. Kutsadura horren %80 hiri guneetan trafikotik dator, batez ere autoek sortutakoa bait da.

Katalan Herriak eta Hego Euskal Herria diru emaile

Espainiar gobernuak zerga-balantzea argitaratu berri du eta bertan argi ikus daiteke Katalan Herriak (Katalunia, Valentzia, Balear uharteak...), Euskal Autonomi Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak, zergen bitartez Espainia osorako diru gehien ordaintzen duten probintziak direla. Madrilek ere jasotzen duena baino gehiago ordaintzen du. Gure inguruko guztiek (Asturias, Kantabria, Errioxa, Gaztela, Aragoi, etab.) dirua jasotzen dute.

Espainiako printzea "euskaraz": AhoTTSk hobeto egiten du

Felipe Borboikoa printze espainolak euskaraz irakurri ditu hitz batzuk, Euskal Herrira, Bilbora, egindako bisita monarkikoaren harira. Guggenheim Museoan egin ditu plantak baina... Aholab laborategiaren AhoTTS aplikazioak hobeki egiten duela esango nuke: http://aholab.ehu.es/tts/

Espainiako Justiziak ez omen du funtzionatzen euskaldun ez direnekin

"El País"-eko artikulu honetan kexu azaltzen dira, Espainiako justizia-sistemak akats ugari baitauzka eta Mari Luz haur gaxoaren ustezko hiltzailea aske, suelto eta lasai asko omen zebilen nahiz eta kondenatuta egon.

Espainiar polizia kalkulu elektoralak egiten jarri da

Dirudienez beste egitekorik gabe, espainiar poliziak muturra sartu du joko politikoan eta pasa diren hauteskundeei buruzko txosten bat egin eta pasa die komunikabideei. Balorazio politiko eta subjetiboak erabiliz, beraien ustez ezker abertzaleak jasotako abstentzio kopurua zenbatu dute, 100.000ra jeitsiz. Oso adierazgarria espainiar poliziaren lehentasun eta helburuak ulertzeko.

Espainiako Gobernua: ilegalizazioak ez dira komenigarriak

Ganbaratik blogean hedatu dute: Espainiako Gobernuak dio "ilegalizazioak ez direla komenigarriak, gai politikoak epaitegietan ebaztea ez baita egokia". Hori bai, Turkiaz ari dira!

Ia hiruna mila euroko zigorra erregearen argazkia erretzeagatik

Dirudienez modan jartzen ari da espainiar monarkiari "barre egiteagatik" 3.000 euro inguruko zigorra ezartzea. El Jueves-eko marrazkilariei jarri zietenaz gainera, erregearen argazkia erre zuten katalandarrei ere antzeko zigorra jarri diete. Eta noski, ez diete katalunieraz deklaratzen utzi.

José Saramago espainiarrak baino espainolagoa

Portugesez dagoen elkarrizketa honetan portugaldar idazle eta intelektualak gauza harrigarriak esaten ditu: "Ez naiz profeta baina Portugalek Espainiarekin baterabiltzen bukatuko du" "Portugal Espainiako probintzia bat gehiago izango da eta segurazki guztia Iberia deitzera pasatuko da" "Inork ez du Euskal Herriaren independentzian sinesten" ¿Horrelakorik gertatzeko probabilitatea zenbatekoa dela uste duzue?

Bardeetako tiro eremuaren aurkako protestei jaramon egin beharrean, 15 urterako kontratu berria??

Azken urtetan asko izan dira Espainiar militarrek Nafarroako Bardeetan duten tiro eremuaren aurkako protestak. Orain, egungo kontratua amaitzeko 3 hilabete bakarrik falta direnean, beste 15 urterako luzatzea negoziatzen dabiltzala jakin da, Españiar gobernuak ez omen du aurkitzen Bardeetakoa baino leku hoberik eta...

Epaileak hiruna mila euroko isuna jarri die ‘El Jueves’-eko irrimarragileei

Espainiako Auzitegi Nazionalean ahozko epaiketa egin diete gaur El Jueves aldizkariko bi irrimarragileri, hauek uztailaren hirugarren asteko zenbakiaren azalean Espainiako printze-printzesak "iraindu” zituztelakoan, eta Jose Maria Vazquez Honrubia epaileak hiruna mila euroko isuna jarri die.

Espainiar parlamentuak Lisboako Ituna onetsi du

Bazenekien? Futbolaren sukarrari esker, ia inor ez konturatzea lortu dute. Eskerrak hedabide independienteak dauzkagula... Kontua da pasa den astean, Espainiar parlamentuak, diskrezio osoz, Lisboako Ituna onetsi zuela. Hori duk politika ezkertiarra hori... Eskerrak Irlandarrez aparte, Poloniarrek ere burua argi mantentzen dutela: http://ttiki.com/253 Noiz arte mantenduko dute neoliberalen presioa?

Torturari ez ikusiarena egitea leporatu dio Amnesty Internationalek Espainiari

Tortura eta tratu txarren kasuak ez direla bakanak ohartarazi, eta Poliziak "gorgabetasun osoz" jokatzen duela nabarmendu du. Atzo aurkeztu zuen AIk "Espainia: gatza zaurian. Tortura eta tratu txar kasuetan polizien inpunitate efektiboa" txostena

Espainiako Poliziaren arabera, bortitzagoak dira antifaxistak ultraeskuindarrak baino

Azken aldian egin dituzten erasoei garrantzia kendu diete; aldiz, ezker muturreko talde batzuk "arriskutsuak" direla nabarmendu dute, "Batasunarekin eta Segirekin harremana dutelako". Joan den igandean ultraeskuindar batek -Espainiako Armadako soldadua zen- 16 urteko antifaxista bat hil zuen Madrilen, labankadaka. Intolerantziaren Kontrako Mugimenduaren arabera, urtean 4.000 bat eraso egiten dituzte Espainian.

Kanariak, deskolonizatzear dagoen azken Afrikar herria

Eskutitz eredu honen bitartez Nazio Batuen Erakundeari Kanariar herriaren eskubideak defendatzea eskatzen zaio, "afrikar uhartedia espainiar armada koloniarrak militarki okupatzen duelako". Testu hau bitxikeria bat besterik ez da, baina egia da kanariarrek berien hizkuntza eta kultura gehiena galdu dutela eta espainiar estatuko hedabideetan inoiz agertzen ez badira ere, han abertzaleak badirela. Gora Afrika askatuta!
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]