bilaketaren emaitzak "ertzaintza"

Aresek Donostian ertzain gehiago jarriko dituela esan du

Aresek ertzain gehiago jarriko dituela esan du Donostiako kaleetan (zenbat esan gabe) eta Alde Zaharreko kaleetan patruilatuko dutela ere azpimarratu du. Alkatea eta bere arteko bilera Donostian azken aldian egondako arazoen harira hitzartu zuten eta Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren arteko komunikazioa hobetzea ekartzea espero dute.

ADN, usos, abusos y montajes de la Ertzaintza hitzaldia entzungai

Txusa Etxeandiak (Gurasoak) emandako hitzaldi interesgarria entzun daiteke hemen. Luzea da, 80 m., baina Ertzaintzak egiten duen ADNren erabileraz ikuspegi oso eta orokor bat izateko ezinbestekoa. ADNren erabileraren aktualitatea jakina da -gazte pilo bat frogarik gabe espetxeratuta-, baina batez ere ADN erabiliz etorkizunean zer gerta daitekeen pentsatzeko bidea ematen du.

Ertzaintzak gazte bat jipoitu zuen zihoan kotxea gelditu ondoren

Gaztea AHT-aren aurkako herri mugimenduan parte hartzen du eta hori izan daiteke erasoaren arrazoia, jipoituaren ustez. AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen aurkako «erasoaldiaren» beste erakusle bat dela esan zuen AHTren kontra diharduen Goierriko herri mugimenduak. Gazteari autotik irteteko eta kotxeko paperak erakusteko eskatu zioten, eta, adierazitakoaren arabera, «orduan hasi ziren lehen kolpeak, irainak eta mehatxuak».

Ertzaintzak agindu du terrorismotzat jotzeko AHTaren aurkako ekintzak

Abiadura handiko trenarekin (AHT) zerikusia duten ekintzak terrorismotzat jotzeko agindua eman du Ertzaintzak. Hiri Segurtasun ataleko buru Gervasio Gabirondo Fernandezek idatzizko agindua igorri zien iazko abuztuan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ertzaintzako buruei.

Urbinako kargaren inguruan zenbait ertzainen eritziak poliziaren foro batean

Argazkilari batek jasandako eraso baten berri irakurtzen ari nintzela poliziaren foro batera iritsi naiz. Eta handik, Ertzaintzaren atalera, Urbinako AHTko manifestazioko kargaren inguruko post batera. Lehendik ez zekienak orain badaki zein iritzi duen denok ordaindutako polizi talde batek behintzat. Perlak irakurtzekoak: "que les quemen el gaztetxe", "yo personalmente he reconocido a dos"...

Ertzaintza oldartu egin zaie AHTren kontrako manifestariei, zortzi atxilotu eta hainbat zauritu ditu

AHT gelditu! Elkarlanak Manifestazio Nazionala egin du gaur eguerdian Urbinan (Araba). Manifestazioa jendetsua izan da eta giro onean amaitu da, AHTren lan eremutik gertu. Ekitaldiaren ostean, lanen lursailera sartu dira manifestazioko parte hartzaile batzuek, "desobedientzia ekintza baketsua" egin asmoz. Orduan, Ertzaintza oldartu egin zaie, pilotadaka. Luze jo du oldarraldiak, eta zalaparta nagusitu da. Zortzi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, mordoa identifikarazi, eta hainbat zauritu daude Gasteizko ospitaleetan.

[bideoa] Ertzaintzaren jokabidea Urtarrilak 17ko AHTren aurkako martxan

AHT gelditu! Elkarlanak Urtarrilak 17an Urbinan deituriko manifestaldian Ertzaintzarekin izandako gertakarien inguruko bideoa.

AHT: Elkarlanak Urbinako ertzaintzaren jarrera salatu eta testigantzak plazaratu ditu

AHT gelditu! Elkarlanak "oso larritzat" eta "ulertezintzat" hartu du larunbatean Urbinako manifestazioan gertatutakoaren aurrean komunikabide eta politikariek erakutsitako isiltasun eta konplizitatea. Hori dela eta prentsaurrea burutu du han gertatutakoa azaltzeko eta bertaratutakoen testigantzak ezagutzera emateko. Horrekin batera azalpenak ez ezik, Urbinan eta ondorengo egunetan gertatutakoaren inguruko erantzukizunak exijitu ditu ere.

Ertzainek bekokia ireki diote ama bati bere semea atxilotzen zutela eta protestatzen zuenean

Gertaerak larunbat goizean jazo ziren Lekeition. Antza, gazte batzuk Segi gazte mugimenduaren kartelak itsasten ari zirela, Ertzaintza hauek atxilotzen saiatu zen. Azkenean, gazteetako bat harrapatu, horren amari bekokia ireki eta biak atxilotu zituzten. Salatu dutenez, gainera, gaztea jipoitu zuten.

Segiko kartelak ipintzen ari ziren hiru gazte atxilotu eta kolaborazio delitua egozten diete

Larunbat arratsaldean emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako eguneko kartelak ipintzen ari zirela ertzaintzak atxilotu zituen hiru gazteak. Larunbatean bertan askatu zituzten baina kolaborazio delitua egotzi nahi diete Segiko kartelak ipintzeagatik.

Ertzaintza eta Goenkale

"Sarri agertzen dira ETBko saio honetan ertzain ausartak gaizkileak galdeketatzen, defentsarako berme txikienik eta abokaturik gabe, baina aste honetan pasa egin dira."

Gernikako azokan garbitzaile berriak

Astelehenan, Gernikako urriko azken asteleheneko azokan taloa hartzen nuen bitartean... TATXANNNNN... udaletxearen garbitzaileen brigada berria... IKUSI ARGAZKIAK

AHTren aurka mobilizatzeagatik jipoitua?!

Urretxuko gazte bat atxilotu zuten astelehenean eta ertzainek jipoitu egin zutela adierazi du. Goierriko AHT Gelditu Elkarlanak eta Urretxuko KKinZona elkarteak salatu du, azken aldian, AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen aurka eraso eta jazarpen ugari izaten ari direla.

Ertzain bat hil dute Barakaldon alkoholemia kontrolean bart, furgonetak harrapatuta

Furgoneta batek harrapatu ondoren ertzain bat hil da gaur goizean Barakaldon (Bizkaia), alkoholemia kontrolean. 00:30ak aldera izan da gertaera, Galindo biribilgunean.

Manex Castrok salatu du Ertzaintzak torturatu egin duela

"Atxiloketan eta hasierako unean kolpeak eta bultzadak eman zizkioten, mehatxuak etengabeak izan dira -haren amari eta lagunei buruz mehatxu egin diote, bere ingurukoak atxilotuak zeudela esan diote, Guardia Zibilaren eskuetan utziko zutela-, postura berhatuetan eduki dute -ertzainak gainean esertzen zitzaizkion-, ez diote lo egiten utzi behartutako deklarazioa egin duen arte...", dio AAMk. Konfiantzako abokatuari esan dio hori dena Castrok, gaur.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]