bilaketaren emaitzak "esle"

ESLE BiscayTIK proiektuaren aurka

Bizkaiko Foru Aldundiak, 20 milloi euro emango dizkio AEBetako Microsoft enpresari, euskal empresek software librearekin egin zezaketena egiteko. Europar Batasunak auzitegi bidez Microsoft zigortu zuen eta orain OOXML formatuarekin egin duena aztertzen ari da. Europar Batasunak argi esan du baita ere software librea sustatuko duela. Baina guk ez, guk Microsoft "euskaltzalean" "inbertitzen" dugu...

Eusko Jaurlaritzak software libreari bai, baina etorkizunean...

Zabaldun komentatu genuen gertakariaren ondoren, ESLE elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako ordezkari batzurekin batzartu ziren herenegun. Eusko Jaurlaritzak ez du bere erabakia aldatu eta txostena ere ez dute publikoa egingo. Gai honen inguruko aurreko albistea: http://www.zabaldu.com/3099/eusko_jaurlaritzak_openoffice_ez_erabiltzea_erabaki_du_eta_txosten_bat_idatzi_du_hori_justifikatzeko_gaztelaniaz/

Eusko Jaurlaritzak software librearen bileran emandako datu batzuk

Badirudi ESLE ez dagoela oso pozik urtarrilaren 15ean EJrekin izan zuen bilelari buruz esan direnekin. Edozein kasutan, bilera horretan EJk software librearen inguruan aipatu zituen hainbat proiektu eta ekimen agertzen dira. Zerrenda horri, erabiltzen dituzten Javako osagai libre batzuk gehituko nizkioke: adibidez, Ant eta Struts.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]