bilaketaren emaitzak "eskozia"

Eskozian emitituko duen gaeliko hutsezko telebista katea sortuko du BBCk

Oniritzia eman diote soilik gaelikozko saioak aireratuko dituen telebista kate publikoa sortzeko egitasmoari, Eskozian. Gaelikozko Hedabide Zerbitzua uda hasieran ematen hasiko dela espero da, baina ez dago argi zenbat eskoziarrek jaso ahalko duten emanaldia etxean, sateliteren bidezko emanaldi digitalez zabalduko baitituzte saioak.

Idiazabaldik Eskoziara autodeterminazioa

Idiazabalen autodeterminazio eskubidearen aldeko herri ekimena martxan jarri da. Idiazabalgo herri kirol taldeaz gain, Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar abesbatzak, Iruñeako San Fermin Peñako joaldunak, Beasaingo txalaparta-jotzaileak, Iker Zubeldia bertsolaria, Miren Urkiola harri-jasotzailea etab. daude. 100 laguneko taldea Eskoziara doa Aste Santuan hainbat erakustaldi egin eta aldi berean, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzera. Haien ibilerak blogean azalduko dituzte egunero.

Eskozia: Galdeketa begibistan

Eskoziako independentzia erreferendumari buruzko eztabaida berregin dute Argiakoek bideo honetan. SNP eta alderdi laboristaren arteko desadostasunak agerian utziz, pixkanaka giroa berotzen doala agerian geratzen da.

Eskoziako gaelera, aro berri baten hasieran

Herrialdearentzat independentzia lortzekotan badabiltza ere, beren hizkuntzetako bat galtzear daukate eskoziarrek. Bideo polita egin dute Argian horri buruz.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]